Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Perestroika dator Espainiara?

Perestroika dator Espainiara?

Mikel Iturria 2016/01/06 22:58
Hori aipatzen du Jaime Miquel hauteskunde joeren ikertzaile valentziarrak “La Perestroika de Felipe VI” izeneko liburuan.

2015aren lehen erdia Greziara begira pasa genuen Syriza zela eta ez zela, baina gaur, aldiz, ia desagertu da twitter-eko nire hormatik salbuespen bakarrarekin: hainbat fotokazetarik Lesbos-era iristen diren errefuxiatuei egiten dieten jarraipena.

Orain Euskal Herria ez dago agendan (baten batek pentsatuko du hobe horrela), baina deigarria egiten da, adibidez, Podemos-eko Pablo Iglesias ez etortzea abenduaren 20ko hauteskunde kanpainan eta hain emaitza onak lortzea. Adibide gisa, hona hemen Podemos jarraitzen astebete eman zuen Owen Jones britainiarrak (What I learned from Podemos) nola hasten duen kronika:

"I’ve spent nearly a week a travelling Spain — and the nations that make it up, like Catalonia and Galicia — with Podemos."

Katalunia dago lehen lerroan prozesuarekin aurrera jarraitzeko dauden arazoak direla eta ez direla. Prozesuaren etenak (eta irailaren 27ko hauteskundeen errepikapenak) momentuz  argumenturik gabe utziko luke Rajoy PSOE koalizio handirantz eramateko orduan. Susana Díaz ere besoak gurutzatuta geratu beharko litzateke Pedro Sánchez idazkaritza nagusitik kanporatzeko orduan. Hori diote analistek.

Irakurri berri dut Jaime Miquel geografo eta politologo valentziarraren La Perestroika de Felipe VI liburua. Enric Julianak eraman ninduen berarengana Las cuatro generaciones zutabean egiten duen Espainiako estatuko lau belaunaldien banaketa honengatik:

1.- Gerra Zibila garaikoak: 1939. urtea baino lehen jaiotakoak. Gazteenak, beraz, 77 urte ditu. Hauteslegoaren % 12a.

2.- Autarkia garaikoak: 1939-1958 urteen artean jaiotakoak. %25a.

3.- Erreformistak: 1959-1973 urteen artean jaiotakoak. 60. hamarkadako “Baby Boom” garaiko belaunaldia. % 27a.

4.- Aldaketaren brigada: “Herritar berriak” Miquelen hitzak erabiliz. 1974-1997 bitartean jaiotakoak. 12,3 milioi hautesle, % 35a.

Liburuko ideia nagusienak behin eta berriro errepikazalea da egilea, baina gustura irakurtzen da. Nahiz eta izenburuak beste gauza bat iradoki, ez du askotan aipatzen tituluak dioena, baina bai dela hori bere tesia: Felipe VI.a herritarren gehiengo zabalak sustengatzen duela eta horregatik berak gidatu beharko lukeela erakundeen erreforma. Hori bai, erreforma horrek Trantsizioak konpondu ez zituen lurralde arazoak konpondu beharko lituzke (Katalunia eta Euskal Herriko arazoak). Miquelek konfederazioaren irtenbidea proposatzen du, etorkizuneko Europar Batasuna jomugan.

Orain, koalizio handia datorrela esan berri du. PPk zazpi milioi boto lortuko zituela ondo asmatu zuen, baina hauteskundeak baino astebete lehenago Ciudadanos bigarren izango zela esaten ikusi dut duela gutxi telebista saio batean eta denok dakigu zer gertatu den.

Tan perestroika eres tú como yo, este apunte en castellano.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter