Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Rafael Chirbes Donostian

Rafael Chirbes Donostian

Mikel Iturria 2007/12/11 06:00

Datorren osteguna, abenduaren 13a, egun garrantzitsua izango da niretzat (gripea pasatzen bazait behintzat). Rafael Chirbes idazle valentziarra etorriko baita kultur etxera bere azken eleberria, Crematorio, aurkeztera. Chirbesek Hasier Etxeberriak eginiko galderak erantzungo ditu.

crematorio

XXI. mende hasiera honetako Valentziako, Mediterraneoko gizartearen erretratua da bertan agertzen dena. Matías, borroka armatuan ibilitakoa, gero nekazaritza biologikora emana, hil egin da. Nobelaren laurehun orrialdetan familia eta lagunak pasatzen dira: Rubén, anaia, dirua egitea besterik buruan ez duen kontratista; Silvia, alaba, arte zaharberritzailea eta haren senarra, Juan, literatur katedratikoa, idazle bohemio baten biografia idazten ari dena. Mónica, Rubén-en emazte gazte eta ponpoxa, mafia errusiarra, putetxeak, lan zikina egiten duen jende gehiago.

Obra trinkoa da, apenas eskaintzen dion ihesbiderik irakurleari, kapitulua amaitu arte eraman nahi zaitu egileak berak nahi duen tokitik, berak nahi duen tokira.

Esan bezala, abenduaren 13an, 19:30etan duzue hitzordua. Ekitaldia areto nagusian izango da (sarrera Anoeta Estadioko 8. atearen aldamenetik).

En castellano

iturri
iturri dio:
2007/12/12 20:26

Kaixo Felipe: Trinkoa eta mardula da liburua, baina merezi du.

Hori bai, ez da lanetik bueltan ohean sartuta irakurtzeko modukoa. Edo trenean edo autobusean bidaia laburretan irakurtzekoa. Izan ere badaude 40 orrialdeko kapituluak eta dena paragrafo bakarrean.

Gaur Moyanok eginiko elkarrizketa publikatu du dvk.

Besteak beste, zera dio: "No creo que viva en un mundo justo ni que todos estos héroes de la transición nos hayan traído una sociedad más justa. Quizás sea más permisiva en algunas cosas, pero también es más controladora en otra. Durante el franquismo había 20.000 presos y ahora hay 60.000, y otros tantos en la calle pendientes de entrar en la cárcel".

Agur.

felipe
felipe dio:
2007/12/11 16:15

Egiten duzuen liburuaren gomendioa eskertzekoa da, nik euskeraz nahiz erderaz irakurtzen dut.Batzuetan hainbeste libururen artean ez dakigu zer hautatu...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Stat counter