Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Hauxe da «2016aren» benetako legatua

Hauxe da «2016aren» benetako legatua

Mikel Iturria 2018/12/23 18:45
Gremiokoa, kultur gremiokoa, den lagun batekin ari nintzen telefonoz. Ez dela ezertara iristen. Asko kostatzen zaiola zerbaitetan eta norbaiti sinestea. Erabat ados ni. Ez ote dugun jada gezurrak esateko gure ahalmena nabarmen gainditu. Simulakroan bizi gara?

Duela ia hogei urte, mezu elektroniko bat idatzi nuen, bi pertsonari zuzendua. Ahaztu egin zait zergatia, baina oso gogoan dut mezuaren izenburua: ¿Semos (sic) tontos o qué? (Tontuak gera o zer demontre?). Geroztik, dezente okertu da egoera.

Tonto aurpegia 2016ko kultur hiriburutzarekin geratu zitzaidan: mugarria izan zen. Eta orain ordaintzen ari gara lan egiteko modu bati zilegitasuna eman izana.

Donostiako historia hurbilean izan dugun urterik luzeenak egutegian zenbakia erakutsi baino bizpahiru hilabete lehenago Tabakalera izeneko Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa inauguratu zen (2015eko irailaren 11n). Traba asko eta ugariak izan ditu, baina nagusia, guztia biltzen zuen benetako proiektua baldin bazegoen, ez dela inondik agertu edo ez dutela errespetatu. Eta horrela ez dago kruzero abiadura hartzerik.

Aste honetan bertan uko egin dio karguari Ane Rodriguezek, kultur zuzendariak, eta liburutegiko (UBIK) langileriaren gehiengoa greban da, lan baldintza kaskarrak direla medio.

Musika emanaldia bitartekarion eskutik! Etorri eta parte hartu! #bitartekariakmartxan pic.twitter.com/ZYelToLPVZ

— bitartekariakmartxan (@bitartekariakM) 2018(e)ko abenduaren 22(a)

Larunbateko Berrian Haizea Barcenillak zioen Rodriguezek duen artearen ikuspegia zokoratua izan dela «hirien festibalizazioaren» marko (paregabearen) baitan.

Donostian turismoak agintzen du eta, denen gainetik, ostalaritza ikusteko modu batek. Benetako agintea dutenek ondo baino hobeto dakite ze tekla jo, noiz eta nola, agendan gabonetako argiak eta noria bezalako gaiak egoteko. Aspaldi Saizarbitoriak esan bezala: ea esertokiak urdinez, txuriz edo txuri-urdinez margotu behar ditugun bezalako eztabaida txatxu horiek. Eta horri buruz ari garelarik, ez ditugu beste gauza batzuk jorratzen.

Baina egi borobila da hemen ez garela letra larriz idatzitako Kulturaren zaleak. Hemen postureoak agintzen du.

Garai hauetan ez du hainbeste inporta zer egiten dugun, baizik nor den aita edo ama. Hau da, laguna bada, zoragarri. Gainerakoa, kaka, putza eta zikina.

Dena ondo lotuta dagoela dirudi. Baina izan daiteke itxura(keria) eta uste baino sueltoago egotea, arazoaren muina agintedunak antolatuta egotea baita eta gu, hemen eta orain, ez. Eta ez dago askoz ere gehiago esateko.

Tira, badago azken kontu bat, bai: ez ote den denbora eta dirua amaitzen ari.

Feliz falsedad!

P. S.: nik gaur Rekalde tabernari buruz idatzi nahi nuen baina hau atera zait.

El post-2016 era esto, este apunte en castellano.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter