Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Ume eta gaztetxoak tontotuta pantailei begira

Ume eta gaztetxoak tontotuta pantailei begira

Mikel Iturria 2024/11/24 08:54
Gu bezala. Gaur kontatuko dizkizuet hamahiru urteko Julenen eta bederatzi urteko Lukaren bi pasadizo.

Julen

Esan bezala, Julenek 13 urte ditu. Ostiral gauean etxeratu zenean, gurasoei ondoko istorio hau kontatu zien.

Adiskide bat lagundu zuten etxeraino, honen gurasoek jarritako ordua baino beranduago etxeratzekoa zelako.

Esta juventud que se pasa la vida mirando pantallas, estas líneas en castellano.

Bidean adineko gizon bat ikusi zuten mugimendu arraroak egiten. Julen hurbildu eta galdetu zion ea ondo ote zegoen. Aurpegira begiratu eta odoletan zuela konturatu zen. Esertzeko eskatu zion.

Gainera, Julenek taldeko bati esan zion 112 telefono zenbakira hots egiteko. Polizia etorri bitartean konpainia egin zioten gizonari. Honek betaurrekoak bota zituen faltan eta haren bila aritu ziren, baita aurkitu ere.

Ertzain patruila bat azaldu zenean, Julenek kontatu zien zer gertatu zen. Gainera, poliziei esan zien logikoa zela adineko hura irristatu izana, lotsagarria baitzen zoruaren egoera.

Luka

Lukak 9 urte ditu. Duela aste batzuk eskolan eskatu zieten gutun bat idazteko nahi zuten pertsonaia publikoari. Gelakideek futbolariak eta horrelako jende ezagunari idatzi zieten. Oso futbolzalea da Luka, baina berak Eneko Goiari idaztea erabaki zuen.

Amak galdetu zioen ea zer kontatu nahi zion Donostiako alkateari. Eskatu omen zion hiriko obrak banaka egiteko. Hau da, bat bukatuta hasteko hurrengoa.

Izan ere, Luka Amara Berrin bizi da eta berak ere pairatzen ditu hiria hankaz gora jarri dituzten Adif eta ETSren obrak (metroa, trena eta abar).

Aste batzuk pasa dira jada gutuna bidali zuenetik eta ostiralean bere amak esan zidan Lukaren ustez alkateak ez diola hark idatzitakoa ondo ulertu. Agian beste eskutitz bat idatzi beharko diola.

Graduatu betaurrekoak

Mundua pikutara doala ematen duen honetan, nahiago dut horrelako ume, gazte eta haiek hezten dituzten guraso eta helduekin konpartitu bizitza.

Izan ere, gehienetan soilik erreparatzen diegu gure inguruetan gertatzen diren gauza txarrei.

Ba ez: ondo graduatu betaurrekoak eta gauza onei ere erreparatu.

Mesedez.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Stat counter