Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Antoni Batista i nosaltres: 50 urte Euskal Herriaz idazten

Antoni Batista i nosaltres: 50 urte Euskal Herriaz idazten

Mikel Iturria 2021/01/02 08:45
Euskal Herriari buruzko hamargarren liburua kaleratu du Antoni Batista kazetari, idazle eta irakasleak, «ETA i nosaltres». 50 urte daramatza guri buruz idazten eta euskal gatazkari buruzko erreferentzia nahitaezkoa da.


Antoni Batista i nosaltres, este apunte en castellano.

Kazetari, idazle eta irakasle

Esan bezala, 50 urte daramatza Euskal Herriari buruz hausnartzen eta idazten Antoni Batistak.

Prentsa klandestinoan eman zituen lehen urratsak eta halaxe jarraitu zuen Burgosko prozesua eta Montserrat-eko intelektualen itxialdia.

Kazetari gisa Avui eta La Vanguardian kubritu zituen «berunezko urteak». 2003an utzi zuen La Vanguardia eta Maragallen hirukoan aritu zen komunikazio instituzionalean. Orduan ezagutu nuen pertsonalki, baina ez nuen asko hitz egiteko aukerarik izan: Josep Bargalló conseller primer gisa Euskadira egin zuen bidaia ofizialean pasatu baitziren Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxetik. 2005eko otsailaren 5ean izan zela dio liburuko 174-175. orrialdeetan. Kataluniako hainbat libururen dohaintza egin zion gobernuak Udalari eta horiek kultur etxearen esku geratu ziren, Catalunya bilduma osatuz. «Un fons bibliogràfic català per a bascos catalanòfils» idatzi zuen dietarioan Batistak.

Komunikazio instituzionaleko urteak albo batera utzita, unibertsitatean aritu zen (eta ari da) Batista, Bartzelonako Unibertsitatean zein URVn. Gaur egun bi kolaborazio mantentzen ditu prentsan: Ara-n eta Diari de Tarragonan.

«ETA i nosaltres»

Udazkenean plazaratu zen liburua eta oraindik segitzen du promozioa eta elkarrizketak egiten. Azkenetako bat, aste honetan bertan irakurri diodan hau: Antoni Batista: “El procés de pau conclourà quan la societat basca passi pàgina amb una reconciliació sòlida de respecte per a tothom”.

Euskal Herriko ziklo itxiera moduko bat da «ETA i nosaltres» eta agerian uzten ditu gure historia gatazkatsuan garrantzitsu izan diren hainbat izen eta une, baina oraindik isilean mantendu ditu beste hainbat kontu. Ematen du ez dituela ezagutzera emango, ezin duelako, besteak beste.

Irakurketak balio izan dit ezagutzen ez nituen hainbat kontu jakiteko eta baita beste hainbat kontu gogoratzeko ere.

Oso ondo konektatuta dago gure errealitatearekin eta hainbat jatorritako iturriak mantendu ditu, bereziki onak mundu abertzalean: Julen Madariaga, Angel Rekalde, Miguel Castells, Eva Forest, Izaskun Rekalde, Gorka Knörr, Robert Manrique (Hipercorreko atentuan zauri larriak izan zituena; Rafael Caride komandoko kidearekin izandako topaketaren testigantza jasotzen da), Jon Idigoras (harreman estua izan zuten eta horregatik lortu zuen, besteak beste, Antonik scoop bat), Arnaldo Otegi (berari buruz liburua idatzi zuen), Carod-Rovira (Josu Urrutikoetxea eta Mikel Albisurekin bildu ondoren, 2004ko urtarrilean Maragallek gobernuan sostengatu bazuen ere, alderdikideek dimisioa ematera behartu zuten), Martxelo Otamendi, Juan Mari Ollora...

Hainbat pasarte esanguratsu

124. orrialdean dio GALeko Kataluniako adarraren berri ematen zuen hainbat paper lortu zuela Bartzelonako Gobernu Zibileko prentsa buru zen Josep Anton Rosell eta Alfredo izeneko inspektore bati esker. Poliziagatik zera dio:

«(...) li van embrutar l'expedient, el van desterrar a una comissaria de poble sense ni pressupost per pintar-la i, quan lá afer ja havia enmmudit als mitjans de comunicació, va morir sobtadament en un àpat amb uns companys. L'ultim cop que li va trucar, el telefonista em va dir lacònicament: "Ha fallecido". La seva família no agafava el telèfon».

216. eta 217. orrialdeetan Laurence Le Vert epailearengana iritsi zela dio, une hartan (2007a) zuen kargua probestuz. Madariaga atxilotu berri zuten Grande-Marlaska epailearen aginduz. Borondatezko diru bilketa egina zuen enpresariren artean bakearen azpiegitura ordaindu ahal izateko, baina Entzutegi Nazionalak «iraultza zerga» gisa ulertu zuen. Libre atera zen. Bukatu berria zuen orduan Batistak Madariagari buruzko liburua.

218-220 orrialdeetan Joseba Segura Etxezarreta apaizak Maragall president-arekin 2005eko amaieran izandako bilera du aipagai. Gaur egungo Bilboko gotzain izateko kinielan ondo kokatutako elizgizonak paper garrantzitsua jokatu baitzuen 2005-2006ko bake prozesuan Juan Maria Uriarteren enkarguz.

221-222 orrialdeetan kontatzen du Alfredo Pérez-Rubalcabarekin egon zela azken aldiz Catalunya Ràdioko saio batean. Politikari espainiarrak bake bidean rol bereziki positiboa izan zuela azpimarratzen du eta hori nabarmentzeko irratsaioan Batistak berak egindako galdera bati emandako erantzuna: «¿Hemos hecho mucho? Sí. ¿Lo hemos dicho mucho? No».

229-230 orrialdeetan José Aguilar ageri da. 1988ko abenduaren 23an Altsasuko Guardia Zibilaren kasernaren aurkako atentatuan hanka bat galdu ondoren, Zuzenbidea ikasi, TBEko abokatu gisa lanean hasi eta Iruñean bulego prestigiotsua zabaldu zuena. Bi paragrafotan elkarrizketa batean Aguilarren hitzak jasotzen dira eta nik hauek ekarriko ditut hona:

«Yo no odio, no (...) me plantée desde el principio que el odio era una carga muy pesada, y que necesitaba salir de aquello sin arrastrar ninguna mochila. Y fui tirando lastre sin pensar en la gente que había preparado el atentado, ni mucho menos. Yo dije en ese momento que los perdonaba, en el mismo momento del atentado, y concretamente a las personas que prepararon mi atentado. Yo no puedo perdonar genéricamente a ningún terrorista, pero a la gente que preparó aquel atentado sí».

233. orrialdetik aurrera, Bartzelonako Unibertsitatean Antoni Segura katedradunarekin batera koordinatutako Parlem d'Euskadi jardunaldiak aipagai. Ernest Lluch-en memoria beti presente, Rosa Lluch zer esanik ez.

Bertan, 2013ko azaroan, Pernando Barrenak esplizituki aitortu zuen Sortu eta ezker abertzalearen izenean ETAren indarkeriak eginiko mina. Gainera, pasadan bada ere, Arnaldok Rosarekin izandako topaketa baten berri ematen du.

Vázquez Montalbánekin batera Euskal Herrian

Vazquez Montalban kalea

Urteko lehen paseoan, konturatu nintzen atzo etxetik oso gertu dudala Bartzelonako idazlearen kalea. Epilogoan Vázquez Montalbánekin batera eginiko bidaiaren berri ematen du, hura hil baino hilabete batzuk lehenago. Politika eta gastronomia nahasi zituztela kontatzen du 253. orrialdetik aurrera.

Ibilbide gastronomikoa primerakoa izan zen: Ondarroako Penalti (in memoriam), Bilboko Urrejola, Tolosako Julian, Hondarribiko Arrantzaleen Ermandadea, Oiartzungo Zuberoa, Igeldoko Akelarre, Donostiako Arzak....

Ramon Etxezarreta cicerone lanetan aritu zen goizeko ordu txikietara luzatu zen egun donostiar gogoangarrian: Dickens, Museo del Whisky, Nautikoa...

Musikazale porrokatua da Batista, musika irakasle ere bai, eta noizean behin bideo laburrak igotzen ditu Twitter-era, etxeko pianoan pieza ezagunak jotzen. Sarean dituen komentario eta bisiten arabera, badu horretarako publikoa ere. Behean itsatsi dut 2020ko azkena.

Baina horren aurretik, Antoni, kontu bat: 10. zenbakia polita dela diozu Euskal Herriko liburu sortari amaiera emateko eta hala da. Dena den, euskaldunok dozenaka kontatzen dugu. Beste bi falta zaizkizu.

Norbaitek euskaraz argitaratuko al du liburua? Espero baietz.

Mila esker egindako lanagatik, Batista jauna.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Amatiño. Pasa den mendeko 80ko ... Mikel Iturria, 2024/12/18 22:16
Kontrakorik pentsatzea populismo hutsa da. “Hobe ... Amatiño, 2024/12/15 15:09
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Stat counter