Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Elementuak

Elementuak

Mikel Iturria 2019/11/04 22:25
Ramiro García de Dios epaile ohia eta Jorge del Cura. Giza eskubideen alde borrokan.

Larunbatean karpa bat muntatzen ari ziren etxe inguruan.

Larunbatean ez zen ezer gertatu, baina igandean hara hurbildu zen EAJko troupe-a. Bertatik bertara ez nituen ikusi, baina bai azaldu zirela telebistan Ortuzar, Urkullu... eta Aitor Esteban, besteak beste.

Ostiral gauean Estebanek ez zion eskua eman frankista bati telebista bateko eztabaidan eta larunbatean beste frankista ilustre batekin egin zuen topo La Sexta Nocheko platoan.

Ez ditut horrelako programak ikusten, baina ohikoa da minutu eskaseko bideo asko sortzea gero Twitter-eko nire horman norbaitek jartzen dituenak. Une nabarmenduen kazetaritza hau arriskutsu samarra da. Hau da, ez ote garen askotan aparrean geratzen azpian zer gertatzen ari den jakin gabe.

Larunbatean hauxe ere agertu zen aipatu sare sozialeko nire horman.

"El que més preocupa al sistema són les lluites pacífiques. El sistema està encantat si hi ha violència perquè les pot sufocar amb l'aparell ultrarepressiu" Ramiro García de Dios #FAQStanyadaTV3 ▶️ https://t.co/yPWysP3CH8 pic.twitter.com/LHqWg0VGUE

— Preguntes freqüents (@FAQSTV3) November 2, 2019

Ramiro García de Dios epaile ohia TV3ko larunbat gaueko programan egon zen gonbidatu gisa. Hona hemen elkarrizketa osoa. Denbora baduzue, ikusi eta entzun. Ordu erdi eskas beharko duzue.

Ez nuen ezagutzen eta sarean aritu naiz gizon honi buruzko informazio bila. 2018ko otsailaren hasieran hartu zuen erretreta eta garai hartan argitaratu zuen El Saltok elkarrizketa bat: Nuestro sistema judicial es beligerante con los débiles”  (gure sistema judiziala beligerantea da ahulekin).

Ez du karrera oparoa egin epaileen artean, baztertu samar eduki dutelako. Horren lekuko Instrukzio epaile gisa hartu zuela erretiroa Madrilen 30 urtez aritu ondoren (aldez aurretik Bilbon egon zen eta bertan kointziditu zuen egungo Barne ministro den Grande-Marlaskarekin).

Zer esana eman du bere zereginak Alucheko Atzerritarrak Barneratzeko Zentroko epaile gisa (ABZ euskaraz, CIE gaztelaniaz).

Barneratzeko zentruak eta atxilotze guneak

Iturria: Europa gotorlekua. Honen arabera, Europan 300 zentro daude eta urtero 600.000 pertsona pasatzen da bertatik.

Urri hasieran El País egunkarian egin diote beste elkarrizketa bat García de Diosi eta zentro hauei buruz zera zioen.

«Zoritxarrez, ABZak kartzela baino okerragoak dira. Gune opakoak dira, baina baita zigorgabetasun tokiak ere. 1986an martxan jarri zirenetik eskubiderik gabeko guneak dira».

Zentro horiek ixtearen alde agertzen da elkarrizketan.

Ikusi dugu epaileen artean ez duela goi mailako instantzietan adiskide handirik, baina poliziek ere ez dute asko maite. El Paíseko kazetariak dio Poliziaren sindikatu batek «Tanta paz lleves… como descanso dejas» esaldiarekin agurtu zuela Twitter-en, baina nik ez dut txioa aurkitu.

2010eko martxoan Entzutegi Nazionala ixtearen alde agertu zen Galiziako periodiko bati egindako adierazpenetan.

Denak kontra al ditu? Ez, denak ez ditu aurka. 2016an Giza Eskubideen Aldeko Espainiako Elkarteak (APDHE, gaztelaniazko siglen arabera) sari nazionala eman zion eremu horretan egindako lanagatik.

Elkartearekin jarraituz, asteburuan itxi da 2019ko sarituak aukeratzeko epea eta, oraindik ofiziala ez bada ere, Jorge del Curari emango diote sari nazionala (hautagai bakoitzak lortutako botoak publikoak dira). Jorgek urte asko daramatza tortura eta tratu txarren aurka borrokatzen hainbat eremutan (kalean, kartzelan, epaitegietan...) eta merezi du aitortza.

Tira, bada zerbait.

Elementos, este apunte en castellano.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Amatiño. Pasa den mendeko 80ko ... Mikel Iturria, 2024/12/18 22:16
Kontrakorik pentsatzea populismo hutsa da. “Hobe ... Amatiño, 2024/12/15 15:09
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Stat counter