Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Sufrimendua

Sufrimendua

Mikel Iturria 2018/01/14 16:45
Lerro hauek eskaini nahi dizkiet gure herri hau bake bidean jartzeko ahaleginen bat egin duen orori.

Uztaila zen. Biolentzia politikoa oso gertutik jasandako bi emakume ezagutu nahi zituzten nire lagun batzuek. Lehenengoari ETAk egin zion eraso, bigarrenari GALek. Biek ala biek urteak daramatzate elkarrekin lanean gure historiako urte ilun horien orrialdea egoki pasatzeko.

Parte Zaharreko taberna batean elkartu ziren. Aipatu bikotea eta nire lagunez gain, beste pertsona bat ere bazegoen. Honek ere jasan zuen indarkeria: torturatua izan baitzen.

Topaketa posible egiteko hainbat kide egon ginen tartean. Agurtu eta trago bat hartu nahi nuen nik. Goiko paragrafoan deskribatutako azkenak baina, ez zidan handik hanka egiten utzi. Mahai bueltan esertzeko esan zidan.

Hiru ordu luze egon ginen jatetxean, solasean, entzuten. Eta bolada luze baterako bete nuen depositua.

Bertan geratzeko derrigorrezko gonbidapena egin zidanak geroago aitortu zidanez, lehen aldia zen modu horretan ETAren biktima izandako emakume harekin egoten zela eta barkamena eskatu zion bere garaian hotzegi jokatu zuelako jendaurrean krimen hura salatzeko orduan.

Zer gertatuko da hurrengo egunean?

Javier Ortizen testu gehienak irakurtzeko asmoa dut 2018 honetan, 2019aren hasieran-edo antologia (liburua) moduko bat egiteko proiektua baitugu esku artean.

Tardofelipismoan nago azken aste hauetan bete-betean: urte batzuk lehenago GALek egindakoaren eztanda, Filesa auzia, Luis Roldanen atxiloketa edo dena delakoa, Galindo general bihurtzea.. Zer (ez) zen hura!

Urte batzuk lehenago, 1992ko maiatzean ¿Qué pasará el día después? testua argitaratu zuen Ortizek. Hasiera hau zuen:

Me preguntan «¿Qué será de Euskadi cuando termine la violencia política?» Y respondo: no creo que en Euskadi vaya a terminar la violencia política. Por lo menos en un plazo previsible.

Probablemente lo que se me está pidiendo -trampas del lenguaje mediantes- es que opine sobre lo que podría ocurrir en Euskadi si ETA abandonara las armas. O sea, si el Estado lograra hacerse con el monopolio de la violencia.

No es lo mismo.

Ez, ez da gauza bera. ETAk jardun armatua utzi zuen 2011ko urrian eta orain Estatua geratu da indarkeriaren monopolioarekin.

El Estado -cualquier Estado- recurre a la violencia tanto cuanto le es necesario para asegurar el mantenimiento de su dominio.

Haur motxiladunak

Aste honetan bertan ETB1eko Ur Handitan programak Ume motxiladunak izeneko erreportajea eman du. Gurasoak kartzelan daude preso, urruti, eta haur zein gaztetxo hauen sufrimenduari leihoa eskaini die kate publikoak.

Gaur goizean, kalean oraindik iluna gailentzen zela, ikusi dut programa. Zaila da ez hunkitzea bertan entzun eta ikusten denaren aurrean.

Atzo bertan Bilbon Sarek euskal presoak hurbiltzeko urte hasierako manifestazioa antolatu zuen beste behin ere. Ez da toki guztietan aterako bertako irudirik (95.000 manifestari antolatzaileen arabera).

Gregorio Ordoñez

1995eko urtarrilaren 23a ondo baino hobeto dut gogoan. Astelehena zen: ETAk Gregorio Ordoñez hil zuen Donostiako taberna batean.

Javier Ordoñez semea, orduan 14 hilabete zituena, elkarrizketatu du estreinakoz El Diario Vascok azalera eramanez. Duela 23 urte pasa dira. Astakeria galanta. Ezer gutxi gehiago esan daiteke horren aurrean.

Esaldi bat ekarri nahi dut hona: No siento odio por nadie. Es un sentimiento que no lleva a nada positivo.

Urtarrilaren 9an 20 urte bete ziren Jose Ignacio Iruretagoiena hil zutela Zarautzen. Eta orain beste hainbat politikarien urteurrenak etorriko dira bata bestearen atzetik.

Ordoñez hil ondoren Donostiako Udaletxeko zinegotzi sozialista eta popularrek bina birkartzain eta auto bana zituzten. Gogoan dut garai batean 17 bat zinegotzi izan zituztela bi alderdiek. Autoz eta birkartzainez lepo ditut gogoan mende hasiera honetako Donostiako udaletxeko ataria. Desastrea!

Oker ez banago, 100dik gora lagun hil zituen azken 55 urteetan motibazio politikoko indarkeriak gure hirian: bi ETAk, GALek, gerra zikinak, indar polizialek manifestazioetan eta manifestazioetatik at...

Poliki-poliki aurrera goaz post-ETA garaiko atonia honetan, baina presoen gaia konpondu beharra dago ahal bezain pronto.

P.S. Ramon Etxezarreta elkarrizketatu zuen Enekoitz Esnaolak 2002ko udaberrian. Izenburua beste bat da, baina nik hauxe hartu nuen orduan ere: «Sufritzen duenak ez du zertan eduki behar arrazoia».

Ramon Etxezarreta by Enekoitz Esnaola

Argazkia: Enekoitz Esnaola. Ramon Etxezarreta erretzen Donostiako Udaletxean.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter