Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara
Tresna pertsonalak
Baztarrikaren testuak eztabaida piztu baino lehen, hortik nihoan neu be bai "gutarrak ez diranak" faltan igartzen nituenean. Gero irakurri dot "Público"ren nonork zeozer idatzi daula alkartasunez, eta akaso gehiago egon izan dira (Gorka Landaburu eta Gema Zabaleta betikoak kenduta). Eztakipa, oso gitxitan "El País"-eta gainbegiratzen dot eta TB apenas ikusten dot, baina Baztarrikaren testua (eta horren harira egindako iruzkin batzuk) zera berrestera dator: Hainbatetan Martxelok aipatutako helburuak zergaitik ez diran betetzen, hau da zergaitik "Berria"k ez dauan lortzen harpidedun eta erosle gehiago. Alde batetik, muga ideologikoa, beste alde batetik euskaraz irakurtzeko ohitura falta (eta hori gainditzeko gogo falta), beste alde batetik arazo estetikoak (batzuk aipatu dituztenak).
Baztarrikak euskaradunok unibertso bat osatzen dogula (eta ez sekta bat) esaten dauanean arrazoi osoa deuko. Eta ikusi besterik ez dago "Sustatu"n agertutako iritziak, kolore guztietakoak (agian "Sustatu" bai dala euskarazko hedabiderik pluralena eta independienteena). Baina neuk ez dot uste "Berria"k bildu behar dauanik unibertso osoa. Oinaztarrak gustura ez badagoz eta pentsatzen badabe egunkaria ganboatarregia dala, euskarazko egunkaria benetan nahi badabe zergaitik ez dabe eurena montatzen? Unionistek "Zabalik" abiatu eben eta "Aldaketa 16" hor dabil be bai. "Deia"k bere euskarazko gehigarria (nahiko kutrea) badeuko, zergaitik ez dabe zeozer duinagoa egiten?
Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.
Nuevo blog Pedradas, en castellano
Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:
Mikel Iturriak "Egunkaria"ren aldeko artikulutxo hau idaztea, edo Jabi Zabalak, Igor Leturiak, Jozulinek, Joxe Aranzabalek eta abarrek beste hainbeste egitea, eta Martin Ugalde Parkean egon zan jente hura guztia egon izana, eta Bilboko udaletxearen aurrean bildutakoa, eta Arrigorriagan, Errenterian, Iruñean, Bartzelonan eta abar, erantzun normalak dira, logikoak, esperokoak, eskertzekoak, buruak baino bihotzak egindakoak.
Faltan ikusten dodana eta 5 urte hauetan guztietan faltan ikusi izan dodana da "sinpatikoen" erantzuna. Antipatikoekin ez dago zer eginik, jakina, eurek zarratu euskun-eta Euskaldunon Egunkaria. Eurek Martxelo-eta torturatu zituzten. Baina sinpatikoak, non dagoz? Non dago Iñaki Gabilondo, "El País"eko sinpatikoak, "Público"renak, "Ser"rekoak, "Canal Plus"ekoak, "Tele 5"koak? Eurena be isiltasun koldarra da, geuk askotan eurekin eduki izan dogunaren modukoa. Koldarra eta mingarria. Euren sostenguagaz, ziur aski, gauzak ez ziran iritsi izango ailegatu diran puntu honetara.