Carlinek Arnaldo elkarrizketatu du
Ez da izan aurrez aurreko solasaldia (gobernuak nahi izan ez duelako), galdera-sorta helarazi baitzion presondegira, baina askok espero genuena gertatu da: John Carlinek Arnaldo Otegi elkarrizketatzea. Eta Otegiren hitzak zer esana ematen ari dira. Politikarien erreakzioak albo batera utzita, lerro hauek idazterakoan elkarrizketak 663 komentario ditu egunkari espainolaren webgunean, adibidez.
Arnaldo 1997. urtean agertu zen lehen lerroan, orduko HBko Mahai Nazionala kartzelaratu zutenean. Lizarra-Garaziko atarian iritsi zen lidergora. 1998ko haize fresko hura pikutara joan zen eta urte latzak pasa genituen milurte berri honetan. 2006ko su-etena nekatuago eta eszeptikoago ikusi nuen. 2010eko hau, zer esanik ez.
Uste dut Arnaldo Historiara pasako dela the organizationen aroa amaitu zuen ezker abertzaleko lider gisa, baina hori denborak esango du.
Hasier Etxeberriak gaur dioen bezala, era injustuan dago Otegi barruan. Baina zaila izango da, bolada batez behintzat, kanpoan ikustea.
Bestalde, lastima da, baina El Paíseko elkarrizketa honek bigarren mailan utzi du Berria egunkariak igande honetan publikatu duen Joseba Egibar, Rufi Etxeberria, Pello Urizar eta Patxi Zabaletaren arteko solasaldia.
La entrevista de Carlin a Arnaldo, este apunte en castellano.
PSOEa hasi da bere masa artean pedagogia egiten, Arnaldo Otegiri halako Nelson Mandelaren ikutu bat ematen. Gero esaten dute ezetz, ez dala nahikua, bla-bla-bla, hori esan behar dute eta, baina hiru orri ematen diote beren egunkari ofizialean. Hurrengo pausuetarako bidea zabaltzen, atea irekitzen bada.