Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Kultura, besterik gabe

Kultura, besterik gabe

Mikel Iturria 2011/04/18 22:20
Kultura ez ote da aitzaki hutsa?

Ostiral iluntzean B aldeko kantuak diskoa aurkeztera hurbildu zen Donostiara Txuma Murugarren. Duela aste batzuk irakurri nion Argia aldizkarian Musikari askok sentitzen dugu sakonean jendeak huts egin digula izenburupeko elkarrizketa.

Iker Barandiaranek galdera: “Jendeak ez gaitu maite, minduta gaude eta min egiten dugu kantatzean”. Hala sentitzen zarete urteetan borrokan ibilitako musikari asko? Omenaldi txikia da?”

Eta Txuma Murugarrenek erantzuna: “Bai, gure buruari barre pixka bat egiten diot eta egia da, estali nahi dugun arren, jendeak huts egin digula sentitzen dugu sakonean, gehiago merezi dugulakoan gaudela”.

Ostiral goizean bertan Euskadi Irratian elkarrizketatu zuen Manu Etxezortuk. Ostirala zelako, udaberrian gaudelako, batek daki, entresaka egin zuen kazetariak titular hau jarri zion: Etorriko dira garai hobeak.

Loveof74 lagunaren blogean irakurri genuen ondoren Rafael Berriori EFE EME aldizkariak berriki argitaratutako elkarrizketa: Rafael Berrio, ingenio libre. Gomendagarria da oso-osorik irakurtzea, baina nik esaldi hau ekarriko dut gaur hona:

"Bueno, no soy nada democrático en estos asuntos. No veo mal que exista un arte dirigido a una minoría exclusiva, a una élite cultural que tome la delantera con respecto al “mainstream”. A mí, por ejemplo, me molestaría bastante que a todo el mundo le gustase el “White light-white heat” de la Velvet Underground y que lo pusieran de sintonía de un anuncio".

Ez naiz sentitzen elitearen parte, baina uste dut gurean jende asko gezurretan ari dela esaten duenean kultura, musika, pintura, literatrua, eta abar maite dituela. Ez, normalean gehiago gustatzen zaigu trago batzuk hartzea, mokau bat jatea edo txortan egitea.

Kultura apaingarri gisa erabiltzen da. Aitzaki hutsa da beste gauza batzuk egiteko. Besterik gabe.

La cultura, sin aditivos, este apunte en castellano

jon eskisabel
jon eskisabel dio:
2011/04/19 12:39

Euskaraz abesten duen kantari batentzat disko berria Donostian aurkeztea gauza handia izan behar du ezta? Txumaren kontzertuan, 50 lagun. Etsigarria izan behar du, zalantzarik gabe. Jendeak huts egin zuen, bai, baina kontzertua ez zegoen ondo programatua, nire ustez. Ez lekua (Lugaritz kultur etxea, aulkiekin) ez ordua (ostirala, 9etan) ez ziren egokiak rock kontzertu baterako. Donostia Kulturak antolatu arren, zergatik ez zen Dokan, Gazteszenan edo Bukowskin egin? Beharbada ez zen jende gehiago hurbilduko baina musikariengan eta entzuleengan utzitako sentsazioa beste bat izango zen.

Gari Araolaza
Gari Araolaza dio:
2011/04/19 10:31

Oso ona Xabier! Ni ere, aukeran bigarren taldearen alde! ;-)

Baina ulertzen dut Iturrik esan nahi duena. Sarritan gertatu izan zait plaza batean kontzertu ederra egon eta ingurukoek asteburu guztietan bezala tabernaz-taberna jarraitu nahi izatea. :-(

Txumarenak kezkatzen nau. Aprezio handia diot eta ez dakit zein punturarte dabilen serio elkarrizketa horretan. Iruditzen zait Kultura (maiuskulaz) egiten duen askok uste duela bere jardunak Kultura izate hutsagatik profesionalki aritzeko moduan ordaindua izateko eskubidea duela.

iturri
iturri dio:
2011/04/19 20:24

Eskerrik asko guztioi komentarioengatik.

@xme: kulturzaleen zerrendatik at geratu zara. Zurrutero eta txortazale bezala sinatu beharko duzu hemendik aurrera ;-) Esan nahi nuena zen bigarren mailako kontu bat dela kultura jendearentzat, baina gaizki adierazi dudala dirudi.

@gari: hori da kontua. Profesionala vs. ez profesionala. Oso konpetentea izan zaitezke kulturgile gisa, baina agian ez duzu hortik bizimodua ateratzeko nahikoa diru jasoko.

@oier: euskararen eremura ekarrita, negargarria da bai. Ondo planteatu du kontua Hdez. Abaituak eta, nire ustez, bai Berriok eta bai Murugarrenek jakitun dira beraiek ez direla inoiz bere artetik biziko. Nahi bai, baina hankak lurrean dituzte.

@jon: aurreko batean kexatu zen eszenatoki gainetik Txuma, Lugaritzen bertan, toki aproposa ez zelakoan bere eskaintza aurkezteko. Baliteke horrela izatea. Seguru Gazteszena edota DOKA hobeto direla horretarako. Erakundeak hausnarketa beharko luke alor horretan, baina ez dut uste bide horretarik doazenik (Donostia Kulturaz ari naiz).

ramon
ramon dio:
2011/04/21 10:45

Erromatarrak bazuten iada kontu hauek berri: "Pan y Circo". kasu honetan aldaturik daude Pan bigarren atalean kokatu duk Iturri eta Zirkoa lehenengokoa litzateke, erromatarrak bien beharra ikusten zuten, orain arrazoia?, gaur egun ere antzerakoa?, pentsatzeko...

xme
xme dio:
2011/04/19 01:23

joder, iturri, a ze aukerak planteatzen dituzun: kultura-musika-pintura-literatura, ala tragoa-mokaua-txorta.

nik lehen sortako guztiak asko maite ditut, benetan gainera, baina estu-estu hartuta, eta aukera esklusibo gisa bat edo beste hautatu behar izanez gero, bada, nik ere 2.aren alde.

ez ote naiz aski kulturazalea?

Oier A.
Oier A. dio:
2011/04/19 10:46

Ulertzen ditut Txuma-ren hitzak. Artista askok sentitzen duten samina da hori. Kalitatezko lan bat egin ari dira, baina ohartzen dira, gutxiengo batek salbu, "publikoak" (horrela esaterik badago behintzat) ez duela apreziatzen eskaintzen ari zaiena. Alor guztietan daude sortzaileak herra horrekin, eta baliteke gure hizkuntzaren kontsumitzaile kopuru txikiek eragina izatea horretan, akaso beste hizkuntza batzuetan, minoriek badute masa kritiko minimo bat horrelako artistak estimatuak sentiarazten dituena, baina gurean ez gara iristen horretara.

Gai honen harira datorrela uste dut bart Mikel Hernandez Abaituari, Argian egindako elkarrizketan esandakoa. Eta nik uste dut oso gogoeta osasungarria, zuzena ala ez, osasungarria benetan, egiten duela: "

Batzuetan inpresioa daukat idazle gazteek Atxagaren arrakasta izan nahi dutela, edo Saizarbitoriarena. Konformatu behar dugu tokatzen zaigunarekin. Zu gustura bazaude idatzi duzunarekin, zure ustez kalitatezko gauzak egin badituzu... Artearen kalitatea eta arrakasta gauza ezberdinak dira. Posmodernitate honetan ematen du, rankinek edo salmenta kopuruek soilik balio dutela. Saizarbitoriak horregatik, apal-apal esaten du: “Nik badauzkat 500 irakurle (askoz gehiago ditu) kalitatezkoak...”. Arrazoia du gustura gelditze horretan.

Mikel Hernandez Abaituari elkarrizketa Argian

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter