Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Zertan dabil Ibarretxe?

Zertan dabil Ibarretxe?

Mikel Iturria 2010/10/27 07:00
Urtebete baino gehiago pasa du lehen lerrotik aldenduta.

Esan bezala, azken urte honetan apenas agertu den Ibarretxe komunikabideetan, baina astelehen goizean doktore-tesia irakurri zuen Ibarretxek Donostiako Zuzenbide Fakultatean. Tesiaren izenburua: "Printzipio etikoa, printzipio demokratikoa eta giza garapen jasangarria: eredu demokratiko baten oinarriak".

Duela aste batzuk jakin genuen Koldo Ordozgoiti kazetariak idatzitako El futuro nos pertenece. Memorias políticas del lehendakari Ibarretxe liburua argitaratuko duela azaroan Alberdaniak. Hona hemen trailerra:

Lehendakari ohia nondik nora ibili den azken bolada honetan jakiteko, googlen begira egon naiz. Asteleheneko aurkezpenak betetzen du toki dezente, baina eguneratzeak izeneko aukerarekin izan dut Berria egunkarian urriaren 12an ateratako albiste honen berri: Ibarretxe berriro jendaurrean agertzea "normaltasunez" hartu behar dela dio EAJk. Izan ere, 13an Bruselan hitzaldia eman behar baitzuen.

Astelehen arratsaldean, gainera, beste hitzaldi bat eman zuen Kursaalen. Hona hemen Imanol Lasak igotako zortzi minutuko laburpena. Aurkezle lanetan Markel Olano aritu zen.

Gauzak horrela: zertan dabil Ibarretxe?

¿En qué anda metido Ibarretxe?, este apunte en castellano

Mikel Guria
Mikel Guria dio:
2010/10/27 14:08

Joan den astelehenean sarean eskegita egon zen Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren doktore tesiaren laburpena, nik bederen Deian ikusi nuen. Bertan azaltzen zen hemen itsatsita ipini dudan zatia, non, besteak beste, Ibarretxeren hitzetan azaltzen den zein lanetan eta non dabilen egun eta hurrengo ikasturtean:

Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza utzi ondoren, Ibarretxek unibertsitate irakaskuntzara zuzendu du bere zeregina, ikastaroak emanez Amerika eta Europako hainbat unibertsitatetan (Universidad Interamericana de Puerto Rico, Connecticut, Cuzco, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa, Bartzelonako Unibertsitatea eta Dominikar Errepublikako Universidad Autónoma de Santo Domingo). Ikastaro eta hitzaldietan ekonomia eta giza garapenerako euskal eredua izan du aztergai, Euskadin azken hamarkadetan bizi izan diren autogobernu, ekonomia eta gizarte garapenerako aurrera pausuak.

Ibarretxek euskal eredua aztertu du eta hori da hain zuzen doktore tesiaren muina: “Tesiak, printzipio etikoan, printzipio demokratikoan eta giza garapen iraunkorra lortzeko Gernikako Estatutuaren bidez burujabetza berreskuratzearekin eta, bereziki, lan honetarako aukeratu den 1998tik 2008rako epealdian. euskal gizartean gertatu diren alderdi juridiko-politikoen eta sozio-ekonomikoen inguruko analisi serio eta patxadatsua aurkeztu nahi luke. Ez da, beraz, printzipio horien teorizazioa jorratu nahi lukeen ikerketa, gure eskarmentuaren argitan printzipio horien garapena sakonean aztertzea baizik. Hamarkada bat aztertzea, haren mugarriak, gertatu diren paradigma-aldaketak, euskal gizarteari garapen-maila berezi eta berariazkoa lortzea ahalbidetu dioten ekimen eta egitarauak. Horren guzti horren zergatia aztertzea.”

“Lan hau Euskal Herriarekin dudan zor morala ordaintzeko asmoz dago egina, azken urteotan hainbesteko maitasun eta ezagutza eman dizkidan Euskal Herriarekiko. Euskal gizarteari zor diot, bada, Unibertsitateari edota nire buruari ere baino lehenago, ekarpen hau”, dio tesian Juan Jose Ibarretxek eta horrekin batera, azpimarratu du eredu horren ikerketan sakontzeko asmoa, “euskal eredua esportagarria izan daitekeelako, beste herri eta lekuetan aplikagarria baita giza garapen iraunkorraren bidetik.

“Hori horrela, 2010-2011 ikasturtean, Puerto Ricoko Unibertsitate Interamericanan ditudan ikastaroez gain, euskal ereduaz eta honek beste herri, eskualde eta enpresetara hedatzeko eskaintzen dituen aukeraz ikerketa egitasmoa jarri dugu abian, Washington hiriburuko George Mason Unibertsitateak lideratuta eta New Yorkeko Columbia Unibertsitateak partaidetzarekin, Amerikako Estatu Batuetako eta Bretainia Handiko unibertsitate eta ikerketa zentroekin elkarlanean. Guztion artean lortu behar dugu Euskadi ezaguna egitea, ez denboraz gehiegiz pairatu dugun indarkeriagatik, baizik eta hemen garatu den eta eredugarria den giza garapenagatik. Arrakasta izan dugu gizarte gisa, pertsona egoki prestatuak ditugu eta munduan aitzindariak gara giza garapen iraunkorrean”.

iturri
iturri dio:
2010/10/27 23:25

Kaixo, Mikel.

Izaronews-en dago tesi-laburpena, gaztelaniaz.

Eskerrik asko komentarioagatik.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter