Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Buelta bat Irundik barrena

Buelta bat Irundik barrena

Mikel Iturria 2022/08/28 21:55
Larunbat goiza. 10:00etan ordua du amak ile-apaindegian. Bertan utzi eta buelta bat eman nuen zain egon beharrean.

10:00ak

Lehen aldia da ama ile-apaindegian utzi dudala. Trantsizioan dago, trantsizioan gaude. Ez baitu kanpoan bere kabuz ibiltzeko orain arte izan duen segurantzia. Zahartzearen ajeak.

Ile-apaintzailea krak bat iruditu zait. Amaren edadeko beste bi andrazko daude barruan eta denentzat du konbertsazioa, irribarrea galdu gabe.

10:15

Lalirenean erosi ditut pare bat egunkari, baina gero apenas irakurri ditut biak. Oso gainetik. Instituzio bat da emakume hori hasiera batean Urdanibia plazan zuen kioskoan, azken urteetan San Juan plazan duenarekin (lehen Genaro Echeandia zen gune hori, Kolon ibilbidean).

10:30ak

Urdanibia plazan azoka eguna da (bide batez, Ferminek Lali aipatzen du kantan).

Buelta bat eman dut plazako postuei begira.

Parentesia zabaldu. Juan Antonio Lecuonaren esaldiarekin gogoratu naiz: «Paseando entre el ganado, saludamos al señor alcalde». Itxi parentesia.

Eta halako batean nire lehengusu batekin egin dut topo. Aspaldian elkar ikusi gabe. Hamar bat minutu pasa ditugu hainbat gairi errepaso eginez. Erosketak hartu eta oinez abiatu da etxera. Hiru bat kilometro luze izango ditu etxeraino. Ez du autorik eta autobusik ez du hartu azken 30 urtean. Bizikleta ez du gustuko.

Hura agurtu eta beste lehengusu batekin egin dut topo, alaba txikia eta emaztearekin paseoan.

11:00ak

Aspaldiko partez San Juan plazako Gaztelun sartu eta ebakia eskatu dut.

Pagatu eta plazari begira jarri naiz barruko leiho handi batetik.

Toki askotan bezala, musika txarra eta makina txanponjaleak soberan. Bi gizonezko egon dira, bata bestearen alboan, makina malapartatu horien aurrean dirua xahutzen bertan nik pasatako ordu laurdenean.

Hiru zerbitzari lanean, bistan behintzat. Horietako bat betikoa da, bigarrena ere ezaguna egin zait. Hirugarrena ez, ordea.

Gainerakoan, giro lasaia dago. Bi jubilatu ari dira elkarri kontuak esaten, tabernari bat tartean sartzen delarik.

Beste bi senar-emazte daude hamaiketakoa egiten. Pintxoa eta dena delako edaria.

Plazara ematen duen terrazan zazpiko mahai bat dago. Gaztetxo batek Bidasoa eskubaloi taldeko elastikoa du soinean. Gizaseme bat bakar-bakarrik ari da tortilla pintxoa eta zerbeza edaten beste mahai batean. Iskin batean emakumezko batek kafe kikara eta egunkaria ditu lagun.

Goizeko 10:15 aldera Mosku aldera pasa naizenean Irungo Harrera Sareko pare bat kide, oker ez banago, ari ziren sei migratzaile afrikarri informazioa ematen San Juan plazan egunero zabaltzen duten postuan.

Oraindik bertan daude sei afrikarrak, baita sareko bost bat lagun ere, denak mahaiaren bueltan. Bezperan polizia frantsesa Urruñako elizan sartu zen migratzaile talde bat atxilotzeko. Giza eskubideak hankapean beste behin.

11:30ak

Ama jasotzeko ordua da. Minutu bat berandu iritsi naiz.

Ez dakit nork ontziratutako atuna eskaini dio ile-apaintzaileak amari. Azken urteetan ohitura bihurtu da.

Poteak alde batetik pagatu ondoren, 19 euro eskatu dizkio amari ilea moztu, garbitu eta txukun jartzeagatik. Oso merkea iruditu zait. Gainera ordu eta erdi eman du beste hainbat andrazkoekin kontu kontari.

Hori bai dela komunitatea egitea, Estela.

12:00ak

Etxetik gertu pare bat dendatan geratu gara arrautzak, ogia eta beste pare bat gauza erosteko. Han ere kontu kontari ibili da, ibili dira.

13:00ak

Ama etxean utzi eta bueltako bidea egin dut hausnarrean.

Una vuelta por Irun, este apunte en castellano.

etiketak: ama, irun
Markos Zapiain
Markos Zapiain dio:
2022/08/30 12:51
Iturri, esango mesedez zein den Estelaren ile-apaindegiaren izena? Harrikada honek zure amaren adinkide batzuei aholkatzeko gogoa piztu dit. Besarkada
Markos Zapiain
Markos Zapiain dio:
2022/08/30 13:04
Listo, Iturri, zein txarra den prezipitazioa, beti uzten nau barregarri
Iturri
Iturri dio:
2022/09/04 11:48
Aupa, Markos.

Ile apaintzaileena mundu bat da. Eta asko kostatzen zaio jendeari aldatzea. Horixe da behintzat nire inguruan ikusten dudana.

Besarkada bat, Markos.
Markos Zapiain
Markos Zapiain dio:
2022/09/06 22:13
Egia borobila, Iturri. Hain zuzen, nik berriki aldatu behar izan dut, eta orain “La peluquería de Edurne. La belleza emana del interior” izenekora joaten naiz. Paulak primeran disimulatzen dizkit buruko orbainak. Orain arte fidela izan natzaio, baina hurrengoan ziur aski Estelarenera joango gara ama eta biok. Kontatuko.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Stat counter