Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Bukowski edo zuzeneko musikaren auzia

Bukowski edo zuzeneko musikaren auzia

Mikel Iturria 2011/02/20 09:00
Donostiako Le Bukowski klubak bertan behera utzi ditu zuzeneko kontzertuak.

"Zuzeneko musika eskaintzen duten aretoei buruz hitz egin beharra tokatzen zaigu berriro ere (...) Gaueko lokalen aurka Madrilgo Udalaren ofentsiba berriak sinpleak diren pertsona askoren oniritzia duela dirudi, mundua zuri-beltzean ikusten dutenena: "paperak ondo ez badituzte, itxi ditzatela".

"Ez da hain erraza. Gau jardueretarako baimena eskuratzeak erresistentzia lasterketen antza du: sistema egituratua dago klubak beti kili-kolo egon daitezen, (egunkarietako) gertaera-orrialdeak betetzen dituzten edozein istiluren menpe. Hainbat erregimen totalitariok erabiltzen duen metodo bera (aplikatzen da): menpekoen trapitxeoak toleratzen dituzte, errepresio indarrak ematen dien botere diskrezionalaren jakitun".

Goiko bi paragrafo horiek Diego A. Manrique kazetariarenak dira, 2008ko abenduaren 15ean El País egunkarian argitaratutako La ciudad bajo asedio artikulukoak. Behin baino gehiagotan itsatsi ditut blog honetan.

Donostia, 2010eko uda. San Miguel Donostikluba Zirkuituan parte hartzeko deia jaso zuen Le Bukowski klubak. Zirkuitu horren bidez zuzeneko musika sustatu nahi da hiriko hainbat aretotan.

2011ko otsailean, aldiz, udaltzainak ditu atzetik lokal berak. Dirudienez, lizentzia jakin bat (kafe-antzokikoa, lortzea oso konplikatua dena) beharrezkoa da zuzeneko musika programatzeko. Eta lokalak ez du lizentzia hori. Bizilagun batek salatu du Egiako aretoa eta horregatik ditu atzetik udaltzainak.

Nire teoria da hainbat tokitan Udala ez dela existitzen. Dena lotzen duen figura bat dago, alkatea, baina gero zinegotzi bakoitzak eta departamentu bakoitzak bere bidea jorratzen dute.

Goiko lehen bi paragrafoetan garbi geratu den bezala, zuzeneko musikaren auzia ez da Donostian gertatzen soilik: Bilbon, Madrilen, Bartzelonan... Nimuk ere ederki kontatu zuen zein den arazoaren muina. Aretoek galtzak bete lan dituzte araudiak konplitzeko. Agintariek hainbat jarduera aurrera eramateko beste aldera begiratzen dute... arazoa muturraren aurrean lehertzen den arte.

Bukowskiko Josuk dio DJ batek musika nahi duen bolumenean jar dezakeela haren lokalean, baina ezin omen da gitarrista akustikorik programatu. Horrela bada, ez du ez buru ez hanka.

Muinera joan beharra dago eta hirian dauden Bukowski bezalako lokalek segurtasun juridikoa izan behar dute zuzeneko emanaldiak aurrera eramateko. Gainerakoan, dena baina bainuetxeago izango da gure hiri hau. Eta nik ez dut bainuetxe batean bizi nahi, ez orain, ez hogeita hamar urte barru.

Bukowski o el problema de la música en vivo, este apunte en castellano

Iban Arantzabal
Iban Arantzabal dio:
2011/02/20 13:01

Glups! oraintxe irakurri dut "No se trata de un problema de insonorización, el bukowski está insonorizado hace tres años, cumpliendo de sobra con este aspecto."

http://www.loveof74.es/weblog/cultura/conciertos/bien-la-noticia-mistery-mas-o-menos-iba-por-aqui/ (hari interesgarria, portzierto)

Bukowskiko jendeak esandakoa da insonorizatua dagoela. Ez da zarata arrazoia. Itxura denez, "auzolagun" baten borroka txungoa da arrazoi bakarra. Legea lagun hartuta... Pufff!!!! Zein kultura gutxiko auzolagunak. aaaaaaggggggggg.

iturri
iturri dio:
2011/02/20 12:32

Kaixo, Iban.

Erabat ados.

Chez Loveof74 jarrai daiteke auzia. Dirudienez, bizilagun hori enteratu da aretoak ezin duela zuzeneko musika programatu eta hortik jo du.

Iban Arantzabal
Iban Arantzabal dio:
2011/02/20 12:21

Hemen dago gakoa: "Bizilagun batek salatu du Egiako aretoa eta horregatik ditu atzetik udaltzainak". Eta ez dakit zein den arrazoia. Seguruenik zarata... baina en fin, ulergarriagoa zatekeen diru-laguntza ematea insonorizaziorako eta ez udaltzailak bidaltzea...

Bizilagunak ere baditu eskubideak, dudarik ez, baina ikus-entzuleok ere BEHAR DUGU kulturaz zipriztindu. Bestela akabo! Bukowski BEHAR DUGU eta BEHAR DITUGU Bukowski gehiago orain eta baita 2016an ere.

Luix
Luix dio:
2011/02/22 14:16

Iturrik iltzean jo du esamoldearekin: "Bainuetxeago". Arazoa, hiri honen itxura, planta, traza, eskaparatetasuna da, "bai, baina"z beterik..."bainaetxea", alegia. 2016rako herritar-olatuen "tsunamia" faltsua ez bada, elitista da gutxienez. Eta ez badu Udalak Bukowski eta lakoetan zuzeneko emanaldiak berme osoz gauzatu ahal izateko behar adinakoa egiten, laster San Telmo museoan ikusiko ditugu Bukowskiko pianoa, The Clashen kartela, Josu eta Axiren brontzezko figurak... Eta beraiekin, zuzeneko emanaldien mundua lantzen ari diren beste batzuk. Bermeak herri kulturari!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter