Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Alatristerekin hasi eta Lekunberrirekin bukatu

Alatristerekin hasi eta Lekunberrirekin bukatu

Mikel Iturria 2006/09/07 22:06

En castellano

Aurreko batean aipatu nuen ondo baino hobeto ibili dela abuztuan zehar Alberto Moyano kazetaria Gipuzkoako Orakuluan duen blogean. Pasa den ostiralean, irailaren lehenean, elkarrizketa bat argitaratu zuen periodikuan Alatriste filmari buruzkoa, espainiar zinemaren azken produkzio erraldoia.

Irungoa omen da Agustín Díaz Yanes zuzendariaren aholkularietako bat, Alatriste kapitainaren maisua arma kontuetan. Baina hori ez da filmak Irunekin duen harreman bakarra.

José Carlos Iribarren

Iribarren 1944an jaio zen Irunen eta XVI. mendeko armetan aditua omen da, Urgull Histórico eta Aranzadi elkarteetako kide izateaz aparte.

Ez dut ezagutzen baina xelebrekeri batzuk bota zituen. Adibidez:

"El teniente coronel Guerrero estaba muy impresionado por el hecho de que yo haya participado durante 35 años seguidos en el Alarde de Irun. Cuando un pueblo es capaz de poner a 8.000 hombres en armas, perfectamente encuadrados en compañías y bajo una disciplina que no procede de arriba, sino de abajo, igual que sucedía en los Tercios, es que se saben hacer las cosas".

Guerrero proiektuaren aholkulari militarra izan da, Armadaren Museoko zuzendariorde.

Alatrista baserria

Esan bezala, Iribarren ez da Alatriste filmarekin harremana duen irundar bakarra. Arturo Pérez-Reverte idazleak XVII. Mendeko Espainian kokatutako nobela sailaren protagonista den kapitainaren abizenak Irunen omen du jatorria. Abizen hori espainiarraren lehen editore mexikarra izandako Seatiel Alatristeri zor zaio.

Iribarrenek dio elkarrizketan, abizena galduta dagoela Europan, baina Mexikon eta Perun mantentzen dela.

Egilea: José Carlos Iribarren

Josetxo Riofrío Aizpurua

Baserriaren argazkia dela-eta, Alatriste filmarekin harreman zuzenik ez duen Josetxo Riofrío aipatuko dut orain. 1999ko udaberrian Irungo baserrien erretratuak atera zituen eta urte horretan bertan argitaratu zuen Irungo baserriak-Caseríos de Irun argazki-bilduma. Eta liburuaren 65. orrialdean ageri da Alatrista baserri berritua, antena paraboliko eta guzti.

Sarreran dio Josetxok, "mende honetan Irunen bideratu den hiri eta industria hedapenaren ondorioz baserri kopuru handia galdu da. XIX. mendearen erdialdean, gure hirian 370 baserri ageri ziren erregistroan. 1999ko udaberrian berrehundik gutxi gehiago soilik identifikatu ahal izan dira. Horietako batzuk, Altzukaitz baserria, esate baterako, argazkiak egin eta handik egun gutxira eraitsi egin zuten".

Ez bakarrik Altzukaitz. Gure baserria ere, Lekunberri izenekoa, handik gutxira bota zuten. Industriak, tailerrak, egiteko erabili baitzuten lurra.

Itxuraz hain urrutikoa zen istorioak etxera eraman/ekarri nau.

etiketak: Besteen harrikadak
xaun
xaun dio:
2009/12/18 20:11

makina bat baserri ikusi ditut nik, esaterako Irun-Hondarbian, botzen edo utzikeriaren utzikeriaz sasi artean itotzen. Agintariek benetan interesa dutenean ipurdia bixkor mugitzen dute eraikinak eraberritzeko eta zaintzeko. Beste interes batzuk dituztenean, ordea, hondeamakinaren mamua gorpuztu, eta mendeetako tradizioak, istorioak, bizipenak, lana, historia... euskal kulturaren, bizimoduaren eta hizkeraren lekukoak pikutara bidaltzen dituzte. Antzaran, Aranibar... Irunen; Torre, Mantziñenea... Hondarribian.

Beste kasu batzuetan, mendeetan maizter bizi izan diren eta baserriari bizia eta segida eman dioten familiak kanporatu, eta nagusien seme-alabek edota enpresa batek txaletak edota euskara arrotz duten landa-turismoko etxeak egin izan dituzte. Hondarribiko Montañenea baserria da azken horren eredu bat, baina Maxantzenia (Marisantzenea), Arroka, Mantziñenea... desagerrarazi, eta villak eta etxe multzo edo urbanizazioak eraiki zituzten duela hamarkada batzuk.

Xaun
Xaun dio:
2009/12/18 20:02

Herri honetako agintariek eta enpresaburuek interes gehiago dute erromatarrengan eta dena zementoz eta metakrilatoz betetzeko euskal kulturan eta euskal erroetan baino. Baserriak botatzea (biribilgune, urbanizazio, errepide, autopista, lantegi... eta abar egiteko edo egiteko aitzakiarekin) edo erortzen uztea oso ohiko bilakatu da azken hamarkadetan. Eta horretan segitzeko asmotan daude.

Ramon
Ramon dio:
2009/12/20 11:47

Xaunek idatzitakoak irakurri ondoren ERISONO etorri zait burura. Mugako kostaldeko hirietan gertatu dena berdin Eibarren ERISONO kasoan, tamalez antzerakoparezido.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter