Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Artikulua

Artikulua

Mikel Iturria 2006/10/05 08:00

En castellano

Xabier Lasak igandetan Berria egunkarian duen tartea irakurtzeko ohitura dut, irratigintza munduko gaiei errepaso eginez idatzitako zutabea. Domekan aipatu zuen arrotza egiten zitzaiola Pedro G. Larraganek Radio Euskadin, gauez, egiten dituen titularren errepasoan el artikulua gehitzea Deia, Gara edo Berriari. Honela zioen:

"Ezin ohitu: Barkatuko digu Pedro G. Larraganek txaplatak izatea eta huskeria berarekin etortzea bigarrengoz. Euskaldun baten belarriak ezin baitira ohitu Deia, Gara eta Berria egunkariak gaztelaniazko el artikulua aurretik jarrita entzutera. Juaristi Gara-ko kazetari eta REko tertulianoak ere ohartarazi izan du, baina Larraganek bereari eusten dio, tick baten modura".

Astelehen gauean, Larraganen tartea entzun nuen Radio Euskadin. Pedrok adierazi zuen elipsia egiten zuela: "El (diario) Gara". Hala ere, hemendik aurrera saiatuko zela ohitura hori aldatzen.

Irrati horretan badago Mikel Arregi izeneko beste kazetari bat, goizetan errepideen egoerari buruzko informazioa ematen duena. Honek kontrako ohitura du: hau da, la artikulua kentzea Ertzaintza edo Policía Foralari buruz ari denean. Hots, "Ertzaintza informa" edo "Policía Foral informa" esaten du (atzo, ordea, "La Ertzaintza" esan zuen). Ez dakit zuek, baina nik la artikulua faltan botatzen dut kasu horretan.

Tarte horrekin ari garenez, badirudi garai bateko beste ohitura txarra desagertze bidean dagoela: tarte hori información útil (informazio erabilgarria) gisa aurkeztearena, informatiboaren gainerakoa ez-erabilgarria, inutila, izango balitz bezala.

Uste dut gero eta okerrago idazten eta hitz egiten dugula, pentsatzeko eta irakurtzeko gero eta denbora (edo gogo) gutxiago dugulako.

Post Scriptum: zenbat akats egin ditut goiko bost paragrafoetan? Hobe ez jakitea.

etiketak: Harrikadak
markos zapiain
markos zapiain dio:
2006/10/05 14:43

Xabier Lasaren artikuluek irratia euskaraz entzuteko ohitura dugunok baztertzen gaituzte, beti ari baita Radio Euskadi, la Cope, la Ser eta horien gainean. Gainera, artikulu interesgarriak izaten direnez, euskara abandonatu eta gaztelania besarkatzeko gogoa pizten dizute, Lasaren benetako asmoak gorabehera. Euskal Herrian erdal irratiak askoz ere gehiago entzungo dira ziurrenik, telebistekin gertatzen den bezala, baina baliteke "Berria"ren irakurleok joera horrekin bat ez etortzea.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Amatiño. Pasa den mendeko 80ko ... Mikel Iturria, 2024/12/18 22:16
Kontrakorik pentsatzea populismo hutsa da. “Hobe ... Amatiño, 2024/12/15 15:09
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Stat counter