Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Mikel Astarloza gogoan

Mikel Astarloza gogoan

Mikel Iturria 2009/08/02 18:26
Ostiral arratsaldean balizko positiboaren berri izan nuenetik, ezin dut burutik kendu.

Ostiral goizean Arantxa Arzak Mikel Astarloza elkarrizketatu zuen Euskadi Irratiko “Amarauna” saioan. Patxada handiko hogei minutuko solasaldia izan zen. Irratsaioan parte hartzeko aukera izan nuen, gainera (eskerrik asko, Arantxa).

Aurtengo Tourreko hamaseigarren etapa irabazi ondoren, horrelako zenbat dei jasoko zituen pasaitarrak. Mordoa. Herrian omenaldia egin zioten, adibidez, eta Diario Vascoren webgunean ikusgai dago egun horretako argazki sorta. Dena zen irribarre, dena zen ospakizun. San Pedroko kolore morea nagusi.

Argazkiaren iturria: diariovasco.com

Ostiral goizean gogotsu zegoen Mikel Astarloza hurrengo eguneko Donostia-Donostia klasikarako. Baina, arratsaldeko 17:30ak aldera e-mail bat sartu zen nire postontzian. Ander Izagirrek idatzitako Mikel txapeldun! apuntean pertsona batek utzitako komentario baten berri ematen zidan korreoaren ku-kuak. Eta hor irakurri nuen lehen aldiz positibo hitza.

Van Gaal gogoan, txirrindularitzan positibo hitza “sempre negatifo” da. Google-en begiratzen hasi nintzen eta berehala hiruzpalau albiste ageri ziren berri txar horrekin. Kaka zaharra! Ezin nuen sinetsi. Ekainaren 26an lehiaketaz kanpo, Espainiako txapelketaren atarian, eginiko analitikan eman omen zuen positibo.

Splitweet erabiliz, abiatu nuen astarloza markaren jarraipena twitter sarean eta izugarrizkoa izan da azken berrogeita zortzi orduetan zalaparta. Hizkuntz askotan aipatua izan da eta, gehienek, egurra emateko.

Piano-piano, gazteak. Doucement. Kontranalisia egiteko dago oraindik-eta. Gainera, Diario Vascon Benito Urraburu txirrindularitza adituak dioen bezala, arraroa da kontu hau. Nahiz eta, berak dioen bezala ere, kaltea egina dagoen jada.

Hau irakurtzerakoan zuetako askok pentsatuko duzue ilusio faltsua dela nirea. Tira, izan daiteke, baina larria iruditzen zait oraindik behin-betiko emaitzak ez daudenean nola jipoitzen ari diren txirrindularia. Pronto dago jendea sua piztu eta denen bistan erretzeko. Ondo. Segi Inkisizioaren bidetik.

Zuzenbide karrera egin nuenean, bagenuen irakasle bat, behin baino gehiagotan errepikatzen ziguna “ni garantista naiz” esaldia (hori bakarrik ulertzeko gai nintzen; profesore horren gainerako jarduna hutsala baitzen). Tokitan da garantismoa txirrindularitzan. Zantzu txikiena bada, sutara. Eta kitto. Jarrai dezala gurpil eroak. Guri bost. Nor izango da erreko den/dugun hurrena?

Oharra: Mikel, animo asko ataka hau gainditzeko. Segi fuerte. Eta tinko. Oraindik ez duk azken hitza esan-eta.

Eguneratzea. 19:55: Urraburu baino urrutirago doa EITBko Xabier Usabiaga. Mikel Astarloza errugabea da.

Eguneratzea. Abuztuak 4. 16:25: Mikel Astarlozak gaur eguerdian Donostiako Amara Plaza Hotelean emandako prentsaurrea.

ramon
ramon dio:
2009/08/03 17:33

Bada web gune honetan "interesen" arira bere ikerketa idazti zuena. Hemen ere bere teorien arabera bada interes anitz egurtzeko eta erretzeko. Hari honetik irakurketa egin leike, zubi honetan Cantabria-Burgos inguaruan ibili naiz, El Paisek "Larrean" eskutik Landaluce/Astarloza/Euskatel buruz orrialde bateko artikuloan, gaiak gai azkenengo parrafotxoan arri bitxia: Gobernu berria, Euskaltel, PNV ahaulezia, taldea kilikolo????. Txirrindulari zaletua naiz eta ez dut nahi gai honi buruz itzegitea (Astarlozarena alegia), beti berdina toki berdinean. Azpaldian (15 bat urte gutxienez)atletismoari buruz kazetari batek hau idazten zuen: Gorputza makina bat da eta atletek makina hau bide dute, hasieran markak atleten ahalmen fisikoengatik hobetzen ziren (makina hobea), gero entrenatzeko sistemak eta metodoak etorri ziren eta hoenk markak hobetzea ekarri zuen (makina a punto ipintzeko maila bat ), gero elikaduraren sistemak heldu ziren eta gorputz-makina bigarren maila baten afinamendua lortu arazi zuen eta markak hobetzea ere bai. Bainan orain gorputza makina denez ez dago elementu gehiago gorputz-makina hori saildu edo afinatuko duenik, beraz hemendik aurrera markak hobetzen badira... Prisma honetik begira dezatela atletismoa, natazioa etabar. Uste dut behin edo idatzi dudala E. Fuentes bere emaztea atleta zenean hasi zen kirol munduan mediku langintzan. Aupa Landaluce, Astarloza, Euskatel. Ez da munduan talderik Tourrean bere kolorea haibeste ateretzaen duenik jende artean, eta horrek bati baino gehiagori min egiten dio. ¡¡¡¡¡¡Animo Madariaga¡¡¡¡¡¡

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter