Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Zubimusu(ak) Donostian

Zubimusu(ak) Donostian

Mikel Iturria 2013/01/23 22:10
"Phantasma" eskaini zuten urtarrilaren 17an Ernest Lluch Kultur Etxean Maite Arroitajauregi a.k.a Mursegok eta Rafa (a.k.a Rafael) Berriok. Aste honetan bertan argitaratu du Berriok "1971" diskoaren jarraipena den "Diarios".

Astelehen iluntzean, Lander Garroren tuit bat ehizatu nuen non oreretarrak galdera bat egiten zuen euskaraz abesten duten/zuten Donostiako musika taldeei buruz. Hasiera batean, taldeak aise aterako zirela uste nuen, baina kosta egiten da azken hogei urteetan hiri honetan euskaraz aritzen diren musika taldeen zerrenda mardula osatzea: Surfin Kaos, Euripean Sua, Lau Behi, Jauko Barik, Asgarth...

Garroren tuitarekin gogoratu naiz Gorka Erostarbek gaur bere blogean publikatutako Murruak, zubiak, mamuak izeneko apuntea irakurtzerakoan. Erostarberen lerroak joan den astean Mursegok eta Berriok Ernest Lluch Kultur Etxean eskainitako Phantasma emanaldiaren ondoren idatziak dira eta duela urtebete Rafael Berriori eginiko elkarrizketa batetik abiatzen da: Gehiegizko ohorea egiten diogu musika eta kultura anglosaxoiari (bide batez, ederra argazki ehiztaria den Gari Garaialderen erretratua).

Euskaraz eta gaztelaniaz aritzen direnen arteko murruei buruz idazten du Erostarbek eta, ahaztu baino lehen, Gainsbourg gainbegiratuz diskoa aipatu nahi dut, Juancar Landa a.k.a. Jocanoren ekimenez 2006an eginiko diskoa (spotify-n duzue entzungai). Maisu frantsesaren omenez, Jocanok gaztelaniaz, batez ere, aritzen diren abeslariak elkartu zituen eta disko ederra osatu zuten euskaraz.

Murruak aipatzen ditu Erostarbek eta esan beharra daukat lehen aldiz Donostiako El Muro tabernan ikusi nuela 2005ean Rafa Berrio Harresilanda diskoa aurkezten. 1990. hamarkadan ere ikusia nuen behin Antzoki Zaharrean Amor a Traición taldearekin. Handik hilabete batzuetara Ernest Lluch Kultur Etxean jo zuen Rafak (2005eko ekainean, oker ez banago).

Kostatu zitzaion hurrengo diskoa plazaratzea eta horixe izan zen 1971 album aipatu eta goraipatua. Joserra Senperena izan zuen adiskide produkzioan eta moldaketa lanak egiteko orduan.

Lan egiteko modu berdintsua erabili du oraingoan ere Berriok eta horren emaitza da Diarios (adi: laster kenduko baitute bandcamp horretatik, baina hori gertatuko da spotify-n agertuko delako). Laupabost aldiz entzun ondoren, esan dezaket izugarria dela lana (Beñat Sarasolarekin ados nago eta Santos mártires yonquis maisu-lana da).

Lehen bideoa ere plazaratu du (La alegría de vivir), Jean Condé lehengusuak eginikoa.

Bideoa Madrilen grabatua dago eta badu anekdota txiki bat. Astebete pasa nuen urte hasieran Madrilen eta Rafak berak esanda Trueba familiak duen La Buena Vida liburudendatik pasa nintzen. Rafari aipatu nion liburu batzuk erosi nituela, tartean Pio Barojaren La Busca. Ba liburu hori, ale hori, bideo honetan agertzen zela esan zidan. Eta hala da.

Phantasmari buruz informazio gehiago nahi izanez gero, irakurri goian esandako Gorka Erostarbek idatzitakoa, baita Love of 74 jauna eta Juan González Andrés-en apunteak. Juanenean, gainera, bideoak eta argazkiak daude.

Bi gomendio:

Madrilen urtarrilaren 29an lagunik baduzue, esaiezue La Buena Vida liburudendara joateko iluntzean. Hantxe aurkeztuko baitu Berriok Diarios.

Bilbon otsailaren 7an egongo bazarete, segi Kafe Antzokiara Phantasma ikustera.

De puentes y muros aquí en San Sebastián, este apunte en castellano.

oier g
oier g dio:
2013/01/24 11:37
"Santos Martires Yonkis" maisu lana, bai horixe. Atzo entzun najuan estraiñekotz Fermin Etxegoienian eta dardaretan laga ninduan. Eta hori ez nebala heroina asuntuakin kontaktu askorik izan.
iturri
iturri dio:
2013/01/24 12:25
Hori da, Oier. Ez dakit zenbat aldiz entzun dudan jada kanta hau eta gero eta "engantxatuago" nago.

Norbaitek esan dit gaur goizean Musikatean jarri zuela Fermin Etxegoienek eta ikusten ari naiz kanta bere bidea egiten ari dela jada.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter