Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Donostia ez da Montecarlo

Donostia ez da Montecarlo

Mikel Iturria 2018/12/30 22:35
Rekalde taberna itxi dute Aldamar kalean. Hortik abiatuta, hainbat gauza 2018ko azken apunte honetan. Urte berri on!

Gaur, abenduak 30, ateak itxi ditu Aldamar kaleko Rekalde tabernak. Eraikuntza munduko enpresa batek eraikina erosi eta ez diete berrituko alokairu kontratua. Galera Parte Zaharreko auzotar batzuek nabarituko dute, baina espero dezagun donostiarrok eta bisitariok aukera berdintsua izatea laster Grosen zabalduko duten tabernan.

Ez naiz ni izan Rekaldetik beti pasatzen edo geratzen zen horietakoa. Ez, gutxitan joaten nintzen, baina joan naizenean beti egon naiz gustura.

Hau ez dugu ikusiko datorren Santo Tomasean. #Rekalde @rekaldeko pic.twitter.com/1TN4ghS4jj

— Iñigo Arandia (@iarandia) 2018(e)ko abenduaren 21(a)

Azken aldian prentsan azaldu da Agus Rodriguez tabernaria itxieraren berri emanez, baina uste dut elkarrizketa onena pasa den udaberrian egin ziola Danele Sarriugartek Argia aldizkarian: «Metroa, AHTren geltokia... Donostia zer izango da, Montecarlo bat?»

Elkarrizketaren lehen zatian familia eta ama aipatzen ditu, baita Agus beraren alde militantea ere (herriko tabernen auzia pairatu zuen 14 urtez!), euskaraz bizitzeko pizgarriak nondik jaso zituen jorratzen du ondoren eta, azkenik, tabernaren itxiera eta Donostiako hiri-eredua.

Pintxoaren Parke Tematikoa (izateko bidean) da Parte Zaharra eta horri aurre egitea zaila da. Nik, eta nik bezala beste askok, eskapo egiten diogu horri eta nahiago dugu norbere auzoan edo beste auzo batzuetan ibili. Beste askok, aldiz, etxebizitzen prezioak direla medio, aldameneko herrietara joan behar izan dute bizitzera.

Nerea Lizarraldek Irutxuloko Hitzan eginiko beste elkarrizketa batean («Ez da izango agur triste bat»), Rodriguezek aipatzen du zergatik aukeratu duen bere auzoa (Gros) hurrengo proiektua martxan jartzeko: «Egian ere izan nuen aukera bat, baina ni ez naiz Egiakoa, eta parakaidista sentsazio hori ez nuen gustuko. Grosera itzultzea iruditzen zait naturalagoa». Tipo bitxia benetan!

"Ni alde zaharrean bizi naiz eta kezka badut ere bizi lagun bezala, Alde Zaharrean zein baldintzetan egongo geran hemendikan bizpahiru urtetara" adierazi digu Agusek. #RekaldekoHistoriak pic.twitter.com/2VlZ17w4mK

— Rekaldeko Historiak (@rekaldeko) 2018(e)ko azaroaren 30(a)

Xiri Arandia ere bitxia da, baina beste bitxitasun klase batekoa. Udaberrian erretreta hartu zuen Zazpi, Meltxor eta Xiri tabernetatik pasatako tabernariak.

Carolina Alonsok eginiko elkarrizketa honetan negozioan nondik nora ibili den kontatzen du Arandiak. Arte bildumazalea da eta horren froga San Telmo Museoari utzitako hainbat artelan, baita Idiakez kaleko lokalean ikusgai dauden Goenaga eta Zumetaren lan bana.

Dena den zur eta lur utzi nau testuaren amaierak: «Ez dut liburu bat bizitza osoan irakurri, ezta gimnasio bat zapaldu ere, baina pertsona garrantzitsu askok bota didate esku bat».

Jende aski jatorra ezagutzen dut libururik irakurri gabe bizi dena (nire ama, adibidez) eta ez dut uste pertsona txarra denik Xiriako, baina arte bildumazale bati sentsibilitate gehiago suposatzen nion.

Iban Zaldua idazleak irakasle eta lagun izandako Piedad Frías zendu berriari buruz idatzitako testutik paragraforen bat jarri niezaiokeen, baina nahiago Marina Garcés filosofoaren hitz hauek:

«Desde el mundo educativo y cultural tenemos que velar por la palabra y por la sensibilidad en todos sus aspectos, desde escribir bien hasta aprender a escuchar o a matizar. Para mí esto son tareas éticas y políticas fundamentales. Son precisamente estos actos de resistencia lo que nos permitirá transformar esta tendencia a la simplificación, la polarización y la banalización de todo».

Ez baitira gauza bera Egia eta Gros, Donostia zein Montecarlo.

Donostia no es Montecarlo, este apunte en castellano.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter