Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Oholtzari agur Txikik

Oholtzari agur Txikik

Mikel Iturria 2024/12/23 10:05
2024ko abenduaren 14an erretiroa hartu zuen Txiki bakarrizketagileak, auzoan, Lugaritz Kultur Etxean. 44 urte beti zituen udazkenean eta 22 pasa ditu Euskal Herrian barrena bere umorea zabaltzen. 800-900 emanaldi. Erraz esaten da.

Ion Martinez Esnaolak Lugaritz Kultur Etxera deitu zuen jendea eta agudo samar saldu ziren abuztu hasieran salgai jarritako sarrerak.

Txiki deja los escenarios, este apunte en castellano.

19:00etan zen lehen deialdia, bizilagun bilerak bezala. Ordu horretarako kultur etxearen atarian argazkia egiteko gunea zuten apailatuta, nahi zuenak erretratua egin ahal izateko.

Azaroaren 19an Berrian argitaratu zen Iratxe Muxika Karrionek egindako elkarrizketa: «Txikiren alde onak biltegian gordeko ditut, behar denean ateratzeko». Bertatik:

Egia esatea nahi baduzu, bikote batek ezkontza bat irudikatzen duen eran ikusten dut azken emanaldia. Handia, ederra. Mimoz eta irudimenez ari naiz guztia zaintzen.

Ardoa, zerbeza eta freskagarriak hartzeko aukera zegoen, areto nagusia zabaldu bitartean.

Txikiren azken istantea lagunekin izeneko emanaldia Beñat Physis eta Unai Pelaxek abiatu zuten, beheko aldeko atondoan. Bi kantu eskaini zituzten, gitarraz lagunduta.

Xendarineko Ahizpen txanda heldu zen jarraian. Aurreko bikoteak utzitako tokian aritu ziren Karine eta Aline Etcheverry, a capella, mikrofonoen laguntzaz. Beste bi kantu.

Areto barrura sartzeko gonbitea luzatu ziguten ondoren. Eseri eta Jon Plazaola agertu zen eszenatokian, oihal artean: bera etorri zela ziurtatzera Txikik benetan agur esaten zuela. Hastepenetan, Urretxuko bolo bat gogoratu zuen. Ikusi zuela nola sanmiguel botila bat bota zioten jende artetik. Hutsik! Eta Lugaritzen bildutako batek berehala berretsi zuen Jonek esandakoa, bera bertan zegoela gehituz.

2024ko urte hasieran egindako show-aren bizkarrezurra mantendu zuela esango nuke, baina hainbat gonbidatuen sartu-irtenak tartekatu zituen: bi iloba (neskak badu osabaren bidea segitzeko dohainik), Mursego (bitan azaldu zen, lehen aldiz a capella Unai Pelax-ekin) eta Mixel Etxekopar ikusi nituen nik.

Jurgi Ekiza eta Etsaiak taldeko Auo-ren partehartzea (bideo laburra) galdu nituen, arazo praktiko bat medio.

Lugaritzekoak segida izan omen zuen Antiguako soziedade batean, mahai baten bueltan. Hortik aurrera zer gertatu zen, gautxoriek jakingo dute.

Ion Martinez Esnaolaren parte bat badoa. Baina Ionek badu ere beste alde bat hemen azpimarratzekoa: zenbat kultur emanaldi ez ote dituen antolatu auzoan. Lohian sartuta egon da isilpeko lanean, aurreko belaunaldiko batzuek bezala.

Hasieran aipatutako elkarrizketan, Iratxek galdetu zion zeintzuk izango ziren azken hitzak:

Zeinen garrantzitsua den kultura eta hizkuntza gure herrian; niretzat ezinbestekoa izan da, bai artista bezala, bai eta ikusle moduan ere. Susmoa dut ez ote zaigun ahazten ari. Transmititu nahiko nuke zeinen beharrezkoa den oholtzak eta eserlekuak betetzea, baina ez BECekoak edo Kursaalekoak bakarrik, baizik eta guzti-guztiak. Euskal kultura zaindu egin behar da, eta gure mailako artistak ere zaindu egin behar dira.

Zaindu maite duzun hori.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Amatiño. Pasa den mendeko 80ko ... Mikel Iturria, 2024/12/18 22:16
Kontrakorik pentsatzea populismo hutsa da. “Hobe ... Amatiño, 2024/12/15 15:09
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Stat counter