Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Teoria eta praktika

Teoria eta praktika

Mikel Iturria 2018/10/02 08:00
Pelikula batzuk ikusten pasa ditut azken egun hauek. Gozada baita Zinemaldia bezalako jaialdi bat gure hirian izatea. Beste gauza batzuetan pentsatzeko astia ere izan dut.

Presioz beterik bizi gara gaur egungo gizarte honetan: gehienok nahi baino askoz ere gauza gutxiago egitera iristen gara eta horrek frustrazioa sortzen du.

Ematen du dena dugula eskura eta gauza guzti horiek egin behar ditugula. Eta ez da horrela.

Lasaiago bizitzen ikasi beharko genuke. Aspaldiko lagun batek beti esaten didan bezala: teoria denok ondo baino hobeto dakigu, baina praktikan huts egiten dugu.

Pasa den astean jendearentzat ezaguna den pertsona batekin egon ginen bi lagun. Ardura handiak ditu eta fokupean bizi da.

Aurrez aurre egiten genuen lehen hitzordua zen. Hainbat konturi buruz ari ginen modu erlaxatuan solasean. Halako batean, pertsona honek esan zigun: «Nire lagun batek esaten duen bezala.... Tira... Nire terapeuta da. Hau da, psikologo batengana joaten naiz, batzuetan beharrezkoa baita horrelako profesionalen eskuetan jartzea, beste ikuspegi batzuk izateko».

Ez naiz hitzez hitz ari, baina garrantzitsua da ideia: psikologoarengana doala.

Nirekin zegoen lagunak esan zion oso ondo irizten ziola laguntza profesional hori izatea eta, are gehiago, ezagutu berri zituen bi pertsonen aurrean hain modu naturalean adieraztea hori.

Interneteko garai hauetan, noiz arte iraungo duen jakitea zaila den sare sozialen unea bizitzen ari gara bete-betean. Interneteko haurtzaroan edo nerabezaroan gaude, heldutasunera iristeko zain.

Sare sozialetan kategoriko agertzen gara, baina hori askotan gure beldurren proiekzio bat besterik ez da. Ez baikara hain erraldoiak eta denok baikara nahi baino ahulagoak, hauskorrak. Gure ahuleziak ingurukoekin partekatuko bagenitu, elkarrekin errazago dela konturatuko ginateke.

Alfonso Zapico komikigilearen hitzekin bukatu nahi dut apuntetxo hau: amankomunean ditugun gauzak bilatzen saiatzen diren lagun horiek goraipatzen zituen, ez hainbeste diferentziak azpimarratzetik bizi direnak.

Hilabetez ez dut blog hau berrituko. Atseden garaia da. Azaroan elkar ikusiko dugu.

Teoría y práctica, este apunte en castellano.

Gari A.
Gari A. dio:
2018/10/03 08:50
Aupa Iturri, guztiz ados.

Gure ahuleziak erakusteak gizatiarrago egiten gaitu ea horrek alboan daukagunarenganako harremana errazten du. Aldi berean, albokoan ahulezia sentitzeak berarengana gerturatzeko mugimendua eragiten du. Askotan gogorregi jarduten dugu, indartsu eta zoragarri itxurak eman nahian, eta horrekin urruntzen gara.

Besarkada bat, ondo pasa oporrak.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter