Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Poltsiko Antzerkia eta Literaktum Donostian

Poltsiko Antzerkia eta Literaktum Donostian

Mikel Iturria 2006/05/09 18:36

Gaur goizean zen aurkeztekoa hurrengo hiru aste bukaeratan egingo den Poltsiko Antzerkia jaialdia. 26 ekitaldi antolatuko dira auzo ezberdinetako tabernetan. Bestalde, hilabete hasieran aurkeztu zen maiatzaren 16tik 20ra, Donostiako auzoetako kultur etxeetan eta Liburutegi Nagusian, egingo den Literaktum jaialdia.

Poltsiko Antzerkiaren zikloari hasiera emango dio, besteak beste, Ander Lipus komerianteak, zenbait bertsolarirekin batera, martxan jarri duen Bertsotranpak izeneko emanaldiak. Pasa den urtean aritu ziren estreinakoz Algortan. Aurtengo Aste Santuan egon dira Aulestin eta Donostian Via Fora jatetxean, Espai Catalunya Topalekuaren egoitzan, egongo dira maiatzaren 11n, gaueko 21:00etan. Eta 18an, Intxaurrondoko Txiki Tabernan, hemen 20:00etan.

Bertsolarien artean, Andoni Egaña txapelduna eta Getxoko Fredi eta Xabi Paia anaiak daude. Antzerkiola Imaginarioan dabilen Aitor Agiriano musikariak ere hartuko du parte ikuskizunean.

Ostiralean, berriz, Larramendi kaleko Soma 107 tabernan, gaueko 23:30etan, Ajo (Mil Dolores Pequeños taldeko abeslari ohia) eta Mastretta musikaria arituko dira Striptease Cardiovascular lanarekin. Funtsean, Ajok mikro-poesiak irakurriko ditu eta Mastrettak musika jarriko du.

Maiatzaren 16an, asteartean, Literaktum hasiko da. Jaialdi hau ez dago bakarrik literatur sorkuntzari begira eta beste zenbait arte diziplina ere hartzen ditu kontutan. Iaz, zinema; aurten, musika. Besteak beste.

Honela, maiatzaren 16an, Ernest Lluch Kultur Etxean bi abeslari jarriko ditugu elkarrekin solasean. Batak, Jabier Muguruzak, jazz, pop eta literatur erreferentziak ditu abiapuntu. Besteak, El Chojín-ek, kalea izan du unibertsitate (hip-hop). Jabier ezagutzen nuen, baina Chojín-en azken diskoa berriki entzun dut eta sorpresa polita izan da. Joseba Martinek, La Jungla Sonora irratsaio beteranoko aurkezleak, jarriko ditu biak lanean eta bakoitzak nola lantzen dituen kantak ikusteko parada izango dugu.

Finean, konturatuko zineten, arte adierazpen horien (antzerkia, literatura) muga-mugan dauden beste hiru adibide hauek izan dira gehien interesatu zaizkidanak niri hemen aipatzeko. Norbaitek esango du, esaten dute, "hori ez da antzerkia" (bertsoa) edo "hori ez da literatura" (musika). Niri bost. Etiketak mundua etiketatzeko.

etiketak: Kultur harrikadak
alajaina!
alajaina! dio:
2006/05/11 15:02

baina Somara ez. Hobeto Altxerrira edo Kontadoresea...

iturri
iturri dio:
2006/05/12 10:17

Kaixo alajaina!

Atzoko saioa, Bertsotranpak, ederto atera zen. Jende asko hurbildu zen eta oso ondo pasa zuten.

Staff-en egon ziren Ajo + Mastretta. Gaur Soma-ra noa.

Larunbatean Rafa Berrioren kontzertura? 20:00etan Egiako La Tabernan? Igual bai.

Josep Ramonedaren diskurtsoa entzutera noa orain.

Aio.

alajaina!
alajaina! dio:
2006/05/11 13:24

joango al gara Ajo eta mastretta ikustera?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter