Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Astean behin zuzeneko kultur ekitaldiren bat

Astean behin zuzeneko kultur ekitaldiren bat

Mikel Iturria 2021/02/13 21:45
Lehen ez nuen aintzat hartzen zenbat aldiz joaten nintzen hilean zehar kultur ekitaldiren bat zuzenean ikustera. Pandemia hau gainera erori zaigula, urte hasieran erabaki nuen astero batera joango nintzela. Oraingoz betetzen ari naiz eta jada lotu ditut datozen lau astekoak ere.

Una actividad cultural en vivo a la semana, este apunte en castellano.

Orain artekoak

Urteko lehen kontzertua Niña Coyote eta Chico Tornadok Victoria Eugenian eman zutena izan zen. Errege egunean.

Urtarrilaren 15ean «Los últimos románticos» aurkeztu zuen Okendo Kultur Etxean Txani Rodriguezek, Ylenia Benitoren laguntzarekin.

Lugaritz Kultur Etxera abiatu nintzen urtarrilaren 21ean Pelaxen emanaldira.

29an Victoria Eugeniara: «Sisiforen paperak» antzezlana oholtza gainean.

Buelta antzokira otsailaren 7an: Olatz Salvadorren kontzertua.

Hilaren 12an, berriz, Ernest Lluch Kultur Etxean «Kax kax kax» ikuskizuna, Katixa Agirre eta Maite Larburu bikotearena.

Datozen asteetan

Joseba Irazoki Dabadaban egongo da datorren ostiralean, hilak 19.

Egiara itzuliko naiz 26an, baina Gazteszenera: «Atzerrian lurra garratz» eramango du oholtzara Artedramak.

Martxoaren 4an idazle bat dator Ernest Lluch-era liburua aurkeztera, baina oraindik ez dutenez iragarri, nik ere ez dut izenik aipatuko.

Auzoan geratuko naiz martxoren 13an: Rüdiger (Felix Buff) Dokan.

Zergatik

Pandemia (sindemia esaten diote orain) garai hauetan astean behin joatea nahikoa dela uste dut. Baina igual astearen batean bigarren inkurtsioren bat egingo dut.

Zuzenekoa ez bada ere, zinemara. Ez bainaiz zinemara joan urritik. Eta etxean ez dut ez serierik ezta pelikularik ikusten. Eguna pantailei begira pasatzen dut: ordenagailua, nire patrikakoa, laneko sakelekoa, tableta... Erlaxatzeko nahiago dut liburuak paperean irakurtzea.

Zergatik kontatzen duzu hau? galdetuko duzue. Konpartitu nahi nuelako eta aste honetan ez nuelako blogerako gairik.

Musika JP Lohian-ek jar dezala: «Alperrik da apaintzea»

P.S.: argazkiko txakurra Ernest Lluch-eko atarian topatu nuen ostiral iluntzean. Gu baino lasaiago zegoen. Ea ikasten dugun.

Amatiño
Amatiño dio:
2021/02/14 20:48
Izan ere, benetan oparoa gero Donostiak eskaintzen duen kultura-saio sorta. Eta badut susmoa jende beretsua bildu ohi dela batean zein bestean. Sekula ezelango ekitalditara joaten ez den jende prestatu mordoa dagoen bezala. Ulertezina.

Donostia pagotxa da zentzu honetan. Nik, aukeran, nahiago bizi izateko herri txikia handia baino, baina, zer gerta ere, Donostiaren eskaintzak nekez du parekorik.

Eta pandemia... ba horixe, kakatzarra!
iturri
iturri dio:
2021/02/15 08:17
Bukaeratik hasiko naiz, Amatiño: kakatzarra, bai!

Donostiak duen kultur eskaintza handia da. Nekez horrelako zerbait inguruko tamaina bereko hiri batean, goian, behean eta parean.

Beti jende bera? Bai, ez daukat nik nortzuk garen horrelakoetara joaten garenon daturik, baina esango nuke askotan jende bera gaudela alde batetik bestera.

Nola zabaldu hori? Horra hor kultur programatzaile eta kulturzaleen erronka.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Stat counter