Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Memoria: norbaiten lehen aldia beti

Memoria: norbaiten lehen aldia beti

Mikel Iturria 2021/02/21 11:25
Juduen holokaustoa eta gure iragan hurbila.

Memoria: la primera vez de alguien, este apunte en castellano.

Juduen holokaustoari buruzko pare bat liburu irakurri ditut otsailean zehar. Lehenengoa Auschwitz-etik bizirik irtendako Ruth Klüger-en «Seguir viviendo», bigarrena Europako juduen suntsipena aztertu zuen Raul Hilberg-en «Memorias de un historiador del Holocausto».

Bere bizipenak kontatzeko tenorean Klüger-ek ez du batere tonu epiko edo heroikorik erabiltzen. Kontrara hauxe dio:

#Seguirviviendo
Ruth Klüger. pic.twitter.com/zJeqZ2zpls

— Mikel Iturria (😷) (@iturri) February 8, 2021

Hilberg-ek bere inbestigazioak aurrera eramateko izandako traba eta komeriei buruz idatzi zuen liburua. Haren tesia hainbatek ez zuelako gustuko, judutar komunitate ofizialak barne: The Destruction of the European Jews (gaztelaniaz, La destrucción de los judíos europeos).

Biek ala biek tonu gordin samarra erabiltzen dute, beraz.

Vienan jaio eta bertan pasa zituzten lehenengo urteak. 1926koa zen Hilberg, 1931koa Klüger. AEBetara egin zuten ihes familiek eta mundu akademikoa izan zuten ogibide biek.

Hilberg-en gurasoek eta berak ez zituzten kontzentrazio-eremuak ezagutu, lehenago egin zutelako hanka. Europara bueltatu zen Bigarren Mundu Gerraren azken hilabeetan AEBetako soldadu gisa. Naziek Klüger-en aita eta anaiordea hil zituzten; amarekin batera lortu zuen onik ateratzea eta Atlantikoa zeharkatzea.

Atzo gauean Josu Goikoren txio hauxe irakurri nuen.

Hau hausnarketarako; nik ez daukat argi: komeni zaigu iraganeko zenbait gertaera lazgarri urtero gogoratzea?

— Josu Goiko (@josu_goiko) February 20, 2021

Nik uste dut beste erremediorik ez dugula.

Aste honetan bertan hainbat kontu gogoratu ditugu: 2003an Euskaldunon Egunkaria itxi zutela, 2002an Eduardo Madinaren aurkako atentatua... eta 1992ko Santanderreko atentatu bat.

Santanderren auto-bonba bat jarri zuen ETAk eta hiru hiritar hil zituen. Silvia Gómez Ríos-ek 18 urte zituen, Jesús anaiak 16. Gurasoak galdu zituzten (Eutimio Gómez eta Julia Ríos).

2015ean gutuna idatzi zion Iñaki Rekarteri, honek liburua kaleratu eta telebistan Evolek eginiko elkarrizketa ikusi ondoren. Bere garaian ez nuen testua irakurri. Orain leitu dut COPEn eginiko elkarrizketa hau entzun ondoren.

Gurasoak hain gazte galdu ondoren, anaia istripuz hil zitzaion Silviari.

Bueltatu gaitezen hasierako kontuetara lerro hauek amaitzeko. «Auschwitz ikusten» erakusketa paratu dute sei hilabetez KMn. «Auschwitz-etik haratago» jarduera zikloa ere antolatu dute. Kosta egiten da ulertzea euskararen presentzia hain urria izatea (soilik bisita gidatuak?).

Bonus track: Astizen erantzun hau.

Alfonso Guilló
Alfonso Guilló dio:
2021/02/21 19:33
Hara, nik ere uste dut gogoratu egin behar ditugula gertakari garrantzizkoak. Arazoa izan liteke bazterrean, gogoratu gabe, zer uzten dugun, edo gertakarien interpretazioak egiten hasiz gero.
Bestalde, pertsonen edo gizartearen gaiztakeriak bezala, pertsonen ekintza onak hartu behar genituzke kontuan, nire iritziz.
Nik berri onez osatutako albistegi bat imajinatzen dut.
Berri txarrez osatutako albisteek beldurra, pesimismoa eta adorea ahultzea ekartzen digutelakoan nago eta.
iturri
iturri dio:
2021/02/21 19:41
Kaixo, Alfonso.

Bai gauza onak aipatzea ere oso garrantzitsua da, baina ni burumakur nabil azken aste hauetan, beste pertsona asko bezala.

Ea udaberriak giroa aldatzen duen, baina ez dut uste. Ematen du udara arte itxoin beharko dugula gauzak beste begi batzuekin ikusteko.

Bitartean hartu arnasa eta eutsi.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter