Navigating Peace
Datorren asteartean, uztailak 6an, San Andres elizako klaustroan Arrate Kultur Elkarteak, Eibarko Udalaren laguntzaz, antolatu duen diaporama astearen lehen emanaldia izango da gaueko 22:30etan.
Emanaldian kontakizunaren protagonista den Xabier Agote pasaitarra izango da. Xabier Agote Ameriketatik txaluparen patroia da eta duela gutxi Navigating Peace 2003 (Bakearen alde nabigatzen) proiektua aurkeztu du Bartzelonako Forum 2004 ekitaldian. Kepa Gonzalez, DIAPOLAN ekoizpen etxearen zuzendaria eta bidaiaren jarraipen audiobisuala egin duena, emanaldian izango da.
Navigating Peace duela urte bete sortutako proiektua da eta Irlandako Causeway Coast Itsas Ondarea babesteko elkartearen iniziatiba izan zen. Irlandarrak Albaola pasaiako itsas ondarea defendatzeko elkartea gonbidatu zuten eta elkarte bien artean itsas tradizioa eta gatazka politikoa amankomunean duten bi herrien elkarlaneko proiektua garatu zuten.
Ideia nagusia Irlanda uharteari bira osoa ematea zen, baina itsas ontzi tradizionaletan eta metodo tradizionalak erabiliz: besoen eta haizearen indarra baino ez, arraunean eta belaz, gure arbasoek egiten zuten bezala.
Era berean, elkarbizitzarako proiektua zen. Txalupa irlandarrean %50a katolikoak ziren, beste %50a protestanteak. Txalupa edo traineruan elkarrekin bizitzeko kapazak baziren, zer gaitik ez lehorrean?
Ameriketatik traineru euskalduna XVIII mendean arrantzale euskaldunak antxoa eta sardinetara joateko erabiltzen zutenaren kopia da. Ameriketako Euskal etxeek finantzatutako trainerua da: 700 kilo ingurukoa eta hamaika metro eta erdikoa. Esan bezala, belei, arraunei eta arraunlariei esker dabilena.
Proiektuaren protagonistek Irlandako Lehendakariaren Jauregian jaso zuten egindakoaren errekonozimendua. Aurkeztuko den erreportajeak ekimenaren izana jaso nahi du.
Klaustroko Antzerkia prestatzen
Lehendabizi, NOCHE DE VERANO (UDAKO GAUA) honekin nahi duguna, gure irudimen sortzailea lantzea eta bultzatzea da.
Gainera, berezko eszenografia zoragarria dugu: Estatu mailan interesgarrienetarikoa den San Andres Elizako ate platereskoa.
Sortzaile handien testuak hartu ditugu, non dardarazten gaituzten gauzetaz mintzatzen diren: amodioa, heriotza, guden zentzugabekeria, ironia, eta abar. Hau da, gizakiok nahiaz edo nahigabe bizitzan zehar noraezean ibiltzera bultzatzen gaituzten sentimenduak.
Bere ekitaldi kulturalen barnean Arrate Kultur Elkarteak antolatutako emanaldi hau Eibarren inoiz egin ez den zerbait da eta berritasunagatik erakargarria izan daitekeela uste dugu.
Nabarmentzea ikuskizunaren muntaian ipini den ilusioa eta, gure nahia da, ilusio hori zuek guztiei eraman nahi dugu.
Parte hartuko dute:
- Testu narratzaileak: Ernesto Barrutia, Maite Lorenzo eta Eduardo Falces.
- Violoncelloa: Naiara Azpeitia
- Teknikaria: Alberto Toledano
Egitaraua
- Letania de los solteros (Anonimoa)
- Rimas (Gustavo Adolfo Bécquer)
- Dicen que no hablan las plantas (Rosalia de Castro)
- Un hombre de gran nariz (Francisco de Quevedo)
- Ande yo caliente ... (Luis de Góngora y Argote)
- La maldecida (Rafael Alberti)
- La picarona (Rimbaud)
- Ascensión del vivir (Vicente Aleixandre)
- Como comerte (Xabier Zelaiaundi)
- Elegía (Miguel Hernandez)
- A Pablo Neruda con Chile en el Corazón (Rafael Alberti)
Pintura Eskolako Ikasleen Erakusketa Topaleku Aretoan
San Juan egunean, ekainaren 24an, Arrate Kultur Elkarteko Pintura Eskolako ikasleen Erakusketa inauguratu zen arratsaldeko 19:00etan.
Okre hori piskat hartu eta norberaren gustura zinz ziriarekin nahastuko dugu; horri, karmin laka apur bat gehitu. Hori dena hartu eta meditatutako intentzioz lientzo baten gainean ipini.
Lortutako haragitzeak seduzitu, desafiatu iradoki, salatu proposatu, inspiratu, akusatu edo liluratu egiten badu: pinturaren poesia lortu dugunaren seinale
Erakusketan parte hartzen dute:
- Amaia Agirregomezkorta
- M Angeles Alonso
- Miguel Aizpitarte
- Cristina Azpiri
- Charo Baglieto
- Aitor Cano
- Ana Conde
- Mari Fran Ereña
- Mari Fran Guridi
- Mari Hernaez
- Koteli
- Jose Larrañaga
- Jose Leon
- Arrate Lopez
- Lutxi Santamaria
- Juli Urizarbarrena
- M Dolores Zabala
Erakusketa ekainaren 24tik Uztailaren 4ra.
Erakusketa orduak honako hauek dira:
- Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
- Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara
Loturak:
Udako diaporamak eta antzerkia
Aurten ere, udarako gauak girotzeko asmoz, diaporama ekitaldiak antolatu ditu Arrate Kultur Elkarteak, Eibarko Udala eta Eibarko Klub Deportiboko argazkilaritza taldearen laguntzaz.
Aurten, gainera, antzerki irakurria gehitu dugu azken egunerako.
Azkenengo lau urteetan bezala, San Andres elizako klaustroan egingo dira ekitaldiak Uztailaren 6, 7, 8 eta 9an.
Beti bezala, Uztaileko lehen astean egingo den mini-zikloaren programa osoa honako hau da:
- Uztailak 6an, asteartea, gaueko 22,30etan, KEPA GONZALEZ-ek egindako NAVIGATING PEACE izena duen diaporama ikusgarria izango dugu, Irlanda-ri buruz.
- Uztailak 7an, asteazkena, gaueko 22,30etan, MARTIN BONO-k egindako SUDAFRIKA eta NAMIBIA gaiari buruzko diaporamak. Martin Bonok lurralde horietako irudiak gertura ekarriko dizkigu.
- Uztailak 8an, osteguna, gaueko 22,30etan, KEPA GONZALEZ-ek egindako TENER 13 AÑOS EN EL 36 izeneko diporama. Diapotama-erreportai historiko honen bidez Kepa Gonzalezek arlo honetan bere maisutasuna agertaraziko digu.
- Tartean ASTELENA FRONTOIA 100 URTE Bideo erreportai laburra (9 minutu) eskeiniko da.
- Uztailak 9an, ostirala, gaueko 22,30etan, UNA NOCHE DE VERANO antzerki irakorria eskeiniko dute Ernesto Barrutia, Maite Lorenzo eta Eduardo Falces aktoreak, Alberto Toledano teknikariaren laguntzarekin.
Sarrera librea da eta denok konbidatuta zaudete!!
Loturak:
2004ko Asanblada Orokorraren laburpena
Ekainaren 17 a, Arrate Kultur Elkarteak bere urteko ohizko asanblada orokorra egin zuen. 50 pertsona inguru parte hartu zuten Zuloagatarren kaleko egoitzan egin zen batzarrean.
Ekitaldi programa 2004 urterako onartu zen, eta 2004-2007 ildo estratejikoak, 2004 urteko aurrekontu orokorra 50.036,81 eurotakoa eta Zuzendaritza Batzorde berria, lehen aldiz elkarte osoaren historian emakume bat presidente bezala duena, Ima Berasaluze.
Asanbladak onartu zituen gai garrantzitsuenen artean, ondorengo hauek daude:
JARDUERA PROGRAMA 2004ko , honako ardatz eta ekimenekin:
Ekoizpen kultural propioa finkatu eta indartu
Hitzaldiak: 6-10 hitzaldi Pintura eta margolaritza kurtsoa Bertso Bazkaria. Bertsolaris gazteen saioa VII Eguen Zuri Argazkilaritza lehiaketa Udako Diaporama astea Ikusi eta Ikasi: Kultur txangoak Antzerkia: 2 saio. Dastaldia San andresetan
Ekoizpen kulturala elkarlanean
XXXIX Euskal Jaia, Eibarko Klub Deportiboarekin Programa Berbaldixak, UEU eta eta Kitto-rekin Argazkilaritza Maiatzean, Eibarko Klub Deportiboarekin
Beste elkarteekin harremanak sendotu
Proiketu amankomunetan parte hartzea. Euskara Biziberritze Plana Agenda XXI Mendiko astea EKKE proiektuaren garapenena jardutea
Lokalen erabilera bultzatu
Lokalen eskaintza bestelako talde, elkarte eta abarrei. Lokalen egoera hobetu
Bestelakoak
Kultur ondarea gehitzen jarraitzea. Ekipamenduaren hobekuntza. Etorkizunerako kultur proiketua eta lokalen eraberritze plan orokorra garapena.
- Urteko AURREKONTU orokorraren onarpena: 50.036,81 euro
- 2004 – 2007 ILDO ESTRATEJIKOEN ONARPENA.
Ekitaldi Kulturalak gehitzea
Eibarko beste taldeekin harremanak sendotzea. Berpizte soziokulturalaren proiektu amankomunaren garapena
Arrate Kultur Elkartea lokalen eraberritzea
Komisioen sorkuntza eta partaidetza bultzatzea. Zuzendaritza Batzarra zabaltzea
- ZUZENDARITZA BATZORDEAREN berrikuntza eta 10 pertsona izatera zabaltzea, ondorengo partaideekin:
Presidentea: Ima Berasaluze
Presidente-Ordea: Jesus Mari Gisasola
Diruzaina: Arrate Eraso
Idazkaria: Begoña Garate
Bokalak
Arte eta Erakusketak: Elixabet Eguren
Ekitaldiak: Maribel Garate
Azpiegituraren eraberritzea: Aitor Elkoro
Komunikazioa: Eneko Astigarraga
Euskal Kultura: Serafín Basauri
Batzorde Soziala: Asier Ezenarro
Loturak:
Ima Berasaluze es la nueva presidenta de la Kultu. Diario Vasco 2004/06/22