Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Barruko bakearen bila

Barruko bakearen bila

Mikel Iturria 2020/12/13 22:05
Ramon Zabalegi, Juan Carlos Ortega eta Maria del Carmen Lozano.

Etxeko uzta / Pandemoniyua saioa egiten ari da Ramon Zabalegi Naiz Irratian, hainbat artista eta kulturzaleri hitza emanez. Ez ditut nahi nituen guztiak entzun, bizitzak ematen duena ematen duelako.

Kontua da itxialdia eta pandemia nola bizitzen ari diren dela galdera ohiko bat. Ea zer sentimendu dituzten egoera honen aurrean.

Galdera entzuten dudanean adi egoten naiz, jakin nahi dudalako pertsona hauek nola bizi izan duten eta bizitzen ari diren pandemia.

Gaur goizean nire buruari egin diot galdera eta erantzuna garbia izan da: haserrea sumindura puntutik gertu.

Zabaldu parentesia.

Larunbat goizean etxe alboko botikara jaitsi nintzen. Zain nengoela albokoaren solasaldia entzun nuen. Gutxi gorabehera:

-Zer da botika hori?, galdetu zuen 60 urteak beteta zituen gizaseme batek.

-Lasaigarri bat, erantzun zion botikariak.

-Bai, osasun munduan zabiltzatenok horrelakoak behar dituzue. Alabak geriatriko batean egiten du lan. Gaizki dago, gaizki daudelako. Jende gutxi lanean eta ez dakit zergatik ez duten gehiago kontratatzen. Agian ez dago aukerarik. Ez dakit.

Itxi dezadan parentesia.

Nire egoera ez dela kexatzeko modukoa. Ados. Ni baino dezente okerrago dagoela jende mordoa. Bale.

Baina besteek baino hobeto egoteak ez du esan nahi isil-isilik irentsi behar izatea dena, meza entzuten egongo bagina bezala.

Larunbatean entzundako beste podcast bateko protagonista etorri zait burura. María del Carmen Lozano, Juan Carlos Ortegaren pertsonaietako bat, Indiara joan zena barruko bakearen bila eta bata bestearen atzetik akabatu zituenak ez dakit zenbat monje.

Fikzioaren indarra norberaren haserreak bideratzeko. Badakizue.

En busca de la paz interior, este apunte en castellano.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter