Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Loretopetik (XXVI) Oinezkoak vs. bizikleteroak

Loretopetik (XXVI) Oinezkoak vs. bizikleteroak

Mikel Iturria 2008/10/22 23:00
Bartzelonan egin berri da Walk 21 Kongresua, hirian oinez ibiltzeari buruzkoa.

Irutxuloko Hitza egunkarian urriaren 22an publikaturikoa, Loretopetik atalean.

Duela egun batzuk Quim Monzó idazlearen artikulu sarkastikoetako bat irakurtzeko aukera izan nuen. Artikuluaren izenburua: "Gelditu errotatibak! Baratxuri zopa asmatu dute!". Bertan, zutabegile kataluniarrak egun batzuk lehenago Bartzelonan izandako Walk 21 Kongresua zuen hizpide. Kanpoko adituak bildu ziren hirian oinez ibiltzearen inguruko kontuetaz aritzeko. Monzó trufatzen da adituek atera dituzten ondorioak egunkarietan nola ageri diren irakurtzerakoan. El Periódicok zioen: "Txirrindulariak espaloietatik kentzearen alde mundu mailako adituak". Eta ondorio horretara iristeko kanpoko adituak ekarri behar dira? galdetzen zioen bere buruari Quimek.

El Periódico komunikabidearen webgunera joan nintzen artikulu horren atzetik. Bertan diote Parisen debekatuta dagoela espaloietan barrena bizikleta gainean ibiltzea, bide-gorrietan izan ezik. Hori zioen Anne Faurek, Pariseko Udalaren enkarguz oinezkoen eta txirrindularien arteko istiluak ikertu dituen aditu frantsesak. Estudioan aipatzen da 2417 aldiz egin zutela bat espazio eta denbora berean oinezko batek eta txirrindulari batek. 15 arazo egon ziren soilik. Gehienetan oinezkoak eraginda gertatu omen zen, ibiltaria sartu baitzen bizikleten eremuan.

Batzuei zein besteei eginiko elkarrizketetan ageri da atseginez begiratzen dutela hurkoa. Bien arerioa autoa dela Parisen. Anne Faurek dio Vélib zerbitzua abian jarritako lehen urtean hiru erabiltzaile hil omen ziren istripuz.

Vélib bizikletak alokatzeko Pariseko udal zerbitzua da. Bartzelonakoak, berriz, Bicing du izena. Frantsesek Velo eta Liberté hitzekin jokatu dute Vélib sortzeko orduan. Kataluniarrek, berriz, ingeles hizkuntza aukeratu dute. Donostian euskarazko marka jarri diote: d-Bizi.

Eguraldiak laguntzen badu Antiguatik erdialdera joateko bizikleta erabiltzea dut gustuko, baina oraindik ez dut udalak martxan jarritako alokairu zerbitzua erabili. Pozten naiz gero eta jende gehiago bizikleta gainean ikusten dudanean, baina badira hain gustuko ez ditudan beste zenbait ohitura. Bat aipatzearren: zergatik dabil gero eta jende gehiago eskuak bizikletaren manilarrean jarri gabe?

Ez da aditua izan behar jakiteko Bartzelonan oinezkoa eta txirrindulariaren artean espaloietan gertatzen den egoera gatazkatsu hori, hemen ere laster emango dela Donostiako erdigunean. Gero eta oinezko gehiagok mesfidati begiratzen baitizute bizikleta gainean pasatzen zarenean. Oraingoz, ez dut ikusi egoera gatazkatsurik, baina gauzek horrela jarraituz gero, adi.

Dena dela, euria eta hotza hastearekin batera, txirrindulari donostiarrak bizikleta albo batera utziko du eta lasaiago ibiliko dira oinezkoak. Ausartenek jarraituko dute gurpildun garraiobidea erabiltzen.

Eta Irwinek? Irwinek jarraituko du biluzik neguan? Tabernetan dauden makina berrietan egin apustua.

Peatones vs. ciclistas

Areilza dotorea
Areilza dotorea dio:
2008/10/24 00:39

Eta alkate nahiz agintari axolagabeak...Ez gaitzatela nahas, oinezkoak eta bizikletak elkarren aurka ipiniz. Dena den, espaloietan bidegorriak eginez hori sustatzen dute agintariek, autoei espazioa kendu beharrean oinezkoen espaloiei kentzen baizaie sarri bidegorriak egiteko.

Gidari arduratsuen Bilboko zenbait adibide hemen: http://bilbogorri.blogspot.com Donostian ere horrelako milaka ziur...

François Terre
François Terre dio:
2008/10/28 21:09

Urte amaiera gero eta gertuago dogularik, "Ahuntz Sariak" famatuak be berton ditugu, bai eta hautagai sendo batzuk be. Tartean Irwin ziklonudista hendaiarra, prefosta. Donostia moduko postaleko urian astindu ederra sortu daualako, boto sozialista baina portaera kontserbadorea baino kontserbadoreagoa deukien uritarren uria. DV kontserbadorearen irakurle kontserbadoreena. Real Sociedad izeneko taldea hiltzen lagako dabenen uria, beti be tradizinorik gabeko saskibaloi taldearen jarraitzaile bihurtu ondoren. Odolik ez dabe edukiko zainetan, baina harrotasun puntu hori bai. Nori ez jako irabaztea gustetan? Gora saskibaloia! Gora Bruesa!

XXI. mendean zezen-plaza berreskuratu dauan uria astindu izatearren merezi dau beraz Ahuntz Sarietarako hautagaia izatea Irwin ziklonudistak. Bejondeizula, monsieur!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter