Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Babiloniako loreak

Babiloniako loreak

Mikel Iturria 2009/11/04 06:05
Larunbatean eta igandean egon zen FTIko troupe-a Egiako Gazteszenan. Babiloniako loreak emanaldian, aretoa lepo bi egunetan.

Larunbatean Babiloniako loreak antzezlana ikusteko aukera izan genuen Egiako Gazteszenan, Antzerkiola Imaginarioaren obra berria. Hor nonbait irakurri genuen Ander Lipus antzerkilariak amonari eskainitakoa zela obra hau. Antzerki prestakuntzarekin jarraitzeko, Lipusek Madrilera jo zuenean, gaizki hartu omen zuen amonak bilobak alde egitea. Geroztik, ez omen zen etxetik atera eta ordu asko ematen omen zituen ohean.

Argiak oraindik piztu ez direnean, gaztelaniazko esaldi bat entzuten da. Gero jakingo dugu Nikosia dela oihu egiten duena. Argiak piztu eta Lipus bera ageri da amona Inesen paperean, eszenatokiaren erdian obrak irauten duen bitartean dagoen ohe handian. Zortzi armairu zutabe inguratzen dute ohea. Nola zen Rafaela Aparicio aktorearen hura? Mamá cumple cien años? Hori, baina ohean.

Miren Gaztañagak jokatzen du amonaren bilobaren papera, Hegoa narratzaile, aktore eta kantaria. Espe López aktoreak (Legaleon T) amonaren zaintzailearena, soilik gaztelaniaz hitz egiten duen Nikosia da, laismoz eta loismoz beteriko herri xumearen diskurtsoarekin jotafuego. Alex Gerediaga, berriz, politikari, apaiz eta mediku lanetan dabil. Politikariarena ez zaio politikari askori gustatuko, batez ere agintean egon diren abertzaleei. Azken aktorea Mirian Martxande da, enterradorea eta zamaltzain beltza.

Gauza on asko ikusi genituen: Lipus denen gainetik eta Gaztañagaren elegantzia natural hori azpimarratuko nituzke aktoreen artean; gogoan izateko eszenak (biloba eta amonarena, adibidez, izango da hunkigarriena); euskara da nagusi, baina gaztelania oso era naturalean txertatzen da obran zehar; bi egunetan aretoa betetzea ez da meritu makala (500 lagun)…

Baina obra gehiegi luzatu dutela uste dut eta amaiera horrek… ez dakit ba. Ez dut gehiago kontatuko, baina lehendik amaitu behar zela uste dut eta amonaren agur-dantzarekin nahikoa delakoan nago.

Orokorrean, oso kontutan hartzeko lana da. Ahal baduzue, segi ikustera.

Flores de Babilonia, este apunte en castellano

Eguneratzea. Gaueko 21:00etan. Mandrágora telebista saioak eskaini zien tartea jarriko dizuegu paragrafo honen azpian. Gainera, antzezlan honi buruz idatzi zuen Gorka Bereziartuak astelehenean eta, Jonek erantzunetan dioen moduan, mezu truke polita sortu du : Antzerkiolaren arrakastaz pentsamendu erraz eta arin batzuk, mundu guztiak ulertzeko modukoak.

iturri
iturri dio:
2009/11/04 10:34

Kaixo Jon:

Asebete ez, baina ni oso gustura egon nintzen ikusten.

Uste dut oraindik aldaketak egingo dituztela eta ea emaitza borobiltzerik duten.

Jon
Jon dio:
2009/11/04 20:45

Hemen ere gai berdinarekin beste eztabaida ari bat ireki da:

http://www.argia.com/boligrafo-gorria/2009/11/antzerkiolaren-arrakastaz-pentsamendu-erraz-eta-arin-batzuk-mundu-guztiak-ulertzeko-modukoak/

jon
jon dio:
2009/11/04 10:26

Ni ere ez ninduen erabat asetu obrak, beharbada espektatibak handiegiak ziren... Luzeegia egin zitzaidan, eta une batean sentitu nuen tramak ez zuela aurrera egiten... Niretzat puntu flojoenak, istorioa (gauza gutxi kontatzen da, eta errepikakorra suertatzen da) eta zenbait pertsonaia dira... Beste gauza batzuk gustatu zitzaizkidan, musikaren erabilera, Lipusen antzezpena...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter