Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / ARRATE KULTUR ELKARTEA / Navigating Peace

Navigating Peace

Arrate Kultur Elkartea 2004/07/01 00:33

Datorren asteartean, uztailak 6an, San Andres elizako klaustroan Arrate Kultur Elkarteak, Eibarko Udalaren laguntzaz, antolatu duen diaporama astearen lehen emanaldia izango da gaueko 22:30etan.

Emanaldian kontakizunaren protagonista den Xabier Agote pasaitarra izango da. Xabier Agote Ameriketatik txaluparen patroia da eta duela gutxi Navigating Peace 2003 (Bakearen alde nabigatzen) proiektua aurkeztu du Bartzelonako Forum 2004 ekitaldian. Kepa Gonzalez, DIAPOLAN ekoizpen etxearen zuzendaria eta bidaiaren jarraipen audiobisuala egin duena, emanaldian izango da.

Navigating Peace duela urte bete sortutako proiektua da eta Irlandako Causeway Coast Itsas Ondarea babesteko elkartearen iniziatiba izan zen. Irlandarrak Albaola pasaiako itsas ondarea defendatzeko elkartea gonbidatu zuten eta elkarte bien artean itsas tradizioa eta gatazka politikoa amankomunean duten bi herrien elkarlaneko proiektua garatu zuten.

Ideia nagusia Irlanda uharteari bira osoa ematea zen, baina itsas ontzi tradizionaletan eta metodo tradizionalak erabiliz: besoen eta haizearen indarra baino ez, arraunean eta belaz, gure arbasoek egiten zuten bezala.

Era berean, elkarbizitzarako proiektua zen. Txalupa irlandarrean %50a katolikoak ziren, beste %50a protestanteak. Txalupa edo traineruan elkarrekin bizitzeko kapazak baziren, zer gaitik ez lehorrean?

Ameriketatik traineru euskalduna XVIII mendean arrantzale euskaldunak antxoa eta sardinetara joateko erabiltzen zutenaren kopia da. Ameriketako Euskal etxeek finantzatutako trainerua da: 700 kilo ingurukoa eta hamaika metro eta erdikoa. Esan bezala, belei, arraunei eta arraunlariei esker dabilena.

Proiektuaren protagonistek Irlandako Lehendakariaren Jauregian jaso zuten egindakoaren errekonozimendua. Aurkeztuko den erreportajeak ekimenaren izana jaso nahi du.

etiketak:
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Kulturala

Arrate Kultur Elkartea

Euskal Jaia Eibarren

Eguen zuri argazki lehiaketa

Txango kulturalak

Diaporamak

Topalekua

Margolaritza ikastaroak

Gastronomia Azaroan

Bertsolaritza

Ikastaroak

Hitzaldiak