Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Peuto aitonaren oinordekoak

Peuto aitonaren oinordekoak

Mikel Iturria 2018/12/16 09:10
Abenduko lehen astean Santander aldean egon nintzen eta Güemes herrian bazkaldu. Proiektu bitxi bat ezagutu nuen: La Cabaña del Abuelo Peuto.

Pablok eta Tatjanak (zorionak!) elkarrekin egindako bidea ospatu nahi zuten eta bazkaltzera gonbidatu gintuzten abendu hasieran. Familia eta lagun batzuk hurbildu ginen. 40 bat pertsona, gutxi gorabehera.

Toki bitxi batean antolatu zuten topaketa: Peuto aitonaren txabolan, Kantabriako Güemes herrian.

La Cabaña del Abuelo Peuto

Lekuaz gain, bazkaria bera ere bitxia izan zen: elkartasun bazkaria deiturikoa. Babarrunak, patata tortilla eta postrea. Babarrunak El Dueso kartzelako preso batzuk landatutakoak ziren eta lortutako dirua (aurten, adibidez, 10.000 euro jada) Guatemalako eskola batera bideratzen da. Adi!: gutxienez 10 laguneko taldea osatu behar da bertan bazkaltzeko.

Apaiz obrero izandako Ernesto Bustio da arima, baina lan kolektiboa (eta gehien bat borondatezkoa) du oinarri. Perfecto (Peuto) eta Vicenta aiton-amonena izandakoa da etxea (historia atalean irakur dezakezue detaile gehiagorekin). Nik inoiz ez nuen gizon honen izena entzun, baina ikusten da Roge Blascok kristo guztia ezagutzen duela (Ernesto Bustio: viajero peregrino de la vida).

1981ean hasi zuten gaur egungo egitasmoa eta 1999an, Laura hil zenean (Ernestoren ama), Santiago bidea egiten duten erromesei zabaldu zieten aterpetxe gisa. Urtetik urtera gero eta lagun gehiago pasatzen da bertatik: 2017an, 11.000 lagun izan baziren, aurten 12.000tik gora erromes pasa dira jada.

Bazkariaren ondoren bisitatu genuen ingurua. Hainbat etxetxo dituzte jendeak lo egin dezan eta bi eraikin aipagarri:

1.- Ermita ekumenikoa: Pere Casaldaligak idatzitako testuak eta orain gogoan ez dudan margolari baten pinturak. Egitura oktogonalaren sorkuntza kolektiboa da. Bertara eraman gintuen apaizak eta esplikatu zigun "bizitzaren benetako bidaiari buruz hausnartzeko" tokia dela. Hots, "esklabotzatik askapenera" egindakoaz.

2.- Beste eraikin bat Land-Roverraren museoa da (Ran-Roberra idatzi beharko nuke?). Munduan zehar bi bidaia luze egin dituzte, batez ere: 1979-1981 bitartean egin zuten lehena, 27 hilabetekoa; 1991-1992 bitartean bigarrena. Izen ponposoa dute bidaia hauek: Viaje a la Universidad de la Vida (Bizitzaren Unibertsitatera Bidaia). 1975eko ibilgailua eraikinaren erdian dago eta haren inguruan hainbat argazki eta kartoitan idatzitako testuen bidez zehazten dituzte urteak eta tokiak.

Nik ez dut inoiz Santiago Bidea egin, baina batzuek diote aterpetxe hau dela Iparraldeko bidean dagoen onenetarikoa.

Gauza bakarra gehituko dut: ahal baduzue, segi ikustera.

La Cabaña del Abuelo Peuto, este apunte en castellano.

La Cabaña del Abuelo Peuto

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter