Aupa Bixio!
Bere garaian aurreratu nuen bezala, maiatzaren 18n Angel eta Maria Cappa Donostian egon ziren "También nos roban el fútbol" liburua aurkezten Ernest Lluch Kultur Etxean. Gustatuko litzaidake astean zehar hainbat gauza esatea beste apunte batean, baina gaur ez dut denbora asko eta horregatik hemen behean jarriko ditut ekitaldian bertan irakurritako lerro batzuk, batez ere, Bixio Gorriz handiari eskainitakoak.
Sarrera moduan esan beharra dago Cappatarrei "Mi abuela y diez más" liburuaren ale bana eman genizkiela (Angelen hitzetan, "munduko zaletu guztien liburua") eta Gorrizi Kotoi Klub-en pare bat elastiko polit.
Esan dezadan ere Bixio Gorriz ez dela batere zozoa ;-)
Testua RealSocialismo!ko kideen izenean irakurri nuen. Ea ba.
@mariacappaf @donostiakultura @SerDeportivosGI @RobertoRamajo @LaPerlaDonosti Al final, los de @KotoiKlub nos regalaron las dos camisetas que le entregamos a Bixio. Eskerrik asko. -> https://t.co/2p9MGYyPlm pic.twitter.com/35Xw0LKb7d
— realsocialista (@realsocialista) 2017(e)ko maiatzak 19
Aupa Bixio! Aupa Reala!
Denboraldi honetan lehen taldeko kapitainetako batek agur esango du (Mikel Gonzalez, 300 partida lehen taldearekin eta 20 urte Realean); futbola utziko du ere emakumeen taldeko kapitainak (Aintzane Encinas, 13 denboraldi, 350etik gora partida); belar hockey taldeko kapitainak ere erretiroa hartu du (Maite Azkoaga, 19 denboraldi). 2016aren bukaera aldera, Pedro Etxeberria Anoetako txapelak ere beharra utzi zuen bezala (34 urtez lanean). Lau hauek eta beste askok lekukoa pasa egin zuten, bere garaian Bixiok egin zuen bezala.
"También nos roban el fútbol" liburuaren ale bat entregatzeko geratu nintzen berarekin Realeko beteranoek (bera da lehendakaria) Muguerza igogailu enpresan Puertollanon duela 50 urte igoera lortu zuen taldearen omenaldi-egunean, apirilaren bukaera aldera.
Giro ona nagusi, batez ere pertsona bat zegoen adi, bildutako denekin hitz egin nahian. Hori Bixio Gorriz zen. David lagunak gaur eman diogun elastikoaren antzekoa zeraman soinean eta Gorrizi asko gustatu zitzaion.
Ehunetik gora urte hauetan Realaren lekukoa eraman duten guztiei gure esker ona agertu nahi diegu eta hori Bixioren pertsona erabiliz egin nahi dugu. Berriro ere Ander Izagirrek idatzitako Mi abuela y diez más liburuxkara joko dut horretarako, Cappaterri oparitu dieguna. Honela dio Anderrek:
"Gorriz gipuzkoar peto-petoa da. Seguruenik gu guztiok ahal izan dugun onena da bera: arrakasta lortu eta lotsa puska bat sentitzen duen pertsona. Urtero dena ondo egiten duen gizasemea, apala, maitagarria, apur bat zozoa".
"Bizitza guztia Realean jokatu zuen, 21 eta 35 urte bitartean, inor baino gehiago jantzi zuen elastiko txuri-urdina (599 norgehiagoka!) eta taldeak dituen titulu guztietan hartu zuen parte".
(...)
"Alberto Gorriz jauna (...) bi Liga, Kopa bat, Superkopa bat, Europako Kopako final erdietara iritsi eta Mundu txapelketa batean golegile izan zena, partidak nik bezala beheko harmailetan ikusten zituen, toki nahiko merkean. Hunkitzen ninduen bera jende artean ikusteak, estadiora sartzeko ilaran zain (...) Mutikoek ez zuten ezagutzen. Helduek bai, noski, baina gipuzkoarrak garenez, serio-serio egoten ginen haren ondoan, normaltasun plantak egiten, gure emozioarekin hura endredatu gabe. Egun batean, estadioaren korridoreetan jada, berarekin gurutzatu zen zahar bat ikusi nuen; ezin izan zuen eutsi eta barru-barrutik "aupa Bixio!" zuhurra bota eta irribarre dardartiaz segitu zuen aurrera".
Egun batean izan nahi dudan zahar horren izenean, gaur esaten dizut, gaur esaten dizugu: "aupa Bixio!" eta "aupa Reala!".
P.S.: bide batez, "Mi abuela y diez más" euskaratu behar da. Fite!
¡Aúpa Bixio!, este apunte en castellano.
Padre, en el tren de vuelta de Donosti, disfrutando como un crío de "Mi abuela y diez más", de @anderiza. pic.twitter.com/oAF2OPWfxZ
— María Cappa (@mariacappaf) 2017(e)ko maiatzak 19