Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Baserri batean jaio nintzen ni

Baserri batean jaio nintzen ni

Mikel Iturria 2010/03/06 13:03
Julen Iturbek bere aitonaren bizimoduaz idatzitakoari tiraka.

Paradojas respecto a la calidad de vida apuntean, Julen Iturbe artisauak kontatzen du bere aitona nola bizi zen duela 50 urte. Nire kasuan, hori ez zen aitonaren bizimodua, aitarena baizik.

1932an aita jaiotako etxean hazi nintzen ni (1968an). 1990eko hamarkadaren hasiera arte, gutxi gorabehera, bi behi genituen etxean. Aita egunero, astelehenetik igandera, goizeko 6:00ak baino lehen jaikitzen zen aziendak gobernatzera. Julenen aitonaren bizimodu berdintsua zuen, baina aitaren kasuan lantegia (Porcelanas Bidasoa) bost minutura zuen (oinez) eta arratsaldeko 16:00ak pasata zegoen etxean.

Aitaren baserria jada ez dago zutik. 1990. hamarkadako "industri zonalde" batek eraman zuen aurretik. Hala eta guztiz ere, eta nire bizitzaren lehen 24 urteak baserri batean pasa baditut ere, ni asfaltokumea naiz. Tabernak, kioskoak (bai, periodikoak), supermerkatua.... Kalekumea naiz.

Ez dut faltan botatzen baserria, baina nire aitak bai. Amak dio jaiotako etxea utzi behar izateak asko aztoratu zuela senarra. Eta ama hemen aipatzen dudala, berak apenas egin zuen lan etxetik kanpo, baina makina bat eginkizun zituen berak ere.

Agian Julenen hausnarketa beste bide batetik zihoan, baina niri garai hartakoak berpiztu dizkit.

Eskerrik asko, Iturbe jauna.

Yo nací en un caserío, este apunte en castellano

Xaun
Xaun dio:
2010/03/08 12:40

Kaixo! Ze baserri zen hura?

iturri
iturri dio:
2010/03/08 13:04

Aupa, Xaun.

Aitaren baserria Lekunberri zen. 1900 urtearen bueltan eraikitakoa. Ez zen beste munduko ezer, baina gurea zen.

Luistxo
Luistxo dio:
2010/03/09 09:59

Juan Luis Zabalak ere baserritartasunaz idatzi du, beste modu batean.

iturri
iturri dio:
2010/03/09 21:20

Eskerrik asko, Luistxo. Gustatu zait Zabalarena.

Ni ere Zabala naiz. Hirugarren abizena Zabala baitaukat. Eta bigarrena Aristizabal.

Beraz, ...zabal-zabala.

Xaun
Xaun dio:
2018/08/30 13:51
Kaixo Mikel:

Lekunberri baserria 1900 urtearen bueltan eraiki zutela diok, baina Irungo Artxiboan lehenagokoa dela ziok agiri batek, gutxienez XIX. mende hasierakoa:

"MEDICION DE LA CASERIA LECUMBERRI, AÑO 1817. - ESCRIBANO: DOMINGO MARIA ERRAZU."

http://www.irun.org/[…]/fondo_historico_ficha.asp?clave=243461

Izan liteke 1900 urtean berreraikia izana?

Xaun
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter