Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Urtainen itzulera

Urtainen itzulera

Mikel Iturria 2009/03/15 23:48
Animalario taldeak taularatuko antzezlanean, bikain betetzen du Urtainen rola Roberto Álamo aktoreak.

Gaur iluntzean ikusi berri dut Urtain antzezlana Donostiako Victoria Eugenian (bihar Eibarko Coliseon egongo da; birari buruzko informazio gehiago Animalario taldearen webgunean). Antzokira sartu eta butaka-patioaren lehenengo zazpi lerroak okupatzen zituen ring-arekin egin dugu topo. Hori gutxi balitz hamabi round-etan Zestoan jaiotako Jose Manuel Ibar Urtain-en bizitza kontatzen da atzekoz aurrera. 1943an jaiotakoa, jubilatu berria izango litzateke Urtain herrian geratuz gero. Baina berak ez zuen horretarako balio. Aitak erakutsitako bidetik jo zuen.

Roberto Álamo aktorea bikain ageri da taula gainean. Gainerako zazpi aktoreek ere ondo laguntzen diote. Urteko antzezlan onentsuenen artean izateko hautagaia bada ere, faltan botatzen da euskara obran. Ez baita sinesgarria Urtainek lehenengo andrearekin edo aitarekin gazteleraz aritzea. Edo boxeoaren mundura eraman zuen Lizararazu izeneko enpresari donostiarrak Marianico el Cortoren azento mañoa edukitzea.

Nik apenas ezagutu nuen Urtain. Jostailu puskatu gisa ezagutu nuen, komunikabideetan, Bartzelonako Joku Olinpikoen atarian bere buruaz beste egin baino lehen (1992ko uztailean; egun batzuk lehenago hil zen ere Camaron de la Isla).

Gogoan dut Diario Vascon agertzen zela udako gehigarrian "El verano de..." atalean. Hil baino urte gutxi lehenago, gogoan daukat elkarrizketa bat. Betiko kontuak esaten zituen: ondo zegoela, negozioak zituela Sevillan eta Madrilen, uda pasatzera etorri zela Euskal Herrira....

...baina gure etxe inguruan pasa zituen abuztuko egun haiek, Ventasko koartelaren aldameneko langile-etxebizitza batean. Nik ez nuen ikusi, baina nire senide batek bazuen N-1 errepide ondoan txabola bat. Bi lagun zeuden uda hartako iluntze batean afari-merienda egiten. Sobran geratu zitzaiena bota beharrean, errepidetik oinez zihoan pertsona bati eskaini zioten. Eta ezezagun hura Urtain zen.

Gaur egun jostailu puskatu izateko bidean dauden zenbait kirolarik edo zabor telebistatik pasatzen diren hainbatek ikusi beharreko erretatu dekadentea. Zenbat aprobetxategi izan zituen gizon hark aldamenean eta nola izorratu zuen bere bizitza eta hurbilekoena.

matx
matx dio:
2009/03/16 12:25

Sevillako betis kalean zerbait hartzen geundela gizon bat inguratu zitzaigun. Kontu kontari ibili ginan. Eurak golfera jolasten pasatu zuten larunbata, eta guk despedida bat genuen eta debako san roke jaixetako erropa ipinitxa. Ba, Urtain bere laguna zela esan zigun. Lehen aldiz ikusi zuenean, Urtainek jipoitu omen zuen (orbaina ere bazeukan aurpegian) eta egun hortatik lagun minak egin zirala eta astopotro bat zela.

Mikel
Mikel dio:
2009/03/17 11:03

Nik atzo ikusi nuen antzezlana Eibarren. Gustatu zitzaidan. Tristea benetan Urtainen bizitza. Eta arrazoi daukazu euskararena aipatzean, Donostiako enpresariaren azentua...

iturri
iturri dio:
2009/03/18 21:02

@matx: agian egia izango zen edo, agian, ziria sartzen saiatu zen orbainduna. Auskalo.

@mikel: oso tristea izan zen bere bizitza. Urtain pertsonajeak behin baino gehiagotan errepikatzen du esaldi bat: ¿Por qué convierto en mierda todo lo que toco? edo antzeko zerbait.

Bukatzeko: oso gustura nago Animalariok istorio hau hartu duelako, baina gure herrian inork ez du ezer egingo. Euskal ikuspegitik egongo dira ba kontatzeko gauza mordoa.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter