Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Telefonoz deitzen duen jendea

Telefonoz deitzen duen jendea

Mikel Iturria 2020/11/02 20:00
Bi pertsona mota daude: telefonoz deitzen dutenak eta telefonoz deitzen ez dutenak. Ni lehen taldekoa naiz eta uste dut pandemia garai honetan garrantzitsua dela jendearekin hitz egitea, jendea entzutea. Batez ere zaharrak.

Gente que llama por teléfono, este apunte en castellano

Nabaria da pandemiak ohitura aldaketak ekarri dituela. Baten bat ona. Adibide moduan, nire kasuan kilometro gehiago egiten ditut oinez.

Bakarrik ateratzen naizenean hiru plan izaten ditut.

Lehena da inolako aparaturik gabe joatea: hau da, Google etxean uztea.

Bigarrena da podcast-ak entzutea telefonoan.

Eta hirugarrena da gaurko apunte honi izenburua zor diona: lagunei telefonoz deitzea.

Bonus track moduan: badago bi eta hiru aukerak nahastea ere.

Elkarren berri izateko modu asko baldin badaude ere, ez da gauza bera mezu idatzia bidaltzea aplikazio bat erabiliz edo bestearen ahotsa entzutea.

Aurreko batean, gure WhatsApp talde jendetsu batean Atlantikoaren beste aldean dagoen ezagun batek audio-oharra bidali zigun. Minutu bat pasatxo zen, baina batzuk kezkatuta gelditu ginen. Haren ahotsaren tonua ez zen batere baikorra. Eta hori ez genion atzeman idatzizko mezuetan.

Nire kasuan, telefonoz deitzearena amarengandik datorren zerbait da. Haren alde sozialaren zati bat etorri baitzait niri oinordetzan. Ez naiz haren parekoa, ezta gutxiago ere, ama familiako nodo bat baita: asko gustatzen zaio jakitea besteak nola dauden.

Aita ez zen horrelakoa. Gogoan dut biak elkarrekin paseatzera ateratzen zirenean ama jende askorekin gelditzen zela. Aitak, berriz, jendea agurtu bai, baina aurrera jarraitzen zuen... handik 50 metrora gelditu behar bazuen ere, amaren zain.

Gogoan dut telefonoa etxean sartu zenean. 615560 zenbakia etorri zait bat-batean akordura. Esango nuke 1980. hamarkadaren hasieran izan zela.

Garai haiek ezagutu zenituztenok badakizue telefono-deiaren kostua aintzat hartzekoa zela. Zaila da hori esplikatzea deien tarifa planoa dagoen garai hauetan. Baina elkarrizketa bat gehiegi luzatzen zenean, gazteok atzetik genituen gurasoak mozteko keinuak eginez. Dirutza izan zitekeelako.

Ideia hau Rafael Berrioren «Absolución» liburuaren aurkezpenaren ondoren bota nuen bizpahiru lagunen aurrean. Horietako batek jaso zuen eta txio bihurtu.

Y qué alegría veros a todos, joder. Mucha razón, @iturri, hay que llamarse por teléfono, en estas circunstancias no basta el email/rrss. A algunos les intuí bajos también, muy comprensible. En fin, como mejores no vamos a salir tratemos al menos de hacerlo bien mientras dure.

— Eduardo Ranedo (@EduardoRanedo) November 1, 2020

Isolamendura jotzeko joera dagoen garai hauetan, komeni da elkarren berri izatea.

Deitu lagunei, kopon. Eta gurasoei zein aiton-amonei zer esanik ez!

Rafael Berrio aipatu dugunez haren letrak jasotzen dituen «Absolución» liburua aurkeztu zen larunbatean Tabakaleran. Behean itsatsitako txioen artean pare bat bideo daude.

Era berean, bezperan hiru kantez osaturiko EPa kaleratu zen. Hona hemen hiruak bata bestearen atzean.

Datozen hilabeteetan ekitaldi gehiago antolatzeko asmoa dago. Erakusketaren bat, kontzertu majo bat...

Ander
Ander dio:
2020/11/02 20:14
Gau askotan lagun bati edo besteri deitzea gustatzen zait. Konturatu naiz nik ez dizudala deitzen, eta aitzakia hau aurkitu dut: zuk deitzen didazu. Eskerrik asko, Mikel, eta barkatu.
Mikel Iturria
Mikel Iturria dio:
2020/11/02 20:17
Aupa, Ander.

Oso ohitura polita da lagunei deitzea.

Eta egon zaitez lasai, gizona. Badugu elkarren berri eta ez da gutxi.
Iñaki Murua
Iñaki Murua dio:
2020/11/07 11:42
Lehen taldekoa naizela ematen dit, Mikel. Alegia, nekez deitzen duten horietakoa. Beharbada, telefonoz deitzea garesti samarra zen garai haietako ohitura izan daiteke.
Mikel Iturria
Mikel Iturria dio:
2020/11/08 15:26
Aupa, Iñaki.

Lehen taldekoa baino bigarrenekoa, beraz. Kar kar kar. Niri on egiten dit telefonoz lagunekin hitz egitea. Espero beraiek sentsazioa bera izatea ;-)
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter