Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Trabaz jositako bideak

Trabaz jositako bideak

Mikel Iturria 2020/08/09 21:58
Irungo Bronte liburu dendaren agurra.

Astelehenean Bronte liburu dendako Ylenia Benito liburu saltzaileak utzi gintuen goibel. Abuztuaren 29an itxiko duela iragarri baitzuen.

[Liburuak!, liburuak! Hara hor hitz magikoa: maitasuna, maitasuna esatearen parekoa] Hitz hauek Federico García Lorcak bere herriko liburutegiaren inauguraziorako idatzi zituen eta nik, tamalez, liburu-denda itxiko dudala esateko erabiliko ditut. https://t.co/AaWHmyJyWW pic.twitter.com/xftaYOx8O4

— Brontë Liburu-denda (@BronteLibreria) August 3, 2020

Zer nahi duzue esatea! 60.000 biztanle ditu Irunek. Kioskoak eta paper-dendak alde batera utzita, Elkar eta Tinta Comics liburu dendak gelditzen dira soilik. Kitto. Berriro diot: 60.000 biztanle.

Arazo gehiegi izan ditu liburu dendak aurrera egiteko. Azkenetako bat uztailaren 23an liburu eguna ezin kalean ospatzea.

Se acerca, para mí, el segundo Día del Libro de este año. El 23 de abril, el confinamiento suspendió todas las Ferias del Libro. El 23 de julio llega el segundo intento, pero tampoco habrá Feria del Libro en #Irun y no hay estado de alarma al que cargarle la culpa. Abro hilo.

— Brontë Liburu-denda (@BronteLibreria) July 14, 2020

 

Trabak jartzen abilak dira Udalak eta gero negar plantak egiten ere badakite, baina ondo baino hobeto dakite denda txiki horiek liburu aurkezpenik gabe (pandemiaren erruz) eta kalera liburuak saltzera atera gabe gorriak ikusiko dituztela. Eta ez badakite, jakin beharko lukete.

Baina ardura eta errua ez da soilik erakundeena: guk ere utzi behar diogu zilborra begiratzeari. Politika egin behar dugu, jaun-andereok! Zer politikoagoa une honetan liburu bat Amazoni enkargatu beharrean zure denda kuttunean erostea baino? Ondorioak ditu.

Ez ahaztu kontsumitzaile gisa talka egin dezakezula zure baitan dagoen herritarrarekin.

Gutxi joaten naiz azken garaian Irunera. Astean behin amari bisita egin eta ezer gutxi gehiago. Asteartean paseoa luzatu eta Yleniarengana hurbildu nintzen.

Jurdan lagunarekin egin nuen topo bertan. Bi hitz gurutzatu nituen berarekin. Besteak beste, topagune lasai bat  galduko dela zioen. Hau da, bertara hurbildu, libururen bat hartu eta hondoan, eskuin aldean, dagoen sofan eseri bakarrik edota ezagunekin zein lagunekin.

Bertso-Hop disko-denda zenarekin gogoratu nintzen. 1990eko hamarkada hasieran, 20 urte eskas nituenean, arratsalde asko pasa bainituen bertan, musika entzuten, lata ematen, zetozen musikari eta musikazaleekin hitz egiten edo entzuten... Topaleku bat hori baita.

Yleniari ez nekien zer esan. Zer esango diozu pertsona bati bere ametsak diruaren trabarekin egiten duenean tupust? Barkamena eskatu zidan berak. Barkamena liburu-denda ixteagatik!

Esan nion ezetz: barkamena guk eskatu behar geniola berari.

Mekaguensos!

Jar dezagun musika pizarra negarrari eman aurretik, Irundik atera gabe gainera.

Jabier Muguruzak berarentzat esanguratsuak izan diren euskal kanten hamabost bertsio egin ditu Geltokiak izarretara diskoan eta aste honetan entzun dut ekainean Jose Luis Padronek eskainitako saioa Lizardiren Baratza-n.

Abesti horietako bat da Berreziketaren zailtasunari buruz izenekoa. Hans Magnus Enzensberger poetaren hitzak, Ruper Ordorikak musikatu zuen 1985eko Bihotzerreak diskoan. Hona hemen Jabierren bertsio ederra.

Yleniari eskainia. Egunen batean merezi duena jasoko duelakoan.

Caminos llenos de obstáculos, este apunte en castellano.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Stat counter