Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Ez nuen honetaz idatzi nahi

Ez nuen honetaz idatzi nahi

Mikel Iturria 2013/06/18 22:30
Pobrezia eta miseria. Morala.

Gaur xelebrekeria bati buruz idatzi nahi nuen. Buruan nuen Gregorio Morán-ek duela bi aste pasatxo idatzitako Nuestra muerte será un suicidio izeneko intempestiva. Nola Moránek salatzen zuen zutabea publikatzen zioen periodiko berak akats larria egin zuela Londresko soldaduaren hilketaren berri emateko azpititulu batean ("degollan”).

Handik egun gutxira, La Vanguardiako beste zutabegile batek, Màrius Serrak, Sabelotodo Morán artikulua dedikatu zion. Bertan, Moránek berriki publikatu duen La decadencia de Cataluña. Contada por un charnego artikuluen bilduman dauden hainbat akats aipatzen zituen. Katalanez egindakoak, kasu honetan. Tartean, Pasqual Maragall-en izena.

Hori eta beste txorakeria batzuk kontatzeko asmoa nuen, baina arratsaldean Ion Ansaren tuit bat irakurri dut eta loturan egin dut klik. "No sabemos nada. Se dijo que un comedor social, un banco de alimentos..." Eta tripako mina hasi zait.

Hau da, Una apuesta alimentaria diferente testuan irakurri dudanez Donostiako Alde Zaharrean hutsik dagoen Zorroaga Patronatuko lokal bat garbitzen hasi dira bertan, Gureak-ekin batera, janaria banatzen hasteko (oraindik zehazteke dagoen formula baten bidez). Udala ere tartean dago.

Bizilagun batzuk aztoratu egin dira eta tabernetan idatzi anonimo batzuk banatu dituzte, sinadura eske. Tartean, hiru perla hauek:

"¿Dónde está la posibilidad de consulta y participación?"

"Si la intención del Ayuntamiento sigue adelante nos conocerán como los vecinos del comedor de la Parte Vieja y no por los de la calle Pescadería".

"No estamos en contra de los comedores sociales -puntualiza este escrito- pero seguro que el Ayuntamiento y Zorroaga tienen otros locales mejor ubicados y apropiados que una calle estrecha y pequeña como Pescadería".

Pasa den gabonetan Madrilen ikusitako irudiak etorri zaizkit gogora. Jende mordoa eliza bateko komedorean. Zai. Gran Vía kaletik gertu, oso gertu. Gu denok kontsumismoaren itsasoan murgiltzen ginen bitartean.

Eta nik nire burua ikusi nuen ilara hartan. Horrelako egoera batetik gertu egon gaitezkeelako. Oso gertu.

Zer kalte egiten dio Donostiako Alde Zaharrari horrelako lokal batek?

Hoy no quería escribir de esto, este apunte en castellano

Luistxo Fernandez
Luistxo Fernandez dio:
2013/06/19 08:05
Gipuzkoan dugun zaborren polemikan, atez atekoaren alde egotearen argudio onena (niretzat) Xabier Mendigureni irakurri nion Twitterren. Gogoan ondo gorde badut, EAJko norbaiti leporatu zion jardunbide politiko horrekin, jendearen jarrerarik inzibikoarena ari zirela bultzatzen. Nik ere horixe uste dut: sistema honen edo bestearen berziklapen tasen inguruko zifretan ez naiz sartuko, eta herri-galdeketen kontuak ez dit askorik esaten legitimitatearen aldetik. Jarrera inzibiko bat zabaldu dela, eta horri auspoa eman zaiola, horrek bai, posizionatzera narama.

Eta jarrera inzibikoak beti egon dira, eta Gipuzkoan karlismoa guztiz desagertu gabe dagoela ere egia da. Baina zaborren kontuarekin, politikoki eta mediatikoki errentagarri bihurtu da inzibismoa, eta are gehiago, inzibismoaren aldarri egitea (zakar-poltsak balkoian) ez da jada lotsagarri.

Iruditzen zait Alde Zaharreko honetan, zaborren gerrarekin bultzatu den jarrera horren oihartzun bat egon daitekeela. Eta era berean, beldur naiz, beste gatazka batzuetan ere ez ote diren karlistak harroago sentituko, adibidez aurtengo udan izango ditugun Irungo eta Hondarribiko alardeetan. Ez ote duten "betikoek" pentsatuko, finean, "herritik kanpokoen" artean uste zutena baino aliatu gehiago dituztela, inzibismoa intsumisioz mozorrotuta ikustean justifikatuago sentitzeko beren miserian.
Ander Gortazar Balerdi
Ander Gortazar Balerdi dio:
2013/06/19 08:45
Auzo-lotsa sentitu nuen "albistea" irakurri nuenean. Kontua da, nola erantzun halako idatzi bati? Oso frustrantea da kontzeptu basiko-basikoenak hasiera-hasieratik azaldu beharra...

Eta bada atentzioa eman didan beste gauza bat, "problemas de alcohol y drogas entre algunos de los usuarios" dioenean. Larrua behar da gero hori esateko, non eta Donostiako alde zaharrean, alkohola eta drogaren efektuak asteburuero ikus daitezkeen auzoan. Baina noski, alkohol eta droga horiek sofistikatuagoak dira, eta garestiagoak, eta taberna horietan saldu edo/eta kontsumitzen dira.
Spector
Spector dio:
2013/06/19 09:52
Ander, zer esan nahi duzu, Alde Zaharrekoak ez direla kexu tabernen ohiko alkohol eta drogen gorabeherekin? Oker zaude, bada. Albisteak irakurtzen badituzu, eta hala dirudi, jakingo duzu etengabe ari baitira tabernek sortzen dituzten arazoei aurre egin nahiean.

Eta noski, "ohiko" arazo horiei beste bat sortzen bada, ba nik normala ikusten dut jendeak gutxienez jakin nahi izatea zertan den proiektua.

Eta atez atekoarekin eta zibismoarenarekin esan denarekin guztiz konforme nago. Ildo horretatik, errauskailuarekin erabiltzen dudan argumentu bera erabiliko nuke hemen ere: errauskailuaren alde gehien egiten duenak arazorik al luke bere etxe ondoan jar dadin?
Xabier Letona
Xabier Letona dio:
2013/06/21 12:44
Harrigarria bai, Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean bada Paris 365 Jantoki soziala (http://www.paris365.org/) eta sekulako errespetua eta miresmena du kolore guzti-guztietako herritarren aldetik.
Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkartea
Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkartea dio:
2013/06/21 17:39
Nik ze kalte egiten dion galdetu ordez, zein beharrei erantzuten dio galdetuko genuke.

Auzo oso bat ezin da epaitu “Peskaderia” kalean kokaturiko hainbat ostalari eta bertan bizi diren biztanle batzuk, aterperik gabekoentzako jangela baten proiektuaren aurka abian jarri duten sinadura bilketagatik.

Parte Zaharrean abian jarri duten ekimena edo antzekoak Aiete, Amara, Intxaurrondo, Bilbon,.. aurretik errepikatu izan dira. Ezezagunari, atzerritarrari, marjinalari, txiroari,... diogun beldurrak, barruan daukagun deabrua agertarazten du.

Udalak hau gertatu zitekeela aurreikusi behar zuen eta ekiditeko, auzokideekin eta bertan lan egiten dutenekin bildu eta proiektua jorratzen hasi.

Baina hori ez da gertatu. Gainera, prentsaren bidez agertu denak, gauzak baretu eta argitu ordez gehiago nahastu dituela esango genuke: Janari banaketarako lokala izango zela, jangela soziala, aterperik gabekoentzako jangela edo aterperik gabekoentzako eguneko zentro bat... Zentzuz eta zuhurtziaz jokatu behar da baita informazioarekin ere.
iturri
iturri dio:
2013/06/21 23:37
Kaixo, Parte Zaharrean Bizi Auzo Elkartea.

Uste dut inork ez duela Alde Zaharra epaitu (ezta Donostia ere). "Bizilagun batzuk aztoratu egin dira" jarri dut. Kontatu dutenaren eta irakurri dudanaren arabera, ez direlako asko iniziatiba hau izan dutenak. Baina, tamalez, izan izan dute.

Teketen
Teketen dio:
2013/06/23 12:27
Niri nazka eman zidan honek guztiak eta negarrez irakurri nituen azken lerroak. Ez dira jarrera inzibikoak bakarrik klasismoa da.
Normaltasuna Nagusi
Normaltasuna Nagusi dio:
2013/07/09 00:52
Apurka herritar berekoi indibidualista fatxen gehiengozko bultzadaz konbentzio bilakatuko den Ana Botellaren faxismo "politikoki zuzena" da hori, eskaleak fuera kaleetatik, Madrilen irudi ona zikintzen zuten eta... Zikinkeria alfonbrapera eta biba gure "Normaltasuna nagusi", behin eta berriro Mediak errepikatzen duen lelo nazkantea, erdipurdikoa, beldurtia, ahula zapaltzen horrela tematzeko bai mixerablea. Herritarrak mobilizatu bai, arrazoi bakar batengatik, beste motiburik, askatasun egarririk, inposaketarik, adarjotze eta lapurretarik ez baitago egun protestatzeko. Zergatik protesta? Balkoiak zabor poltsaz josi, nolatan? Euren eguneroko errutina hausten, erosotasuna arrain-usainez perturbatzen ausartu direlako oraindik birziklatu bako etarra zarpailtsu batzu. Eta "not in my backyard" ere bai, eskaleak kontzentrazio eremuetara, noiztik dira perroflautak eta hankabeltzak koxkero edo joxemaritar? Akabaramox!!
lotsa
lotsa dio:
2013/08/22 14:13
bartzeloanan,auzotar batzuek teknologia garatzeko aurreikusia (eta geratua) zegoen lokal bat okupatu dute, horren ordez eurek janari banaketarako gune sozial bat antolatzeko. parte zaharekoen berdin berdin
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Stat counter