Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Azaroak 19, 20, 21... Indarkeriak ez zuen etenik

Azaroak 19, 20, 21... Indarkeriak ez zuen etenik

Mikel Iturria 2020/11/22 08:30
Francoren heriotz-eguna hartu dut, baita bezpera zein hurrengo egunak ere. Terrorearen mapan sartu naiz. Estatu espainiarrean atentatuetan hildako euskal herritarrak edo euskal herritarrek hildakoak begiratu eta zerrendatu ditut.

Noviembre. 19, 20, 21... La violencia no tenía fin, este apunte en castellano

1975eko azaroaren 20an hil zen Franco. Diotenez, asteak zeramatzaten artifizialki bizirik mantentzen eta, azkenean, Jose Antonio Primo de Rivera hil zen egun berean itzali zuten makina.

1978ko azaroaren 20an ETAk (ez dakit miliek edo polimiliek) Benjamin Sancho guardia zibila eta Jose Benito Sanchez polizia hil zituen Basaurin. 33 polizia futbolean ari ziren bitartean tirokatu zituzten. Hainbat zauritu egon zen eta bi hildako, goian aipatutakoak.

1980ko azaroaren 21ean Komando Autonomoek Aurelio Prieto hil eta Eduardo Izquierdo zauritu zituzten Ibarran. Guardiak zibilak biak, pertsona pare bat identifikatzera zihoazela hauetako batek egin zien tiro.

1984ko azaroaren 20an hil zuten Xanti Brouard. GALek hil zuen tiroz Bilboko mediku kontsultan HBko buruzagia.

1989ko azaroaren 20an hil zuten Josu Muguruza Madrilgo Alcala Hotelean, diputatu akta hartu berritan. Ultraeskuinak tirokatu zituen aipatu hotelean HBko diputatuak. Iñaki Esnaola larriki zauritu zuten.

1991ko azaroaren 19an ETAk Pedro Carbonero guardia zibila hil zuen Galdakaon, neska lagunarekin paseoa ematen zuen bitartean.

2000ko azaroaren 21ean ETAk Ernest Lluch hil zuen Bartzelonan. Unibertsitatetik etxeratu berri, garajean egin zion tiro etakide batek.

Ezezagunen datuak COVITEk sarean duen terrorearen mapatik hartu ditut. Antzeko ekimen gehiago daude sarean, baina horri erreparatu diot badudalako lagun bat askotan bertxiokatzen dituena Consuelo Ordoñez-ek hildakoak gogoratzeko idazten dituen txioak. Hots, COVITE elkarteko presidentea eta Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotziaren arrebarenak.

Behin galdetu nion lagunari ea zergatik egiten zuen hori. Esan zidan askotan ez zegoela ados Consuelok esaten zituen gauzekin, baina erabaki zuela hari bide ematea, diskurtso hori gurean gehiago ikusi beharra dagoelako.

Ni laguna baino gutxiago nago orokorrean ados Consuelorekin, baina behin baino gehiagotan zer pentsatua ematen dizkidate bere txioek.

Brotxa potoloa hartu eta gutarrak zein kontrarioen arteko lerroa erraz margotzen dugun garai hauetan hauxe zen gaur idatziz kontatu nahi nizuena. Besterik ez.

Gaurko musika Jabier Muguruzarena da. Mireia Otzerinjauregi eta Jorge Drexler ahotsetan eta Angel Unzu gitarrarekin entzungo dituzu. Letra Bernardo Atxagarena da. Kanta: Bizitza bizitza da.

P.S.: Lerroburuan «Indarkeriak ez zuen etenik» idatzi dut eta gero munduari begiratu eta pentsatu: «baikorregia hori lehenaldian idaztea».

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Amatiño. Pasa den mendeko 80ko ... Mikel Iturria, 2024/12/18 22:16
Kontrakorik pentsatzea populismo hutsa da. “Hobe ... Amatiño, 2024/12/15 15:09
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Stat counter