Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Etengabeko presentzia mediatikoa

Etengabeko presentzia mediatikoa

Mikel Iturria 2017/12/24 09:45
Etengabe agertu behar al dute arduradun politikoek eta kultur kudeatzaileek oro har (ustez) zertan ari diren kontu-kontari komunikabideetan?

Pare bat egun utzi ditut pasatzen Frantxis Lopez de Landatxek Denis Itxasori idatzitako gutuna lasaiago berrirakurri eta lerro batzuk idazteko. Bertan zeharka aipatzen den gai bati heldu nahi diot gaur.

Badira hilabete batzuk jada bueltaka dudala buruan adiskide batek esandako kontu bat. Adiskideak lagun bat du Glasgow hirian. Irakasle dabilela ulertu nion, baina horrek ez du garrantzirik. Garrantzia duena da bizitoki duen hiriko bizitza kulturala gertutik jarraitzen duela.

Euskarazko wikipediak Glasgow 600.000 biztanle inguruko hiri bat dela dio, 1.750.000 metropolia aintzat hartuz (gaztelaniazkoak dio 2.000.000tik gora dituela). Baina nik ingelesez dagoen apunte honi erreparatu nahi diot: List of festivals in Glasgow. Ikusi dezakezue garrantzitsuena dela Edinburgh International Festival, baina urtean zehar gehiago direla.

Glasgow by Kim Traynor

Argazki oina: The Royal Scottish Academy. Argazkilaria: Kim Traynor.

Bertako gidari komantxeak (hau da, Glasgow-n bizi denak) zioen pasa den udan Donostian egindako egonaldian berak ez zuela Eskoziako aipatu jaialdietako zuzendari eta arduradunik ezagutzen, nahiz eta, esan bezala, bertako bizitza kulturala gertutik jarraitu. Aldiz, Donostian hori erabat ezinezkoa zela, politikari eta kultur arduradunek komunikabideetan zuten presentzia zela eta.

Eremu honetan ere Donostia, bakarra munduan?

Adiskideak zioen hemen herritarrek irentsi dutela amua politikariek (eta jada baita arduradun horiek ere) publikoki agertu behar dutela etengabe zertan ari diren (ustez) kontatzen. Eta hori ez zela aldatuko herritarrok (-ok jarriko dut orain) etengabeko presentzia mediatiko horri buruz zerbait esan arte.

Hau da, gure periodiko, irrati eta telebistetan modu hain nabarmenean agertzen diren hauei herritarrok esan beharko geniela «Hey, agerraldi gutxiago eta isilpeko lan gehiago».

Adiskidearekin izandako berbaldi hau zuekin konpartitu nahi nuen gaur.

Horretaz gain, Frantxis-ek gutun amaieran dioena desio dizuet ere: «Te deseo calma y templanza» zioen berak. Patxada guztiontzat!

Cristina Martínez eta Cabezafuegoren «Cuento de hadas en la Vieja Iruña» jarriko dizuet, Shane MacGowan eta Kirsty MacColl-ek famatu zuten «Fairytale of New York» haren bertsio labetik atera berria.

Esa eterna presencia mediática, este texto en castellano.

CRISTINA MARTINEZ Y CABEZAFUEGO-Cuento de hadas en la vieja Iruña from Cabezafuego on Vimeo.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Amatiño. Pasa den mendeko 80ko ... Mikel Iturria, 2024/12/18 22:16
Kontrakorik pentsatzea populismo hutsa da. “Hobe ... Amatiño, 2024/12/15 15:09
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Stat counter