Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Bizitzari (edo heriotzari) aurre egiten

Bizitzari (edo heriotzari) aurre egiten

Mikel Iturria 2005/02/14 21:37

Larunbat gauean joan nintzen Mar adentro Alejandro Amenabaren filma ikustera, hiltzeko (edo bizitzeko) askatasuna eskatzen zuen gizon bati buruzkoa. Aste honetan hil da Javier Tusell historiadorea. Igandeko El País egunkarian argitaratu dute Me morí el 28 de febrero de 2002, memoria liburuaren hitzaurrea. Eta, gainera, Berrian Joxe Aranzabal teknosexualak Medikuak esan dit minbizia dudala Elkar argitaletxeak astelehenean plazaratu duen liburuaren aipamena zetorren.

Etxe aldamenean jarri dituzte berriki zinema aretoak, Antiguo Berri izenekoak. Beraz, lehen baino aitzaki gutxiago izango dut zinemara joateko. Million dollar baby zen lehen aukera gure kinielan, baina sarrera guztiak salduta zeudenez, bigarren aukera hartu behar: Mar adentro. Bi orduko pelikula. Norbanakoaren askatasunaren aldeko pelikula gisa ikusten dut nik. Bardem: aktore ona da kabroia, baina batzutan badirudi erosoegi ari dela; lagun batek dioen bezala ea ez ote zaion komeni tentsio punttu handiagoa batzutan. Sampedroren familia sinesgarria iruditu zait. Belén Rueda, uste baino hobeto.

El País erosi nuen igandean, dominikalean Bob Dylan ikusi bainuen portadan. Periodikuaren barrualdean, Javier Tusell hil berriak bere memorien hitzaurre gisa idatzi duena. Duela ia hiru urte, 2002ko otsailaren bukaeran gaizki sentitu zen gizona, proba batzuk egin zizkioten eta, azkenean, aste batzuk pasa zituen ospitaleratuta zainketa bereziko gelan. Kostata atera zen handik eta azken urteetan bizitza beste modu batez hartu duela dirudi, gaitz larri batekin egunero borrokan. Predikamendu handia izan du gizon honek Prisa inguruko komunikabideetan. Gustatu zait hitzaurrea, baina polikiago irakurtzeko gogoz geratu naiz.

Gaizki pasa duen beste gizon bat, hau gutarra, Joxe Aranzabal eta irrifartsu atera da gaurtik aurrera salgai dagoen liburuaren azalean. Burusoiltxo, hori ere bai. Betaurrekoak soinean. Mikel Irizarena omen da hitzaurrea eta Luistxorena hitzatzea. Sustatun kontatu dutenez Donostian hilaren 22an aurkeztuko dute. Hantxe egongo naiz, izan ere badut-eta heriotzari aurre egin dion gizon multimedia ezagutzeko gogoa.

etiketak: Harrikadak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Amatiño. Pasa den mendeko 80ko ... Mikel Iturria, 2024/12/18 22:16
Kontrakorik pentsatzea populismo hutsa da. “Hobe ... Amatiño, 2024/12/15 15:09
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Stat counter