Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Norberak markatzen du normaltasuna

Norberak markatzen du normaltasuna

Mikel Iturria 2022/04/30 10:55
Atxagaren liburu aurkezpena Okendon pasa den astelehenean. Josulagun baten interbentzioa.

Astelehenean, hilak 25, Okendo Kultur Etxean egin zen «Desde el otro lado» liburuaren aurkezpenean egon nintzen. Bernardo Atxagak argitaratu duen gaztelaniazko libururik berriena da eta Asteasuko idazlearen lau narrazio jasotzen ditu. Bere (eta nire) lagun zahar baten laguntzarekin egin zuen aurkezpena, Jabier Muguruza.

Esango nuke jada idatzi dudala hemen, esan behintzat behin baino gehiagotan, berdin zaidala zein izango den Atxagak jorratuko duen gaia: nire gustatzen zaidana da bera entzutea. Bigarren mailakoa da ados ote nagoen berak dioenarekin.

Publikoaren parte hartzeaz arituko naiz orain. Bertan bildutakooi galderak egiteko aukera eman ziguten. Uste dut lauzpabost lagunek hartu zutela parte. Denak, ni neu bezala, gizonezkoak. Gero eta erreparo gehiago ditut jendeari mikrofonoa emateko garaian horrelako ekitaldi baten ondoren: normalean gizonezkook zabaltzen dugu ahoa, lehenago prestatu dugun zerbait edo hantxe bertan okurritu zaiguna esatea dugu gustuko, gainerakoentzat oso interesgarria izango delakoan, eta ez dugu galderarik egiten, idazleak guk dioguna berrestea bilatzen baitugu. Astelehenean bakarrak bota zuen galdera aurretik ezer esan gabe.

Josulagun batek altxatu zuen eskua. Josulaguna zela dakit berak esan zuelako, baina ez zen zaila hori jakitea bere hitzei erreparatuz gero.

Ignazio Loiolakoa bizitza publikotik desagertu izana zuen kezka. Adibide bat jarri zuen.  Donostiako Gipuzkoa plazatik egin ei zuen paseoa apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Egunean. Bertan liburu dendek jarritako postuetan galdetu eta inork ez omen zuen Loiolakoaren libururik salgai une eta toki hartan. Atxagari galdegin zion ea zein zen bere iritzia.

Atxagak erantzun zion egun batzuk lehenago lagun komunista batek gauza bera esan ziola komunismoari buruz. Ondoren zehaztu zuen agian garai batean San Ignaziok gehiegizko presentzia eduki izana bizitza publikoan, eta orain ez ote diren urak bere bidera bueltatu. Gehitu zuen Imanol Royo zinemagileak egina duela film bat azpeitiarrari buruzkoa. «Ismo» batzuen desagertze azkarraz ere ohartu gintuen. Gutxi gora behera.

Lagun batek esan ohi du gazte denboran berak uste zuela denak bera bezalakoak zirela. Helduaroan ondo sartuta konturatu omen zen bera bezalakoak, kasurik onenean, populazioaren %10a izango direla.

Azken finean, norberak markatzen du normaltasuna zer den.

La normalidad eres tú, este apunte en castellano.

Luistxo
Luistxo dio:
2022/05/01 10:03
Loiolakoarekiko injustizietan zegoen Wikipedian ez zuela bere hilobiak batere orririk, inongo hizkuntzetan. Orain badu bat, euskarazkoa:
https://eu.wikipedia.org/wiki/San_Ignazioren_aldarea
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Amatiño. Pasa den mendeko 80ko ... Mikel Iturria, 2024/12/18 22:16
Kontrakorik pentsatzea populismo hutsa da. “Hobe ... Amatiño, 2024/12/15 15:09
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Stat counter