Albretekideak
Aurten Joana Albreteko Bibliotekonomia Mintegikideok Leitzan izan gara. Hamabietatik hamarrak arte laino eta euriaren artean izan gara. Perurenaren Museoan igaro dugu goiza. Iñaki maisu liburuzainen artean. Harrigarri utzi gaitu, bereziki bere azalpen garbi eta sokonekin. Ni naparra izanda hunkituta utzi nau, nire eskualdeko jentea ekarriko nuke hona, Perurenaren azalpen interesgarriak entzun ditzaten.
Jose Luis gidari, primeran ibili gara kalez kale, bazkaria ezin hobea izan da, ez da izan gutxiago bost orduko bazkari ondoko solasaldia, aurten, zorionez, liburu eta liburutegiak baztertu samar izan dira. Lopezen Gobernuak, egia esateko, ez du egin kontu handirik eremu horretan. Hauek ere ez dira izan gai EUSKAL LIBURUTEGI NAZIONALA abian jartzeko. Ezin pareko aukera galdu dute alor horretan aurrerapauso handia lortzeko. Hamaika konturi ekin diogu, patxarana lagun.
Ezbairik gabe, Leitzan hartutako haize freskoarekin indarra hartu dugu, gutxienez beste urte batean zehar liburutegi munduko kontuetan aldarrikatzen jarraitzeko, eta Leitzako haizea ez bada izan nahikoa, zalantzarik gabe datorren urtean lortuko dugu NAZARreko (Lizarradeko Berrotza haran dagoen herri txiki batean) haize lehoarrekin.
Gerardo Luzuriaga