Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Anormalak beti

Anormalak beti

Mikel Iturria 2020/08/02 10:41
Postigo, Jauregi, Torrealdai... Beste garai bateko lekuko eta protagonista.

Ostegun goizean zabaldu zen San Telmo Museoan Fernando Postigo fotokazetari donostiarraren lanaren berri ematen duen erakusketa. 1977tik 2003ra Diario Vasco egunkariarentzat egindako lanagatik da ezaguna argazkilaria eta urte horietan egindako 300 irudi hautatu ditu, Elisa Querejeta komisarioaren laguntzaz, jendaurrean jartzeko azaroaren 1a arte.

Argazkilariak aurkezpenean esandakotik Nerea Azurmendik hitz hauek jaso zituen DVn, berunezko urte analogikoak gogoan:

«Teníamos que hacer de todo. Pasar en el mismo día de una rueda de prensa de economía a un coche bomba y por la tarde a un desafío de segalaris. Era terrible. Ese era el pan nuestro de cada día. No se cómo conseguíamos cerrar el cerebro y cambiar el chip».

Gutxi gora behera:

«Denetarik egin behar genuen. Egun berean ekonomiari buruzko prentsaurreko batetik auto-bonba batera pasa eta arratsaldean segalarien apustu baten berri ematea. Hori zen gure eguneroko ogia. Ez dakit nolatan lortzen genuen burua itxi eta txipa aldatzea».

Bertako beste argazkilari batekin aipatu nituen biharamunean hitz horiek. Gipuzkoako herri batean denda zeukana bera, iltzatuta geratu omen zitzaion duela ia 30 urteko irudia. Leherketa bat entzun, kamera hartu, ezagun bat geratu, haren motorrera igo eta atentatua gertatu zen tokiaren bila abiatu. Ez zegoen urruti. Hantxe drama begi bistan. Adineko gizon bat, hilzorian, burua tente eutsi ezinik.

Aste honetan bertan hogei urte bete ziren Juan Mari Jauregi tiroz hil zutela Tolosako kafetegi batean. Maixabel Lasa alargunak hainbat elkarrizketa eskaini ditu eta Maria Jauregi alabak gutuna idatzi dio aitari.

Mina, eguneroko ogia garai batean.

Baina gaurtik atzera begira jarrita ulergaitza gerta badaiteke ere, bizitzen jarraitzen genuen. Adibidez, oso gogoan daukat Jauregiren erailketa gertatu zen egunean non eta norekin bazkaldu nuen. Oker ez banago larunbata zen eta Hondarribiko jatetxe batean elkartu nintzen institutu garaiko lagun batekin.

Joan Mari Torrealdiaren tortura testigantza.https://t.co/cHlZcqf7dj@berria pic.twitter.com/bhihQkV3eH

— Enekoitz Esnaola (@EnekoitzEsnaola) July 31, 2020

 

Ostiral arratsaldean Joan Mari Torrealdairen heriotza zabaldu zen sarean. 2003ko otsailean, Euskaldunon Egunkariko Administrazio Kontseiluko presidente gisa atxilotu egin zuen Guardia Zibilak, Entzutegi Nazionaleko Juan del Olmo epailearen aginduz. Gurean Espainiako estatuak egin duen operazio makurrenetako bat. Euskaraz egiten zen periodiko bakarra ixteaz gain, hainbat pertsonak pairatu zituzten atxiloketa eta kartzela, horietako batzuk tratu txarrak eta torturak salatu zituzten. Torrealdai berak, adibidez.

Operazio hartan atxilotutako batzuk gaixotu egin ziren. Horietako batzuk heriok eraman ditu. Joan Mari minbiziak. Bere ustez, eta Querejeta psikiatrak berresten duenez, «lotura dago Torrealdairen minbiziaren eta jasandakoaren artean».

Hainbat urtez Espainiako Estatuaren gillotina lepotik gertu sentitu ondoren, libre atera ziren 2010ean eta artxibatu egin zen auzi ekonomikoa 2014an. Zoaz orain diruz pagatu ezin den kalte-ordaina eskatzera (Martxelo Otamendiri arrazoia eman zioten Europan, bai).

Atzera begira jarri gara aste honetan ere beste bi konturengatik: Bateragune auziko epaia uztailaren 31n, jujeak oporretara joan aurretik (2018ko azaroan Europako Giza Eskubideen Auzitegiak emandakoari men eginez) eta Josu Urrutikoetxearen behin-behineko kaleratzea.

Zorionez ez gaude duela hogeita bost, hogei edo hamabost urteko egoera berean, baina oraindik badaude konpondu beharreko hainbat gai. Kostata ari gara aurrera egiten.

Anormalak beti.

Anormales siempre, este apunte en castellano.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Amatiño. Pasa den mendeko 80ko ... Mikel Iturria, 2024/12/18 22:16
Kontrakorik pentsatzea populismo hutsa da. “Hobe ... Amatiño, 2024/12/15 15:09
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Stat counter