Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Sare sozialen erabilerari buruzko erretratu bat

Sare sozialen erabilerari buruzko erretratu bat

Mikel Iturria 2013/10/13 12:00
Antxon Benitok famili bazkari bat aprobetxatuz ateratako ondorio interesgarri batzuk irakurri ditut 1001 Medios webgunean.

1001 Medios komunikazioari buruzko laborategi txiki bat da eta eremu horretako hainbat profesional eta kazetari biltzen ditu.

 

Horietako bat da Antxon Benito. Famili bazkari bat aprobetxatu du sare sozialen erabilerari buruzko datu batzuk jaso eta hainbat ondorio ateratzeko. Yo soy de Twitter y tú de quién eres apuntean kontatu du.

 

Berak dioen moduan ez dira ondorio kategorikoak, baina bai balio dutela sare horiei buruzko hausnarketa egiteko.

 

Ez du esaten zenbat jende dagoen tartean, baina badirudi 15 bat lagunez ari dela. Sareei dagokienez, hauxe da argazkia:

 

  • Tuenti: 7

  • Twitter: 6

  • Facebook: 7 (baina 2 kontu ia baztertuta daude)

  • Whatsapp: 14

Eta hauexek dira Antxonek atera dituen ondorioak:

  1. Mugikorrak mahai-gaineko ordenagailuak eta ordenagailu eramangarriak irensten ari dira. Eta hemen ari da gertatzen benetako iraultza.

  2. Ez da bere neurrian baloratu nola sartu den Whatsapp gure bizitzetan. Antxonek dio berak ez duela asko erabiltzen, baina Facebook edo Twitter erabili nahi ez duen jendeak ere bereganatu duela erreminta hau.

  3. Gaztetxoek twitter-en abiadura nahiago dute eta ia chat baten moduan erabiltzen dute. Arazo nagusiena da ez daudela oraindik mugikorretarako interface-ak oso prestatuak. Eremu hau asko hobetu behar du(te) eta hor hartzen die oraindik ere Tuentik aldea. Antxonek dio bere inguruan Tuenti argazkiak konpartitzeko erabiltzen dutela eta Twitter jendaurreko harremanetarako.

  4. Facebook-ek arazo batzuk ditu. Berau probatu duten helduentzako berritasunaren eta lagunak berreskuratzeko hasiera bateko inpaktua galdu du eta une honetan traba edo oztopo bihurtzen ari da. Bestalde, gazteek ez dute erabat ulertzen. Bitxia da hori Antxonentzat, gauza bera askotan entzun baitu azken hilabeteetan.

  5. Frustrazio puntu bat aitortzen du jakinda dauden sare sozial mordoaren aurrean, 4 edo 5 tokitan kontzentratzen dela esfortzuaren % 99a.

  6. Mahaian zeudenen artean, pertsona bakarrak, zaharrenak, ez du inolako sare sozialik erabiltzen.

  7. Amaitzeko, ezin ahaztu lehia honetako beste garaile nagusia: YouTube. Denok erabiltzen dugu mundua begiratzeko ikus-entzunezko leiho handia. Gazteenak, 10 urte ez dituenak, familiaren telebista pantaila aurrean Youtubeko bideo gehiago ikusten ditu telebista konbentzionala gisa ezagutzen ditugun programak baino eta hau izan daiteke datozen urteetan areagotu daitekeen joera bat.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Amatiño. Pasa den mendeko 80ko ... Mikel Iturria, 2024/12/18 22:16
Kontrakorik pentsatzea populismo hutsa da. “Hobe ... Amatiño, 2024/12/15 15:09
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Stat counter