Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Buruzapia eramaten duten emakume guzti horiek dira Zu

Buruzapia eramaten duten emakume guzti horiek dira Zu

Mikel Iturria 2015/12/14 21:25
Urte honetan bereziki emakume gazte eta heldu asko ikusi ditut buruzapi batekin minbiziari aurre egiteko tratamenduaren eraginez. “Ongi etorri klubera” esan zion Zuri ezagun batek. “Zu” idatzi du Anjel Lertxundik gaitzaren aurka emazteak eta biek bizitzen ari diren esperientzia kontatzeko. Liburu benetan ederra eta gomendagarria, baina ez edozein unetan irakurtzeko modukoa, noski.

“Saionobela gisako dietario” gisa definitzen du liburua Lertxundik, baina ez Ars moriandi bat, Ars vivendi bat baizik. 2012ko uztailaren 19an medikuak diagnostikoa eman zionetik hiru urte luze pasa baitira jada eta oraindik tinko jarraitzen dute “Putakumiak ez digu irabaziko” lelopean. "Zergatik niri?" azkar samar bilakatu baitzuen emazteak "Eta zergatik ez niri?".

Liburu eta autore asko azaltzen dira orrialdetan. Lehen aipua, adibidez, Oier Guillanena da: “Minarena naiz zorionarena beste”. Behin baino gehiagotan agertzen dira Susan Sontag eta haren seme David Rieff kazetaria, baita honek amaren gaixoaldiaren azken faseaz idatzitako Un mar de muerte liburua ("Susan Sontag no aceptó su muerte y por eso no pude decirle adiós", 2008koa da elkarrizketa hau).

Literatura eta bizitzaren barna egindako bidaiak badu alderdi politikoa ere. “Sistema txukun samar bat lortzen ari ginen, harrotzeko modukoa, eta horixe suntsitu nahi dute liberaltasunez mozorrotutako akainek”. Lertxundik argi baitu “ezingo genituzke Zu artatzeko baliabide eta lan guztiak ordaindu”.

"Zuri gaixotasuna diagnostikatu ziotenetik gaurdaino gure esperientziak, oro har, gutxi du tristetik". Adibidez, ileordea aukeratu ondoren, bazkaltzera joan ziren iniziazio-ospakizunari behar bezalako errematea emateko. Une komiko ugari ere izan omen dituzte. Zarauzko aurkezpen egunean, Lertxundik kontatu zuen goizean Garoako Imanol (aita) joan zela lore-sorta eramatera Zuri. Loreak eman eta besarkatzen ari zen bitartean (hartzaren besarkadatzat jo zuen Lertxundik unea) ileordea lurrera erori zitzaion Zuri.

Kezka du Lertxundik ez ote zaion "kontakizun tristea" atera. Ez nuke hainbeste esango, baina egia da serio irakurri dudala liburua eta gutxitan marraztu zaidala irribarrea aurpegian. Egilea ez dabil iji-ajaka, noski, minari eta sufrimenduari buruz ari baita. Batzuetan haserre ere sumatzen zaio bere buruarekin edo munduarekin (adibidez, norbaitek zerbait kantzerra dela esaten duenean).

Hiru aldiz erori zaio (benetako) ilea Zuri kimioa hartzen zuen bitartean. Liburuan aipatutako beste pertsona ezagun bat Uxue Barkos da, Contra viento y marea-n azaldu zuena bere eskarmentua. 2012ko abuztuan Borja Hermosok eginiko elkarrizketa hau jasotzen du Lertxundik eta esaldi hau azpimarratu: "Nire lagun, kimio puta".

Ematen du Zuren esperientzia ez dela hain muturrekoa izan: "Kimioa hartzen eta bizi kalitatea? Zergatik ez? (…) Esango nuke zoriona ez duela urruti. Eta gaixo dago. Ez dira batera ezinak".

Une hunkigarriak ere izaten dira; “ongi etorri klubera” esan zion Belen laguna hil zeneko ekitaldia kontatzen duen momentua bezalakoak. Semeak hainbat kanta abestu zituen bi musikarien laguntzarekin. Horietako bat Eskorbuto taldearen “Adiós reina mía”.

Joan diren guzti horiek gogoan, Jorge Ibargüengoitia idazleak Mexikon ikusitako epitafio hau: “Bizitzak ni zoritxarrekoa izatea erabaki zuen, baina ez dit gogoak eman” eta Kenzaburo Oéren esaldia: “Niretzat bi eratako pertsonak daude: gertatuak gertatu, beren duintasunari eusten diotenak, eta gainerako guztiak”.

Todas esas mujeres con un pañuelo en la cabeza son Zu, este apunte en castellano.

patxi lurra
patxi lurra dio:
2015/12/15 04:05
Mila esker.
Serafin Basauri
Serafin Basauri dio:
2015/12/15 12:24
Hunkituta ari naiz "Zu" irakurtzen. Duela 12 urte emaztea hil zitzaidan buruko tumore batekin. Eskerrik asko Andu lan eder honengatik.
iturri
iturri dio:
2015/12/15 21:34
Ez horregatik, Patxi.

Animo, Serafin! Liburu ederra da, baina gogorra ere bai zure egoeran. Besarkada estu bat.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Stat counter