Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / ARRATE KULTUR ELKARTEA

Ondo pasa oporrak!

Arrate Kultur Elkartea 2004/07/22 02:45

Argazkia JL Irigoien: Kepa Junkera-ren emanaldia Astelena Frontoian. Arrate Kultur Elkartea, 50. urteurrena

Goiko hauek baino pozago goaz oporretara!. Irailean, Arratien ostean hasiko gara ekitaldien programazio berriarekin.

Beraz, irailerararte ekitaldirik ez, baina Taberna zabalik dugu.

Bitartean, ondo pasa oporrak!

Eibarren geratzen zaretenok edo Eibartik pasatzeko asmoa duzuenok Kultu Taberna-n parada egiteko aukera duzue!

Abuztuan zabalik dugu taberna eta terraza, giro ezin hobea udarako!

Kultu Taberna. Zerbait jateko edo edateko leku aproposa

Klaustroko Antzerki irakorria irudietan

Arrate Kultur Elkartea 2004/07/14 00:31

Ostiral gauean primerazko zaioa izan genuen San Andres elizako klaustroan. Fernando Retolazak oroitzapenerako une batzuk hartu zituen bere kamararekin. Mila esker, Fernando!

Eduardo Falces irakurtzen, Maite Lorenzo, Ernesto Barrutia eta Naiara Azpeitia Violontzeloarekin

Hiru aktoreak (Maite Lorenzo, Eduardo Falces, Ernesto Barrutia) eta musikalaria (Naiara Azpeitia), Alberto Toledano teknikariak prestatutako argipean

Noche de Verano. Argazkiak: Fernando Retolaza

Naiara Azpeitia, hitz ederrei musika aproposa gehitzen

Datorren urtean gehiago eta hobeto!!

Hárek bai sasoiak hárek

Arrate Kultur Elkartea 2004/07/12 01:02

Aurten gure herrixan asko dira urteurren ospakizunetan buru belarri daguazen Alkartiak. Gero eta gehixago dira, gainera, urtiak (eta ez gitxi) betetzen dittuen Alkartiak, eta horrek erakusten desku zelako indarra dakan bai kulturak, bai kirolak gure herrixan.

Bestiak beste, Arrate Kultur Elkartiak, Kultuk, urrezko ezteiak ospatuko dittu, 25 urte betetzen dittuan Antzerki Jardunaldixak eta eziñ ahaztu ...eta kitto¡ Euskera Elkartiaren 10. urteurrena.

Egunotan memorixia denporan atzera eruan dot eta zelako oroitzapen gozuak etorri jatazen bururu ¡ 60ko hamarkadia. Urte zoruak, zaillak, baiña ilusiñoz betetakuak.

Kultu eta Antzerki Jardunaldixak aittatu dittudanez, horren inguruan etorri jatazen rekuerduak papelera eruatia pentsau dot. Astero, zine foruma zana eskintziaz gaiñera, "Kultun" genguazen gazte artista batzuk, irakurrittako teatro sesiñuak eskintzen genduazen. Imajinaziñuari eta gure gaitasun artistikuari heguak emoten zetsegun, umedadia, nesken lakia eta gu guztion Baron Dandy usaiñak betetzen zeben Kultuko zine aretua.

Plantel de actores deitzen jakona osatzen genduazenok, gure afiziñuak bultzatuta, orduak pasatzen genduazen ensaiuetan. Eta hara ¡ Nere sorpresia, sasoia hartan Amaya teatruan eskindu genduan obra bat (gure debuta izan zana), Historias del Zoo, juan zan astian antzeztu eben Unibersidade Laboralian. Sasoi artan ni izan nintzan Pedro personajia eta Alejandro Cristobal izan zan Jeronimo 1966. urteko martxuaren 6xan izan zan, domeko goizeko sesiñuan. 22 urte nittuan nik.

Hárek bai sasoiak, hárek ¡

Jose Aranbarri. Ekainak 2002

Antzerki irakorria San Andres elizako Klaustroan

Arrate Kultur Elkartea 2004/07/09 01:48

Uztailak 9an, ostirala, gaueko 22,30etan, UNA NOCHE DE VERANO antzerki irakorria eskeiniko da.

Lehendabizi, NOCHE DE VERANO (UDAKO GAUA) honekin nahi duguna, gure irudimen sortzailea lantzea eta bultzatzea da.

Gainera, berezko eszenografia zoragarria dugu: Estatu mailan interesgarrienetarikoa den San Andres Elizako ate platereskoa.

Sortzaile handien testuak hartu ditugu, non dardarazten gaituzten gauzetaz mintzatzen diren: amodioa, heriotza, guden zentzugabekeria, ironia, eta abar. Hau da, gizakiok nahiaz edo nahigabe bizitzan zehar noraezean ibiltzera bultzatzen gaituzten sentimenduak.

Bere ekitaldi kulturalen barnean Arrate Kultur Elkarteak antolatutako emanaldi hau Eibarren inoiz egin ez den zerbait da eta berritasunagatik erakargarria izan daitekeela uste dugu.

Nabarmentzea ikuskizunaren muntaian ipini den ilusioa eta, gure nahia da, ilusio hori zuek guztiei eraman nahi dugu.

Parte hartuko dute:

Aktoreak: Ernesto Barrutia, Maite Lorenzo eta Eduardo Falces

Violoncelloa: Naiara Azpeitia

Teknikaria: Alberto Toledano

Sarrera librea eta doan da, denok konbidatuta zaudete

Informazio gehiago hemen

Eibarren jende asko, teatro goziak....

Arrate Kultur Elkartea 2004/07/08 19:32

Aurten berriro antzerkia antolatzera animatu garenez, Trunboik pare bat bertso osotu ditu. 2004ko uztailak 9an izango dugu emanaldia, Ernesto Barrutia, Maite Lorenzo eta Eduardo Falces aktoreak, Naiara Azpeitia Violoncelloa eta Alberto Toledano teknikariaren lanari esker.

I Eibarren jende asko teatro goziak remedixo erreza holako auziak jasotzen ahalegindu aurretik jausiak barriro bideratu harreman hausiak gora egingo badau gustuko gauziak

II Amaia, Coliseo Arrate txikixa hirurak ziharduen girotzen herrixa "Uni" izanda gero lekuko bizixa urrin xamar egonda ez hain egokixa Arratek, konponduta, badaka tokixa!

(JM Gisasola. "Trunboi")

Diaporamen astea

Arrate Kultur Elkartea 2004/07/06 10:20

Aurten ere, udarako gauak girotzeko asmoz, diaporama ekitaldiak antolatu ditu Arrate Kultur Elkarteak, Eibarko Udalaren laguntzaz.

Uztailaren 6, 7, 8 eta 9an izango dira saioak. Denak gaueko 22:30etatik aurrera.

Programa osoa honako hau da:

  • Uztailak 6an, asteartea, gaueko 22,30etan, KEPA GONZALEZ-ek egindako "NAVIGATING PEACE" izena duen diaporama ikusgarria izango dugu, Irlanda-ri buruz. Informazio gehiago hemen
  • Uztailak 7an, asteazkena, gaueko 22,30etan, MARTIN BONO-k egindako "SUDAFRIKA eta NAMIBIA" gaiari buruzko diaporamak. Martin Bonok lurralde horietako irudiak gertura ekarriko dizkigu. Informazio gehiago hemen
  • Uztailak 8an, osteguna, gaueko 22,30etan, KEPA GONZALEZ-ek egindako "TENER 13 AÑOS EN EL 36" izeneko diporama. Diapotama-erreportai historiko honen bidez Kepa Gonzalezek arlo honetan bere maisutasuna agertaraziko digu. Informazio gehiago hemen
  • Tartean, egun berean, Uztailak 8an, "ASTELENA FRONTOIA 100 URTE" Bideo erreportai laburra (9 minutu) eskeiniko da. Informazio gehiago hemen
  • Uztailak 9an, ostirala, gaueko 22,30etan, "UNA NOCHE DE VERANO" antzerki irakorria eskeiniko dute Ernesto Barrutia, Maite Lorenzo eta Eduardo Falces aktoreak, Naiara Azpeitia Violoncelloa eta Alberto Toledano teknikariaren laguntzarekin. Informazio gehiago hemen

Sarrera librea da eta denok konbidatuta zaudete

Astelena 100 urte

Arrate Kultur Elkartea 2004/07/05 00:35

Eibarko Astelena Frontoiak 2004ko ekainaren 24an 100 urte bete ditu. Urte betetze hau ospatzeko hainbat ekitaldi programatu dira. Hori dela eta, Arrate Kultur Elkarteko diaporama astean Astelena 100 urte bideo erreportaje laburra eskainiko dugu.

Ostegunean, uztailak 8an, Jose Valderrey erreportajearen egilea San Andres Elizako Klaustroan izango da gurekin, gaueko 22:30etatik aurrera.

Astelena frontoiaren mendeurrenaren programa osoa www.debabarrenaturismo.com webgunean.

Sudafrika eta Namibia asteazken gauean

Arrate Kultur Elkartea 2004/07/03 19:05

Diaporama astearen bigarren gauan, MARTIN BONO-k SUDAFRIKA eta NAMIBIA herriei buruzko diaporamak eskainiko dizkigu. Beti bezala, San Andres-eko klaustroan, eta uztailak 7a, asteazkena, 22:30etatik aurrera izango da.

Namibia, 824.292 km karratutako lurraldea eta bakarrik 1.3 milloi biztanle, paisaia ikusgarriak. Parke Natural ezberdinekin Etosha-ko Parke Nazionala, Azurren, eskeletoen kostaldea, Cape Cross, Namib-ko basamortua. Orokorrean Namibia paisaia handien lurraldea eta Afrikako tribu bitxienak bizi diren tokia da. Bere osotasunean Namibiako herria 11 etniak osatzen dute.

Orange ibaiak Namibia eta Sudafrikaren arteko muga egiten du, eta Kalahari basamortuko hondarra itsasoraino eramaten du.

Sudafrika aldaketa eta kontraste handiko lurraldea da. Parke natural oso interesgarriak ditu: Kruger, Kalahari Gemsbok, Richtersveld, Madikwe, Pilanesberg,... eta hiri harrigarriak.

Martin Jauja Bono-k argazkilaria eta bidaiaria, prestatu duen ikusentzuteko erreportajean lurralde horietako irudiak gertura ekarriko dizkigu eta sentsazio guzti horiek trasmititu nahi dizkigu.

Tener 13 años en el 36. Ez dut inoiz ahaztuko 1944 urteko goiz hura...

Arrate Kultur Elkartea 2004/07/02 19:10

Ez dut inoiz ahaztuko 1944 urteko goiz hura. Berriz ere Irunen, zortzi urte luze erbestean izan ondoren... Horrela hasten da Tener 13 años en el 36 erreportajea.

Datorren ostegunean, uztailaren 8an, Eibarren izango den Joaquín Galvez, 80 urteko irundarraren historia. Irudi eta komentarioen bitartez Joakinek bere garaiko historia kontatzen du. Joakinekin batera, Kepa Gonzalez, dokumentalaren zuzendaria izango dugu gure artean.

Hau da Arrate Kultur Elkarteak, Eibarko Udalaren laguntzaz, antolatu duen diaporama astearen hirugarren emanaldiaren leloa. Ostegunean, uztailak 8an, gaueko 22:30etan, izango dugu ikusteko aukera, San Andres elizako klaustroan.

Bere aita eta bere anaia Irungo frentean geratzen ziren bitartean Joakinek exiliorako bide luze bat hasten zuen: Frantzia, Catalunya, berriz ere alemanek okupatutako Frantziako lurraldeak, azkenik, zortzi urte beranduago, gerra osteko Irunera bueltatzeko.

Kepa Gonzalezen erreportajeak gure historiako epoka bat jasotzen du, sasoi haiek zuzenean jasan zituen protagonista baten irudietan, eta egilearen eta Joakin Galvez protagonistaren komentarioekin.

Fitxa teknikoa:

  • Zuzendaria: Kepa González
  • Protagonistak: Joaquín Gálvez
  • Gidoia: Joaquín Gálvez, Juan Ezeiza
  • Ekoizpena: Meltxor Villarrubia, Mireia Lluch
  • Soinua: Jimmy Bidaurreta, Juan Ezeiza, Mª Eugenia Etxeberria, Ane Landa, Josean Zarco
  • Diseinua, errealizazioa, muntaia: DIAPOLAN

Pintura eskolako erakusketa iganderarte

Arrate Kultur Elkartea 2004/07/01 16:21

Jende ugari pasatzen ari da Arrate Kultur Elkarteko Pintura Eskolako ikasleek antolatutako lehen erakusketan.

Igandean itxiko da, beraz artista hauen aurrerapenak ezagutu nahi dituzuenok, azkar ibili.

Erakusketa orduak honako hauek dira:

  • Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
  • Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara

Argazkia: Julio Calleja. El Correo

Informazio gehiago hemen

Aurkezpena

Kulturala

Arrate Kultur Elkartea

Euskal Jaia Eibarren

Eguen zuri argazki lehiaketa

Txango kulturalak

Diaporamak

Topalekua

Margolaritza ikastaroak

Gastronomia Azaroan

Bertsolaritza

Ikastaroak

Hitzaldiak