Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Alberto Muñagorri, motxila bati ostikoa jo zion mutikoa

Alberto Muñagorri, motxila bati ostikoa jo zion mutikoa

Mikel Iturria 2018/02/11 20:30
1982ko ekaina. Errenteria. 10 urte ditu Albertok eta, futbol zelairako bidean, bonba duen motxilarekin egingo du topo. Ostikoa jo ziola zabaldu zen orduan. 35 urte ondoren berak dio ez duela horrela gogoratzen.

Noizean behin euskaraz gustura irakurritako elkarrizketak itzuli eta gaztelaniazko blogean jartzen ditut. Gaur horixe bera gertatu zait Ikerne Zaratek Alberto Muñagorriri Oarsoaldeko Hitzan eginiko honekin: «Elkarri entzun behar diogu, aspaldi egin ez dugun zerbait da» (gaztelaniaz, hemen: Una entrevista de Ikerne Zarate a Alberto Muñagorri).

Azken bolada luze honetan, urrutitik jarraitzen dut komunikabide nagusienek kontatzen digutena, baina badakit Alberto Muñagorri hainbat tokitan agertu dela azken hilabeteetan bere esperientzia kontatzen.

Irunen eta Eibarren ere egon berri da Muñagorri jendaurrean, Gogora Institutuak antolatutako ekitaldietan. Ostikoaz aparte, berari buruz gogoan dudan beste gauza bat da Irunen 80ko hamarkadan jokatutako San Pedro txirrindularitza lasterketa batean omenaldi xumea egin ziotela. Buruak gorde duena da taula gainera igo zela eta bertan lore sorta bat eman ziotela, baina agian ez zen horrela izan.

Ikernek eginiko elkarrizketan asko gustatu zait amari eskainitako pasarte hau:

«Irakurtzen zizkidan ipuinak, eta horietako bat, Altxorraren uhartea irakurtzen ari zela, kontatu zidan hanka moztu zidatela. Nik ez nuen sinistu. Egun batean, ordea, izara altxa, begiratu, eta egia zela ohartu nintzen. Amak orduan esan zidan asumitu behar nuela gertatutakoa, bizitza osoa horrela eman beharko nuelako. Bi aukera nituen, etxean baztertuta gelditu, edota gertatu zitzaidana gainditu eta neukanarekin bizitzen jarraitzea. Hamar urteko umea nintzen eta bizitza osoa nuen aurretik. Amak lan handia egin du gorrota ez nezan, konplexurik izan ez nezan, egin nahi nuen hura guztia egiten saiatzeko eta hanka, begi bateko bista galdu izana, eta atentatuak eragin zizkidan beste kalteak ez izateko oztopo. Amagatik izan ez balitz, ez nintzateke egongo ziurrenik gaur hemen zurekin hitz egiten.»

(...)

«Amak transmititutako indar horri esker bizitza erabat normala egiten dut.  Oraindik orain askotan esaten dit ez dakiela nondik atera zuen indarra.»

Alberto Muñagorri by Oarsoaldeko Hitza

Argazkia: Oarsoaldeko Hitza.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Amatiño. Pasa den mendeko 80ko ... Mikel Iturria, 2024/12/18 22:16
Kontrakorik pentsatzea populismo hutsa da. “Hobe ... Amatiño, 2024/12/15 15:09
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Stat counter