Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Itzultzaile baino, outsider totala naiz

Itzultzaile baino, outsider totala naiz

Mikel Iturria 2012/05/01 23:05
Harkaitz Canoren Pasaia Blues argitaratu berri du Ttarttalo argitaletxeak gaztelaniaz. Euskarazkoa duela 13 urte kaleratu zen.
Pasaia Blues azala by Manu Muniategiandikoetxea

2002 urtearen amaieran izango zen. Garai hartan Harkaitz Canoren Pasaia Blues nobela irakurri berri nuen. Halako batean, Susa argitaletxearen webgunean, lehenengo kapitulua zegoela deskubritu nuen.

Ez dakit oso ondo zergatik, baina hura gaztelaniaz jartzeko pultsioa izan nuen. Inori ezer esan gabe, dokumentu hura jaitsi eta poliki-poliki hura itzultzen hasi nintzen.

Halako batean, bukatu nuen kapitulua eta mila buelta eman ondoren apenas ezagutzen nuen Harkaitz Canori bidali nion e-mailez. 2003ko apirilaren 17an izan zela ikusi berri dut nire e-mailean.

Egunak pasa egin ziren eta Harkaitzek ez zuen erantzuten. Damutu egin nintzen.

2003ko apirilaren 22an jaso nuen erantzuna. Hartutako lana eskertuz eta berandu erantzutearen arrazoia zibilizaziotik kanpo pasatako opor-egun batzuk zirela. Gainera, aipatu zidan liburu hori zuela gaztelaniara itzuli gabeko bakarrenetakoa. Mano-mano jarri ginen biok eta 2003an zehar amaitu genuen.

Idazlea obra mugitzen saiatu zen Espainiako hainbat argitaletxeetan, baina ez zuen zorterik izan.

Urteak pasa dira eta, halako batean, Harkaitzek aipatu zidan 2012ko udaberrian argitaratuko zela. Amaitu berri den apiril zinez euritsuan Ttarttalok publikatu du Pasaia Blues gaztelaniaz. Erosi nahi baduzue, hortxe duzue lotura. Izan ere, ziztu bizian desager daiteke-eta liburudendetatik (irakurri Dirua eta hitzak artikulu hau).

Elkar aldizkariak elkarrizketa egin dio azken zenbakian eta Alberto Moyano kazetariak ere publikatu du Canorekin izandako solasaldia.

Hiru gauza aipatu nahi ditut:

1.- Outsider: Seguraski hauxe izango da literatur itzulpenen mundu honetan egingo dudan gauza bakarra eta ohorea da nire izena Harkaitz Canorenarekin lotuta egotea.

2.- Internet: Goian esan bezala, nobela hau publikatu da gaztelaniaz 2003 urtean jada Susak erabakita zuelako liburuen zatiak jarri behar zirela irakurleen eskura webgunean. Gaur egun, oso-osorik jartzen dituzte liburuak eta e-book formatuan oso prezio egokian irakur dezakezu haien katalogoa.

3.- Bederatzi: Ia bederatzi urte joan dira liburuaren itzulpena bukatu eta honek argia ikusi arte. Poesia fikzioa da (baita zera ere) poeman zioen: "Ez dut uste pertsona tormentatuegia naizenik / Batzuetan etsipen ikaragarri bat jabetzen da nitaz / zer egingo zaio, gauzak aldatzen doaz / gure garai bateko eskolakidea / opuseko neska batekin ezkontzekotan dago / eta beste batek legez kanpoko arrantzan / itsasoan daramatza bederatzi hilabete / haurdunaldi oso bat / agian pertsona bihurtuko zen itsasoaren sabelean /amarenean egin ez zenez gero". Bederatzi hilabete nahiko ez eta igual bederatzi urte hauek behar izan dira itzulpena ontzeko.

Más que traductor, soy un outsider, este apunte en castellano.

Ander
Ander dio:
2012/05/04 00:14

Hau sorpresa, Iturri!!! Ze poza eta ze istorio polita, elkarlan horrena.

iturri
iturri dio:
2012/05/04 00:48

Eskerrik asko, Ander. Bai, merezi izan du.

Ea datozen egunetan hitzordu bat egiten dugun zure bidaiaz hitz egiteko.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter