Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Durangoko arroka

Durangoko arroka

Mikel Iturria 2008/12/07 23:40
Beti izango dugu Durango?

Izan dira urteak azaldu ere egiten ez nintzela. Data hauek aprobetxatzen baikenituen kanpora joateko.

Izan dira urteak ia erosle konpultsibo moduan agertu naizena: bertara joan eta karga-karga eginda itzuli etxera. Pozik, baina jakinda liburu guzti haiek irakurtzeko ez nuela tarterik hartuko.

Orain, berriz, lagunekin eta ezagunekin egoteko aprobetxatzen dut. Erosketa batzuk egiten ditut, baina pasa gabe.

Entzun! liburua hartu dut gaur. Polita da diseinua eta mamitsua dirudi. The balde eman didaten poltsan sartu dut.

Meettok argitaletxearen postuan, berriz, Angelo Ferracuti italiarraren Los recursos humanos liburua, baita Groucho eta ni ere poltsaratu ditut.

Musikari dagokionez, Zura taldearen Kiribil eta Pettiren zuzenekoa, Awañak, ekarri ditut. Bad Sound System taldearen Kalean oparitu dit Iñakik.

Ez naiz jende askorekin egon, baina egon naizenekin gustura pasa dut eguna.

Dena dela, Alfonso Sastrek Garan ostegunean salaturikoak tristatu egin nau. Pena eta lotsa sentitu dut nik ere, gaur irakurri dudanean zergatik ez den Hiru argitaletxea aurten joan Durangoko Azokara.

Hau da argitaletxearen webgunean dagoen lehen esaldia: "HIRU ARGITALETXEA es una editorial independiente radicada en Euskal Herria (País Vasco)".

Horrelako erabakiekin, beti izango dugu Durango?

La roca de Durango

Luistxo
Luistxo dio:
2008/12/10 11:13

A ber aklaratzen naizen: zein da arazoa? a) azoka erdaldunegia dela? b) eskuindarregia dela? c) "gai euskaldunaren" definizioa barregarria dela? d) besteren bat?

Luistxo
Luistxo dio:
2008/12/09 11:08

Beraz, Durangoko azokan egoteko kriterioak, Alfonso Sastrek idatzi beharko lituzke eta ez Gerediaga elkarteak? Eta kriterio horietan, euskarazko produkturik ez izatea ez da kontuan hartu behar?

Gari
Gari dio:
2008/12/08 10:28

Post honek duela urtebete idatzi nuen beste bat ekarri dit burura: Euskal Musika El Corte Inglesen. Zeintzuk izango ote dira diska bat "Euskal Musika" moduan katalogatzeko arrazoiak? Ziurrenez banaketarekin izango du zerikusia, Zabaltzenek banatzen dituenak jarriko dituzte sail horretan eta listo. Ba... gutxi gora behera Durangon egiten dutena: Doctor Deseo eta Epelde eta Larrañaga, sekzio berean!

patxi lurra
patxi lurra dio:
2008/12/09 19:36

Lelengo entzunaldia egin dozu, Mikel? Neuk osorik entzun biot, baina bertsino ederrak dagoz neure ustez. Ondo segi!

iturri
iturri dio:
2008/12/10 00:31

@luistxo: argi dio Sastrek euskarazkoa bada azoka, aurrera, egin dadila euskaraz soilik. Baina hori ez da kasua. Nik uste dut pisuzko arrazoiak botatzen dituela Sastrek.

@patxi lurra: gustura entzun dut diskoa bi aldiz. Ederra da.

iturri
iturri dio:
2008/12/10 11:17

Luistxo: garbi dago zein den arazoa. Hiru argitaletxeak ez duela tokirik Durangoko azokan.

Izan beharko luke? Gauzak dauden bezala, bai. Ez delako euskarazko produktuen azoka soila. Euskal Herriko liburu eta diskoena baizik.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter