Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Pedro Berregui Ormazabal, in memoriam

Pedro Berregui Ormazabal, in memoriam

Mikel Iturria 2023/06/20 08:00
Ekainaren 18an, igande arratsaldez, hil egin zen Pedro. 60 urte betetzeko hiru hilabete falta zitzaizkion.
Pedro Berregui Ormazabal, in memoriam

2022ko urriaren 17an Ondarroan

Pedro Berregui Ormazabal, in memoriam. Este apunte en castellano.

Normalean, lagunak norberak aukeratuak izaten dira, baina askotan esan izan dut gurdi horretan, kasurik onenean norberak gidatua, jendea igo eta jaitsi egiten dela.

Artikutza taberna

Auzoan badugu taberna bat egoitza edo zentrala esaten dioguna etxean. Gainerakoek Artikutza gisa ezagutzen dute eta Donostiako Benta Berrin dago.

Badira jada 26 urte Antiguan bizi naizela, Benta Berrin oraintxe 19 beteko dira (gaur arte ez nintzen jabetu blog hau ere garai beretsukoa dela).

Artikutzaren bueltan badaude 500 etxebizitza babes ofizialekoak-edo. Edo idatzi dut tartean Blackstone dagoelako (Etxegabetzeak Donostian apuntean kontatu nuen).

Kontua da halako batean Artikutza tabernara joaten hasi nintzela. Hamasei urte eskas ditu eta ez daukat oso garbi noiz hurbildu nintzen bertara.

Pixkanaka-pixkanaka joan nintzen kuadrilla egiten, baina hori ez dut gogoratzen noiz gorpuztu zen.

Esango nuke sarbidea Iñaki izan zela. Gero Txomin, Bea, Alberto, Helena, Edurne, Maider, Manel, Mirel, Jordi, Yixi, Txema, Larrea, Rojo, Maite, Juanjo, Faus, Luis, Josei, Ketxus, Janet, Juanpa, Lurdes, Itzi, Idoia….. eta beste satelite batzuk ezagutzeko parada izan nuen.

Eta noski gaurko gure protagonista, Pedro. Eta bere emaztea, Olga.

Eguneratzea: bart gauean lerro hauek idatzi nituenean, taberna bat barraren beste aldean dagoen jendeak ere osatzen duela jakintzat eman nuen, baina ez nuen esan: Jaime, Julen, Pedro, Diego, Sara, Doru, Kiu, Oksana, eta abar.

Pedro

Bi momentu ditut gogoan:

  • Baga. Lehen Euskaraldian, 2018ko azaroan, ahobizi txapa batekin agertu nintzen tabernan. Pedrok belarriprest izatea erabaki zuen. Oroimen hori daukat buruan, baina baliteke beste zerbait gertatzea. Hori bai, handik aurrera biok elkarrekin euskaraz aritzea erabaki genuen.
  • Biga. Pandemia garaian, inguruetan oinez paseoak emateaz aparte apenas beste planik zegoenean, paseatzen hasi nintzen. Bakarrik ibili nintzen 2020an, baina 2021aren hasieran Edortarekin batera. Udaberrian Pedro gehitu zitzaiguno.
  • Igeldo, Igara, Miramon, askotan. Usurbil, Zubieta, Lasarte, Miramon, Pasaia, Lezo,  behin baino gehiagotan. Jaizkibel, Endarlatsa edota Arizkunen, behin edo birritan.
  • Everest taldea sortu genuen irteeratxoak antolatzeko. Gustura ibiltzen ginen elkarrekin hirunaka edo binaka, baita gutxitan apuntatu ziren Olga, Jordi eta Xabirekin ere.

Eta orain Pedro agurtzea tokatu zaigu. Tamalez, telefono pantaila batean idatzitako mezu baten bidez.

Realzale porrokatua zen (Reala Champions-era sailkatu zenean ikusi nuen azken aldiz pozik, mina azaleratzen zuen keinu bat ezin ezkutaturik).

Debozioa zuen seme-alabengatik, Diegorengatik eta, batez ere, Paularengatik. Eta hau, Paula, aita bezain realzale sutsua zenez, Cadizera joan ziren pasa den udan. Oporrak aprobetxatu zituzten txuri-urdinek bertako taldearen kontra jokatutako partida estadioan bertan ikusteko. Txoratzen etorri ziren biak.

Osasun-arazoak udazkenean hasi ziren. Ebakuntza gogorrari egin behar izan zion aurre, bere espiritu positibo menderaezinarekin. Harrigarria zelako bere kemena, hitz egiteko gogoa bezainbestekoa. Keinu-keinu.

Negua igaro eta, udaberria ospatzeko garaia zela uste genuenean, gauzak okertu egin ziren Aste Santuaren ondoren.

Duintasunez joan da pertsonok bizitzan dugun trantze garrantzitsu honetan. Gauzak antolatzeko aukera izan du. Agur esateko ere bai.

Hau guztiau oso ondo dago, edo ez, baina ea nola betetzen dugun orain Pedrok utzitako hutsunea.

Olga, estoy helado.

Besarkada bat guztiontzat. Muxuak Paulari 24 urte egiten dituen egunean.

Tenperatura eta goxotasuna errekuperatu ditzagun Verde Prato entzunez. Lourdes Iriondo zenaren Agurra kantaren bertsioa.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter