Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Txikitako paisaietan barrena oinez

Txikitako paisaietan barrena oinez

Mikel Iturria 2021/08/22 21:25
Pandemiarekin batera uko egin behar izan nion korrika egiteari, nahiz eta motel jardun, "trote kotxinero" kategorian. Mina gailendu zen. Orain oinez nabil.

Kosta egin zitzaidan korrika egiteari uko egitea. Asko, gainera. Azkenean, minak irabazi eta utzi egin nuen.

Badira jada hilabete batzuk astean zehar lauzpabost saio egiten ditudala oinez. Batzuk bakarrik, besteak lagunekin.

Hasiera batean, Igeldo bihurtu zen nire toki kuttunetako bat. Etxetik atera eta bi kilometro eskasetan ateratzen bainaiz auto eta abiaduraren eremutik bestelako mundu batean sartzeko.

Bakarrik joaten naizenean gehienetan podkastak eramaten ditut konpainia moduan. Elkarrizketak, solasak ditut gustuko. Lagunekin ateratzen naizenean, berriz, bestelakoa izaten da jarduna, noski.

Uda hasieran, Wikiloc-en sartu nintzen, asmoa bainuen txikitako lurretan barrena paseotxo bat egitea lagunekin batera. Horren lekuko da uztaileko hirugarren igandean egindako hauxe.

Pasa den asteburuan bakar-bakarrik bueltatu nintzen kamio horietara. Gaur ere errepikatu egin dut.

Aldaketaren bat sartzen dut normalean. Amaren etxetik atera naiz autoa bertan aparkatu ondoren, eta Arretxeko gainetik zein Ugaldetik barrena abiatu naiz Mendiola baserrira, handik Olakineta, Ebanjeli(e)ta eta Altzi baserriak. Buelta eman dut Oiartzungo Gurutzeko kaskora begira eta Irunera abiatu naiz: Aizabe, Txirripa, Urune, Altzubide, Lizardi, Altzulegarrea eta Txenperenea baserrietatik barrena, besteak beste.

Zerbait berezia gertatzen zait niri txikitako lur hauetatik barrena berriro oinez pasatzen naizenean. Kosta egiten zait esatea zer den.

Bide hauetako batzuk, Katea (Ventas) auzotik gertukoenak, Luis Aranburu gimnasia maisua gidari zela egiten genituen. Korrika saioak izaten ziren, eskolan ez baitzen kirol instalakuntzarik.

Bestalde, duela gutxi Gorka Juliok aipatu zidan oinez ibiltzeari buruzko liburu batzuk irakurri behar zituela. Ez dakit nola doan irakurketa.

Bitartean, duela egun batzuk ikusi dut sarean Altaïr liburu-dendak El arte de caminar (Oinez ibiltzearen artea) izeneko saila duela webgunean. Baten bat irakurria daukat lehenagotik, baina asmoa da horietako beste batzuk irakurtzea.

Apuntearen irudian Altzi baserriko astoa ageri da, duela hilabete egindako argazkian.

Gaur ere ikusi dut astoa, baina atentzioa eman dit handik berrehun metro eskasera teilatu baten gainean azaldu den ahuntz parea.

Recordando la infancia a pie, este apunte en castellano

Oier G
Oier G dio:
2021/08/23 22:17
Gauza ederra hórrek parajiok berdeskubritzia, Iturri. Halan be, irakorri hau: https://fisteus.wordpress.com/2014/01/09/lasterkari-ohia/
iturri
iturri dio:
2021/08/24 07:38
Eskerrik asko, Oier.

Irakurri dut zure apuntea. Bere garaian kosta egin zitzaidan korrika saioak uztea, baina orain oso gustura nabil oinezko saioekin.

Bixi bizi!
Xaun
Xaun dio:
2021/09/20 16:27
Hara! Gustura egingo nikek hirekin Irungo bazter horietan barrena oinezko ibilbidea. Oso axaletik ezagutzen diet alde hori, eta kamera eta guzi joango nintzatekek xerpa egokiarekin.
Oraindik ere datu eta materiale bilketan ibilki garenez...
iturri
iturri dio:
2021/10/03 17:51
Arratsalde on, Xaun.

Irailean etxetik kanpo egon naiz eta ez diot kasu handirik egin blogari. Bueltan jada.

Nik ezagutzen ditut bazterrak, baina ez dakit gidari egokiena naizen.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Amatiño. Pasa den mendeko 80ko ... Mikel Iturria, 2024/12/18 22:16
Kontrakorik pentsatzea populismo hutsa da. “Hobe ... Amatiño, 2024/12/15 15:09
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Stat counter