Rock de lux eta 2004ko onenen zerrendak
Ohikoa den bezala Rock de lux aldizkariak zerrenda eta sailkapen ezberdinetan bildu ditu 2004ko lan onenak. Harritu nau Euskal Herriko artista gutxi topatzea Estatuko disko onenen zerrendan. Ez al dira hain onak gure musikariak? Euskaldunen bolada pasa al da? Ez ditugu gure musikariak behar den bezala mugitzen?
Estatutuko lehenengo hamar diskoak ondorengo hauek:
- - Josele Santiago: Las golondrinas etcétera. Virgin-Emi. Rock.
2.- Antònia Font: Taxi. Discmedi. Pop.
3.- Mus: Divina lluz. Acuarela. Folk.
4.- Aroah: The Last Laugh. Acuarela. Neo-folk.
5.- Los Planetas: Contra la ley de la gravedad. RCA-BMG. Pop.
6.- Atom Rhumba: Backbone ritmo. Munster. Rock.
7.- Astrud: Performance. Austrohúngaro-Sinnamon. Pop.
8.- Els Pets: Agost. Discmedi. Pop.
9.- Tote King: Música para enfermos. Superego-El Diablo! Hip hop.
10.- Xavier Baró: Cançons del temps de destrals. Satchmo. Folk.
Euskal Herriko bakarrak Atom Rhumba bizkaitarrak. Harritu nau lehenengo tokian Enemigos taldeko abeslaria aurkitzea. Diskoa badaukat, ona da, baina, tira, ez nuen espero RDLren lehen tokian. Bizkaitarren diskoa badaukat, baina beste zortzietatik alerik ez.
Aurreko urteetan hemengo talde eta bakarlari gehiago ateratzen ziren aldizkari honen zerrendetan: gogoan ditut Negu Gorriak, Jabier Muguruza, Dut, Anari, Lisabö, La Buena Vida, Le Mans, etab. Orain, berriz, 30 diskoz osatutako zerrendan, 23. tokian dago Javi P3z Orquesta Sports izeneko lanarekin. Ez dut entzun. Hilabete honetan zuzenean ikusteko aukera izango du jendeak, Bilboko Kafe Antzokian arituko baitira otsailaren 12an eta 24an Kursaal-ean.
Euskaldunen garaiak pasa al dira ba? Agian gerta daiteke izen handienek ez dutela disko borobilik egin aurten. Agian izan daiteke diskoren bat atera dutenek ere ez dutela aparteko diskorik eman. Maila ona dagoela esango nuke. Baina inor ez da gailentzen. Hala ere, idatziko dut zerrenda honetan espero nuela Amodio vol. I, Javier Manterola (Lisabö) eta Aurélien bikoteak Metak disketxearen Pil-pil sessions sailean ateratakoa. Disko originala, ausarta, berritzailea.
Nazioarteko disko onenen zerrendan Tom Waits jarri dute kanpeoi eta Top 10ean:
- - Tom Waits: Real gone. Anti-Epitaph-Pias Spain. Rock.
2.- Devendra Banhart: Niño rojo. Young God-XL-Everlasting. Folk.
3.- Wilco: A ghost is born. Nonesuch-Dro East West-Warner. Rock.
4.- Franz Ferdinand: Franz Ferdinand. Domino-Pias Spain. Rock-pop.
5.- Patti Smith: Trampin. Columbia-Sony. Rock.
6.- Dizze Rascal: Showtime. XL-Everlasting. Grime.
7.- Brian Wilson: Smile. Nonesuch-Warner. Pop.
8.- Cocorosie: La maison de mon rêve. Touch and go-Green Ufos. Post folk-pop.
9.- Devendra Banhart: Rejoicing in the hands. Young God-XL-Everlasting. Folk.
10.- Kanye West: The college drogout. Rocafella-Universal. Hip hop.
Harritzekoa artista batek bi lan izatea 10eko horretan, Devendra Banhartek hain zuzen ere. Atzerago Nick Cave (12), Beastie Boys (16), Lambchop (22), PJ Harvey (24), Etiam-en hain maitea den Björk (28), Morrissey (37), Elvis Costello (39) eta Manu Chao (40), beste zenbait artista ezagun aipatzearren.
Liburuen artean Roberto Bolaño idazle txiletarraren (1953-2003) 2666 liburutzarra. Obra postumoa. 1125 orrialdekoa. 5 nobela bere barnean gordetzen dituena. Eta, sorpresa!, Ignacio Echevarría da Robertoren literatur testamentua osatu duena. Kuriosoa gizon hau hain maitea dudan Bolañoren atzean egotea.